Ekitaldian argi utzi da, Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroaren arabera, euskal lan-merkatuak gaikuntza handiko langileen defizita duela, eta gainera industria berritzaileagoa garatzeko arazo nagusietako bat profesional gaiturik eza dela, eta honelako enpleguaren eskaintza eta eskariaren arteko desoreka handia. Horregatik, talentua sortzea, erakartzea, mugikor bihurtzea eta aintzat hartzea lehentasunezko erronka da euskal enpresentzat eta erakundeentzat.


Prentsa oharra (PDF, 408 Kb)

  • Talentua sortzea, erakartzea, mugikor bihurtzea eta aintzat hartzea lehentasunezko erronka da euskal enpresentzat eta erakundeentzat.
  • Innobasquek erakarpen handieneko lurraldeetako bat bihurtu nahi du gure nazioartean zientzia eta teknologia arloetako talentua garatzeko.

Donostia, 2011ko ekainaren 7a. Gaur goizean Donostiako Talent House delakoan “Euskadi, zientzia eta berrikuntza arloetako talentuarentzat lurralde erakargarria” jardunaldia izan da, Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatua “Innobasqueren Astearteak” saioen barruan, Donostia Sustapenaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin. Parte-hartzaileak hauek izan dira: Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria; Euken Sesé, Donostia Sustapenako zuzendaria; Imanol Pradales, bizkaia:Xedeko zuzendaria; Fernando Cossio, Ikerbasqueko Batzorde Betearazleko presidentea; Paola Salanueva, Histocell, Noray Biosciences Groupeko Giza Baliabideetako zuzendaria; Marco Dolonato, CIC Nanoguneko ikertzailea; Virginia Sáez, Tecnalia Research & Innovationerako ikertzailea; Juan Manuel Pagalday, Ikerlaneko Antolaketa eta Baliabide zuzendaria; Itziar Uribe, Iñaki Goenaga Fundazioko zuzendaria eta Innobasqueko proiektu-burua; eta José María Villate, ko zuzendari nagusia.

Ekitaldian argi utzi da, Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroaren arabera, euskal lan-merkatuak gaikuntza handiko langileen defizita duela, eta gainera industria berritzaileagoa garatzeko arazo nagusietako bat profesional gaiturik eza dela, eta honelako enpleguaren eskaintza eta eskariaren arteko desoreka handia. Horregatik, talentua sortzea, erakartzea, mugikor bihurtzea eta aintzat hartzea lehentasunezko erronka da euskal enpresentzat eta erakundeentzat. Egoera horri aurre egitea premiazkoa da teknologia, zientzia eta enpresa arloetan lidergo-posizioa lortzeko, eta horrek jendearen produktibitate, aberastasun eta ongizatean eragin dezan. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, gure lurraldea nazioartean erakarpen handieneko lurraldeetako bat bihurtu nahi du zientzia eta teknologia arloetako talentua garatzeko.

Ildo horretan aritu da Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria, bizkaia:xede eta Donostia Sustapena erakundeekin sinergiak sortzeaz hitz egin baitu. Testuinguru honetan, “Business Talent Country” programaren bidez Gobernua lantzen ari dena ez dago bakarrik euskal enpresentzat nazioarteko talentua erakartzera bideratua, baita bertako enpresetan pertsonarik gaituenak gera daitezen ahalegintzera ere.

Funtsezko faktoreak eta adierazleak

Itziar Uribek, Iñaki Goenaga Fundazioko zuzendaria eta Innobasqueko proiektu-buruak, azterlan baten berri eman du: “Talentua erakartzea Euskadin: funtsezko faktoreak eta adierazleak”, Innobasquek eta Gaiak egina. Talentuak erakartzerakoan kontratu-baldintzetan Euskadik lehiakorragoa izateko premia duela azpimarratu du. Gure lurraldeak atzerrian duen irudia ere indartu behar du, I+G+b-rekin lotuz.

Uribek azaldu du, gaikuntza handiko langileak kontratatu dituzten enpresek esaten dutenez, horrek beren erakundeak atzerrira zabaltzea ekarri duela, eta enpresa-kulturaren aldaketa ere bai. Euskal erakundeen eta talentuen artean “sare” bat sortzen omen da, irauten duena, eta “komunikaziorako eta atzerrian saltzeko” aukera bihurtzen dena. Txostenak detektatu duenez, honelako ikertzaileen eskaria gehitzen ari da zenbait arlotan: ingeniaritzan, teknologian, gizarte-, zuzenbide- eta humanitate-zientzietan.

Gaikuntza handiko langileek Euskadin lan egiteko orduan aurkitzen dituzten zailtasun nagusiak, txostenaren arabera, hauek dira: ostatua, izapide burokratikoak, asimilazio sozio-kulturala eta Euskadiri buruzko informazioa eta dokumentazioa.

Premia horri erantzuteko helburuarekin, Innobasquek, bizkaia:xede-rekin elkarlanean, “Euskadiko Gidaliburu praktikoa ikertzaileentzat” egin du, eta gaur bertan aurkeztu du hori Imanol Pradales bizkaia:xede-ko zuzendariak.

Aukerak

Fernando Cossiok, Ikerbasqueko Batzorde Betearazleko presidenteak, azaldu du nola lan egiten duen bere erakundeak guk per capita dugun ikertzaile kopurua eta zientzia-ekoizpena Europako mailetara irits dadin. Horretarako Euskadin dauden ikerketa-taldeak bultzatzen dituzte, ikertzaile berriak eta gaitasun berriak horietan sartuz. “Aurrera egiten ari gara geure helburuetan, 2002 eta 2005 artean Euskadiren zientzia-ekoizpen indexatua %26 hazi baitzen, eta ondorengo hirurtekoan, 2005 eta 2008 artean, gehikuntza hori bi aldiz handiagoa izan zen %55eraino iritsiz, eta joera horrek gora jarraitzen du”, azpimarratu du. Bere iritziz, talentua garatzeko lurraldeen lehiakortasun-tresna nagusia enpresa berritzaileak izatea da, bikaintasunezko ikerketa-zentroak nazioarte mailan, azpiegitura eta programa egokiak ikertzaileak trebatu eta garatzeko.

Gu geu lekuko

Hain zuzen, horretaz hitz egin dute Paola Salanuevak, Histocell, Noray Biosciences Groupeko Giza Baliabideetako zuzendariak, eta Juan Manuel Pagaldayk, Ikerlaneko Antolaketa eta Baliabideetako zuzendariak: beren esperientzien berri eman dute, Euskadiz kanpotik etorritako talentu eta ikertzaileak hartu dituzten erakunde gisa. Bestalde, Marco Dolonato CIC Nanoguneko ikertzaileak eta Virginia Sáez Tecnalia Research & Innovationerako ikertzaileak beren esperientzia pertsonala kontatu dute nazioartean gaikuntza handiko langile gisa.

Jardunaldia Innobasqueren Astearteak saioen barruan egin da; saio hauetan, hilero astearte batez, berrikuntzaren protagonistei dei egiten zaie dibulgazio-forora euskal berrikuntza pertsona, erakunde, enpresa eta hedabideen begiradapean jartzeko, betiere aukera edo abagune berriak garatze aldera.

Partekatu albiste hau