“Enpresak azeleratzea: nola bihurtu presentzia globaleko enpresa berritzaile” Jardunaldia egin da Innobasqueren Astearteak esparruan eta zuzen-zuzenean Innobasqueren azelerazio-prozesuaren parte diren 2 enpresen esperientziak ezagutu ditugu.
hib lehena da Innobasqueren Enpresa Azeleragailuaren zigilua hartzen, izan ere aitortu egiten du haren ahalmena eta haren gaitasunak ziurtatu egiten du euskal ekonomia eraldatzeko trakzio-antolaera izan daitekeela.
|
¿Zertan lagundu du Innobasqueko enpresa azeleratzailea hib-ri? |
Bilbo, 2011 urriaren 18. hib (High Identity Buildings) Ondarroako (Bizkaia) ingeniaritza bat da zientzia eta teknologiako azpiegituren garapen integralean aritzen dena. 2008an sortua bada ere, dagoeneko konpainia arrakastatsua da, sendotua, joan den ekitaldian hiru milioi euro baino gehiago fakturatu zituena eta 15 pertsonari lana eman ziena. Beren ahalmenaz jabeturik, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziara hurbildu ziren, zeinek Enpresak Azeleratzeko bere dinamikaz, kontraste-talde baten aurrez aurre jarri baitzuen enpresa. Talde hori Innobasqueren bazkide-sare indartsuko 150 eragile aditu baino gehiagoren osagaia da, eta haiek proiektua baliozkotu zuten; haren balioa aliantzak, bazkideak, finantzazio-aukerak, mentoreak, kontraste-lanak bialtzen eta prozesuan laguntzen baitago.
Hala kontatu du gaur Adelmo Antelok, hib-en sustatzaileak “Enpresak azeleratzea: nola bihurtu presentzia globaleko enpresa berritzaile” jardunaldian, Innobasqueko Asteartearen parte den horretan. Juan Rosas-ek ere parte hartu du, Bankinter Berrikuntzako Fundazioaren zuzendariak; Juan Castro, SPRI Taldeko Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak; Javier Goñi Cidetec-eko Marketing eta zuzendari komertzialak; Carlos Mora, Documenta-en sustatzaileak; eta Ignacio Lacunza, Gaizka Zulaika, José Maria Villate eta Guillermo Ulaciak, Enpresak Azeleratzeko Dinamikaren arduradunak, Inbertsio-zuzendariak, zuzendari nagusiak eta Innobasqueko presidenteak, hurrenez hurren.
Gaur hib izan da Innobasqueren Enpresa Azeleragailuaren zigilua hartzen lehen enpresa eta horrek presentzia globaleko enpresa berritzaile bezala ziurtatu du. Horrek esan nahi du gutxienez baduela ahalmena bere salmenten %25 duela hiru urte merkatuan sartutako produktuetatik etor daitezen; bere salmenten %25 gutxienez esporta dezan eta bere langileria %20 baino gehiago gehitu ahal izateko hiru urtetan. Horrela, hib gaur Innobasqueren eta prozesuan lagunduko duen haren sare osoaren eskutik sartzen da enpresen azeleragailuan. Haren helburua 30 milioi fakturatzea da datozen bost urteetan, hau da, bere fakturazioa hamarrez biderkatzea bosturteko batean.
hib ez dago bakarrik dinamika horretan. Doocuments enpresa, on line dokumentuen jarraipen agortzaile bat egiten duen softwarearen sortzailea ere bizkaitarra da eta prozesuaren aurre-fase batean dago. Espero izatekoa da, azeleratzearen ondoren, bera ere euskal ekonomiaren traktore bihurtu ahal izango dela, zeren eta enpresa hauek baitira sistemari lehiakortasunaren ekarpena egiten diotenak, ingurunean aberastasuna sortuz eta kualifikazio handia eskatzen duten eta balio erantsi handi bat ekartzen duten lanpostuak sortuz. Hauek dira Euskadik ingurune global batean lehiatzeko beharrezko eraldaketaren lider diren enpresak. Krisitik bizkor irtetearen gakoa trakzio-ahalmen handiko enpresa-proiektu berriak detektatu, hautatu eta haiei laguntzeko erabiltzen den bizkortasunean dago.
Innobasqueren Enpresak Azeleratze dinamikarekin lankidetzan ari den bazkide-sareak hogeita hamarren bat proiektu aztertu ditu, eta haietatik zortzik bakarrik gainditu dute ezarri zaien iragazkia. Gainerakoak ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistemara birbideratu dira, zeinen garrantzia nabarmendu egin baitu Juan Castro, SPRI Taldeko Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak.
Bestalde, Juan Rosas, Bankinter Berrikuntzaren Fundazioko zuzendariak, ekintzailearen irudia erreibindikatu du, ezinbestekoa baita espainiar ekonomiaren hazkuntza jasangarrirako. Ekintzailetzako euskal ekosistema ere aztertu du, zeinen industria-tradizioa nabarmendu baitu, haren ahalegin jarraitua berrikuntzarako, bai eta haren esperientzia eta berrikuntza-gaitasuna industria-politiken barrutian ere. Rosasek atentzioa deitu du “nazioarte-mailan lehiakorrak” diren klusterrei buruz, eta “abantailako elementutzat” hartzen ditu.
Guillermo Ulaciak, Innobasqueko presidenteak, itxi du ekitaldia, eta azpimarra egin du esanez “hazteko ahalmen handiko enpresa berritzaile eta presentzia globaleko hauetan dago gure ekonomiaren oraina eta geroa, palanka-lana egiten baitute herrialde hau eraldatzeko. Hemengo enpresak dira, Euskadin tokiko ekintzaileek sortuak, eta osagaitasun berritzaile handia dutenak. Oraingoz ez dira oso ugariak, baina elikatzeko erabiltzen duten sare bat eratzen dute, sinergiak, lankidetzak, negozioak, hitz batean, ekonomia berraktibatzeko giro egoki bat sortzen duena.”
Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” ekimenaren barruan kokaturik dago, zeinek hilero deialdia egiten baitie berrikuntzaren egile nagusi direnei, dibulgazio-foro ireki batera, bertan euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen erdigunean kokatzeko.