Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa, BBK eta MeKit esku hartuko dute bihar Innobasquek antolatzen duen “EES eta lehiakortasun arduratsua” jardunaldian. Aurkezpenean erakutsiko da nola ezarri erantzukizun soziala kontuan duten estrategiak eta balioak, zeinek erabateko eragina baitu antolaeretan.


Prentsa oharra (PDF, 156 Kb)

Zamudio, 2011ko maitzaren 19a. Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentziak- “EES eta lehiakortasun arduratsua” jardunaldia antolatuko du –bihar izango da, maiatzaren 18an Innobasqueren Zamudioko instalazioetan–, eta bertan honako hauek esku hartuko dute: Jorge Petralanda, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko Arlo Teknikoko arduradunak; Iñaki Gutiérrez, BBKaren EESaren koordinatzaileak; Mikel Bilbao, MeKiten zuzendariak; eta Iker Atxa eta Paulo Angulo, Innobasqueren Gizarte Berrikuntzako Arlokoek. Aurkezpenean erakutsiko da nola ezarri erantzukizun soziala kontuan duten estrategiak eta balioak, zeinek erabateko eragina baitu antolaeretan, halako moldez non entitate bat zenbat eta arduratsuagoa den hainbat mozkin handiagoak ekoizteko gai baita, eta horrek lehiakortasunari mesede egiten diolarik.

Metaleko Enpresen Bizkaiko Federaziotik (MEBF) jasangarritasunaren hiru alderdietatik burutu daitezkeen neurrien berri emango da (ekonomia, gizartea eta ingurumena) EESa lantzen hasteko oinarri bezala. Arlo horretan aurrera egiteko zerbitzuez eta proiektuez Jorge Petralanda, MEBFeko Arlo Teknikoko arduradunak hitz egingo du.

Iñaki Gutiérrez, BBKan EESaren koordinatzaileak azalduko du kutxak “ADNean daramala erantzukizun soziala, duela ehun urte baino gehiago sortu zen une beretik, zeren eta gizarteko geruza babesgabetuenen beharrei erantzuteko sortu baitzen”. Gutiérrezek argitzen du “EESa gizarte-ekintza baino zerbait gehiago da, horregatik, BBKk bilakaera izan du eta bere kudeaketa-sistema osoan ezarri du kontzeptu hori sozialki enpresa arduratsu bat izateko”. Haren iritziz, EESa bermatzen duten zutabeak, BBKaren kasuan, politika bat eta EES publikoaren kodeak dira, kudeaketa-eskuliburu bat izatea, ekintzak kontrolatzen dituen EES batzorde bat, aginte-taulako adierazleak eta hobetze kualitatibo eta kuantitatiboko ekintzak, bai eta emaitzen komunikazioa eta hedapena ere. BBKtik helaraziko da funtsezkoa dela interes-taldeekin lan egitea eta oinarrizko printzipioak definitzea enpresaren kudeaketa-sisteman ezartzeko, halako moldez non haiek guztiek, handiek eta eteek politika mota horiek burutu ditzaten.

Mikel Bilbao, MeKiten zuzendariak, “ES Eteak” web plataforma berria aurkeztuko du, Alares Fundazioarekin lankidetzan sortua. Doako lanabes bat da, enpresa txiki eta ertainaren zerbitzuan dagoena, ekintza horien eraginkortasuna diagnostikatzen duena Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) gaian. Bilbaok nabarmenduko du “erantzukizun soziala antolaeretan egikaritzea borondatezkoa dela eta enpresa-zuzendaritzaren konpromisoa eskatzen duela, zeren eta haren estrategian txertaturik joan behar baitu”.

Bestalde, Iker Atxa eta Pablo Angulo, Innobasqueko Gizarte Berrikuntzaren Arlokoek azalduko dute, Berrikuntzako Euskal Agentziak nola lan egiten duen bere kideen sarearen barruko lankidetzan “4. sektoreko eraldaketa-dinamiko” deituaren barruan (zeinek bilatzen baitu enpresen artikulazioa, aldi berean balio soziala eta ekonomikoa sortuko dituena) EES ukiezina balioan jartzea bezalako proiektuetan hala haren eragina neurtzeko emaitzen kontuan edo euskal antolaerentzat erreferentziako Erantzukizun Sozialaren ezarpen-esparru bat sortzean.

Zer da Enpresa Erantzukizun Soziala?

Europako Batasuneko Liburu Berdearen arabera, enpresen erantzukizun soziala (EES) edo erantzukizun sozial korporatiboa (ESK) “borondatezko txertatzea da, enpresen aldetik, gizarte- eta ingurumen-kezkak beren merkataritza-eragiketetan eta solaskideekiko harremanetan”. Enpresek borondatez hartzen duten jokatzeko era bat da, beren betebehar juridikoez harago, epe luzera beren mesederako dela uste dutelako. Garapen jasangarriaren kontzeptuari berez loturik dago: enpresek beren eragiketetan txertatu behar dituzte ondorio ekonomikoak, soziala keta ingurumenekoak. Gainera, beren kudeaketa eta enpresa-estrategia berekiak erasaten dituzte.

Partekatu albiste hau