Pedro Luis Uriarte Innobasque-ko Presidenteak gaur arratsaldean aurkeztu dio erakundeko Ohiko Batzar Nagusiari aurtengo ekitaldiko kudeaketa-txostena, eta Aginte-Organoak aurkeztu zirenetik hamasei hilabete igarota, egindako lanaren berri zehatza eman du. Batzarrera gaur egun erakundea osatzen duten 1.030 bazkideen ordezkaria deitu dira.

 

Batzar Nagusian Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

Woka Euskadi proiektuaren ondorioen dokumentua

woka euskadi

Innobasque 2007-2009Innobaque20072009

 

Innobasque-ren
denbora honetan egindako lanaren berri kuantitatibo eta kualitatiboki aztertu
da gaur arratsaldean bertan aurkeztu den “Innobasque
2007-2009”

izeneko txostenean.

Proiektua sendotuta, erronka berriak ikusmiran

Innobasque
abian jarri zenez geroztik, Berrikuntza eguneroko zereginetan eta estrategia
publiko eta pribatuetan elementu zentrala bihurtu da. Irispide luzeko helburua
finkatu zen, ilusio handia piztu duena (Euskadi Europa mailako Berrikuntzako
erreferentea izatea hurrengo belaunaldian) eta handik abiatuta, Innobasque
Sarean oinarritzen den kooperazio-egitura sortu eta sendotu egin da. 1.030
erakunde bazkide, 106 erakunde Berrikuntzaren Aldeko Euskal Aliantzan, arlo
guztietako 1.103 lider Aginte-Organoetan lanean. Hamasei hilabeteko ibilbide
honetan guztira 46 i-Talde jarri dira martxan, hau da eztabaida egin eta
proposamenak egitea helburu duten taldeak, Erakundearen balore-proposamenaren
zutabe bezala. Honen guztiaren ondorioz, bada, 49 proiektu zehatz eta 200
ekimen abiarazi dira.

Pedro Luis
Uriartek esan duenez, “Honi guztiari
esker, aberatsa eta garatua den geure gizarteak nagiak atera ditu, eta
kolaborazioaren oinarri sendoetan, errealitate berri bat sortu du, geurea
bezalako gizarte aurreratu guztiek beranduegi izan baino lehen gainditu beharko
dituzten etorkizun-erronka zailen neurrira egokiago eramango gaituena.  Egindako bidean lortu duguna ikusita, bada,
baikor izan gaitezke, nahiz eta ongi dakigun emaitzak ez direla erraz ikusiko
gaur egun bizi dugun krisi globalaren inpaktua gainditu arte”.
Hain zuzen
ere, hurrengo ekitaldiari begira Innobasque-k ezarri dituen helburuen artean
nagusia da eragile publiko, pribatu eta sozialei diagnostikoak egiteko,
estrategiak definitzeko eta jarduerak abian jartzeko elkarguneak eskaintzeko
bide horretan sakontzea.

Presidentearen
esanetan, euskal gizarteak epe laburrari begira galdegai nagusi bati erantzun
beharko dio: norainoko eragina izango du krisi ekonomiko sakon honek epe ertain
edo luzera ezarritako estrategietan? Izan ere, irispide horrexenekin ezarri
baita gizarte berritzaile izatera eramango gaituen berrikuntzan oinarritutako
eraldaketa. Zentzu horretan, Pedro Luis Uriartek dei egin die eragile guztiei,
publiko nahiz pribatuei, konprometitu daitezen “are gehiago oraindik, berrikuntzako estrategia honekin, krisi honek
eman digun irakasbidea oso garbia baita: gaur egungo modeloak agerian utzi
dituen akatsak konponduta eta balio erantsiaren aldeko apustua eginez baino ez
dugu lortuko gure helburua, hau da, etorkizunean gaur egun bereizten gaituen
posizio honi eustea. Horregatik uste dut gaur egungo krisia aparteko aukera
dela, elkarrekin, Euskadiren etorkizuna birpentsatzeko”.

Egoera
honetan, erabakigarria da berrikuntza-dinamiken aldeko apustua egitea,
elkarguneak sortzea, prospektiba lantzea erakunde desberdinen arteko elkargunea
sustatuz eta Gizartearen parte hartze aktiboarekin Eraldaketa bultzatzen. Hauxe
da, hain zuzen ere, Innobasque-k gizarte-eragile guztiei eskain diezaiekeen
aktiborik handiena, denbora honetan zehar agerian utzi baitu bere zeregina
kolaborazio-ekimenen katalizatzaile moduan, eta baita sailen arteko eta
erakundeen arteko estrategiak erraztu ditzakeen eragile modura. Innobasque-ko
Presidentearen esanetan, Euskadin egiten ari den eraldaketa-prozesu honen
berezko ezaugarri hauek abiapuntu sendoa ezartzen dute modelo-aldaketa
arrakastaz gauzatzeko. “Mundu osoan
eskakizun erabateko bihurtu da modelo-aldaketarena, eta geurean horretarako
prestatu gara azken denbora honetan. Gure elkarteak arlo guztietako
kolaborazioa ulertzeko modu berri hori abian jartzen eta helburu komunaren alde
mobilizazioa egituratzen aitzindaria izan da”,
esan du Pedro Luis Uriartek,
“eta gaur egungo testuinguruan,  zaila eta aldi berean ilusionagarria den
egoera honetan, gizarte berritzaile eta jasangarria lortzeko bidea egiten
laguntzeko pieza oso garrantzitsua izan gaitezke”.

Lorpen
hauen guztien balorea aktibo handia da egoera honetan, Innobasque-ko
Presidentearen esanetan, eta zentzu horretan, eskaintza zuzena egin dio Eusko
Jaurlaritza berriari,  Innobasque-k ireki
duen modeloa erabili dezan elkarlan publiko-pribatuan sakontzeko. Gobernu
berria ordezkatuz….. parte hartu dute Innobasque-ren Batzar Nagusian.

 Innobasque-ren emaitzak

Innobasque
2007ko uztailaren 5ean sortu zen ofizialki, eta lanaren abiapuntu erabatekoa
2008ko urtarrilaren 31an gauzatu zen, erakundeko Aginte-Organoen
aurkezpenarekin. Mobilizazio eta berrikuntzako dinamikak aktibatzen lortutako
emaitzez gain, azpimarratu behar da bi urte bete baino lehen ere gaur egungo
Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ernamuinak izan ziren bost erakundeen fusioa
gauzatu egin dela,horien guztien zerbitzuen titularra delarik gaur egun Innobasque.

Nolanahi
ere, bost erakunderen batura hutsa baino askoz gehiago da Innobasque, eta
balore-proposamen berri eta berezitua ekarri du. Horren helburuak ondoren
zehazten dira, fase desberdinetan garatu diren proiektu batzuekin batera.

Denbora
honetan, 49 proiektu zehatz abiarazi dira. Ohar honetan nahitaez laburtu behar
izan da egindako lana, sintesi bat eskaintzearren. Nolanahi ere, egindako lana,
prozesu honen gakoak eta hainbat arlotako pertsonaia esanguratsuek egindako
ekarpenak kontsulta daitezke, zehaztasun guztiekin, “Innobasque 2007-2009” izeneko agirian, www.innobasque.eus helbidean kontsultatu
daitekeena. 

1. Mezu
eragilea eta mobilizatzaiela sortzea, gizartea lotzeko Eraldaketa
sozio-ekonomikoarekin eta berrikuntza zein ekintzailetzaren baloreak hedatzeko.

  • 2008,
    Berrikuntza Urtea Euskadi
  • 2009,
    Kreatitibitatearen eta Berrikuntzaren Europako Urtea
  • Zientzia,
    Teknologia eta Berrikuntzaren Astea
  • Hezkuntza-zentroetan
    Ekintzailetzaren berri emateko programa pilotua
  • Berrikuntza
    Gizarteratzeko Plataforma
  • “Gazte Ekintzailea” Programa
  • “Be in
    Gipuzkoa”, berrikuntzaren difusioa Gipuzkoako historiaren harira

 

2. Berrikuntzako
dinamikak sortzea pertsona, erakunde eta abarrean

  • Pertsonengan
    oinarritutako erakundeentzako orientabide eta gidak
  • Proiektuak
    Zuzentzeko goi-mailako prestakuntza, PMP
  • Adimen
    Emozionalerako Partzuergoa
  • Kudeaketa
    Aurreratuko Kasuak
  • Creanova,
    berrikuntza eta hezkuntzari buruzko ikerketa
  • Ten
    Millon Proyect

 

3. Elkar
hartu eta prospekzioa egiteko gunea, Gizartea Eraldaketa prozesuaren partaide
bihurtzeko eta arlo desberdinen arteko kooperazioa sustatzeko.

  • Berrikuntzaren
    Baloreei buruzko Liburu Berdea
  • Gobernantza
    berritzaileari buruz gazte euskaldunen ikuspegia
  • Nazioartetzeko
    kooperazioa
  • Innova-Cooperación
  • “ACDE
    Txostena eskualde berritzaileei buruz: Euskadi” txostenaren koordinazioa
  • Inmigrazioa
    integratzeko ekimen eta babes-sareen poloa

4. Kolaborazio
publiko-pribatuan oinarritzen diren ekimen estrategikoak abiaraztea

  • Mugikortasunerako
    Ataria: BasqueTalent
  • Hazitek,
    EIPG Enpresen Azeleratzailea
  • Ekintzaileei
    orientatzeko leihatila
  • Hiriarteko
    giza-mugikortasunerako plana
  • Zentro Teknologikoen
    Iñaki Goenaga Fundazioa
  • Erakunde
    eta departamentuen arteko eragile fazilitatzailea
  • Banandutako
    energiako mikro-sorkuntza
  • Hizkuntza-aniztasunean
    oinarritutako industrien garapena
  • ESS
    Bilbao ekimena babestea
  • Europa
    mailako patenteen indizea hobetzeko txoke-plana
  • Adierazleen
    marko berria definitzea
  • Berrikuntzari laguntzeko zerga eta
    kontabilitate arau berriak proposatzea

5. Berrikuntzaren
Euskal sistemaren funtzionamendua erraztea (monitorizazioa, ebaluazioa …) berau
ordezkatzea eta nazioarteko sareetan integratzen laguntzea, PCTI 2010 planaren
arabera.

  • Zientzia
    eta teknologiako arlo estrategiko gakoak identifikatzea eta proposatzea
  • EEN Sarea
    (Enterprise Europe Network)
  • Euskadiko
    enpresak laguntzea  EBko 7. Programa
    Markoan parte hartzeko
  • Era-Net
    Programetan parte hartzea
  • Nazioarteko
    saretan parte hartzea (“Sol”, Erakunde-Ikasketarako Elkartea;  “ISPIM”, International Society for de
    Professional Innovation Management, World Café Fundation, …)
  • Europako
    Zientzia Azpiegitura handietan euskal enpresen aukera komertzialak


Woka
Euskadi: erantzun propioa krisiaren aurrean

Bestetik,
Batzarrean WOKA Euskadi ekimenaren
ondorio nagusiak ere ezagutaraziko dira. Joan den maiatzaren 18an, ia 5.000
lagun elkartu ziren 113 solasaldi-gunetan. Guztira 1.318 proposamen desberdin
jaso dira, gaur egun bizi dugun krisia gainditzera eta eredu ekonomikoa
aldatzera zuzendu diren proposamenak, hain zuzen. Ondorio nagusiak
aipatzekotan, bada, ondokoak nabarmentzen dira. Alde batetik, adostasun-maila
oso altua lortu da orain arte gure garapen-eredua gidatu duten baloreak,
norbanakoak eta kolektiboak, aldatu beharraren inguruan; eta bestetik,
nabarmena da proposamenek markatzen duten anbizio handiko helburua:
berrikuntzan eta ezagutzan oinarritutako gizartea lortzea, datozen belaunaldien
jasangarritasuna eta ongizatea bermatu egingo dituena. Hori guztia lortzeko,
WOKA Euskadi ekimenean parte hartu zuten eragileek Hitzarmen Globala
aldarrikatu zuten, arlo publiko, pribatu eta sozialaren artekoa, horren gainean
eraikiko liratekeelarik epe ertain eta luzeko estrategiak, kooperazioaren
gainean sendotuko direnak. Horrez gain, zeregin aktiboa eta konprometitua
eskatu zieten hainbat eragileri, bereziki hezkuntza-esparrukoei eta
komunikabideei, prozesuaren transmisore nagusiak direlako ustean.

Pedro Luis
Uriarte, Innobasque-ko Presidenteak azaldu ditu datu hauek guztiak, eta bere
hitzetan, “une zail hauetan,
adostasun-giroa sorten da eta aldatzeko behar hori alde guztietatik onartzen
da. WOKA Euskadi iritzi hori areago sendotzeko aukera izan da, arlo
guztietatik. Izan ere, berrikuntza ez dago soilik teknologia edo enpresarekin
lotuta.
Arlo bakoitzeko pertsona
adituek ongi dakite zer gertatzen den beren jarduera-esparruaren barruan, baina
ez dago denetarik ulertzen duenik, eta irtenbide berritzaileak hibridaziotik
sortzen dira. Ingurune berritzailea sortu ahal izateko, berrikuntzan
erreferente bihurtzeko, konpartitu egin behar dugu. Ezagutza, erronkak,
erantzukizunak eta ikuspegi desberdinak partekatzen ikasi behar dugu. Gure
etorkizuna guztion egitekoa da.

Partekatu albiste hau