Aurten, datorren abenduaren 1ean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Euskaltelen egoitzan izango den euskal finalean Euskadi guztiko 330 gaztek parte hartuko dute, 34 ekipotan taldekaturik. Partaideek aurre egin beharko dioten erronka, zahartzea da.
- FLL Euskadi robotika, zientzia eta teknologiako torneo bat da, kirol-gertaldi baten formatua duena, 9 eta 16 urte bitarteko eskola-ikasleei zuzendua eta mundu guztian jokatuko dena berrikuntza, sormena, talde-lana eta zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko asmoarekin.
- Edizio honetarako berritasun bezala 60 urte baino gehiagoko ‘senior’ edo pertsona batek parte hartu beharko du ekipoetan.
Pedro Luis Arias, Jose María Villate, Izartza Zorrozua, Maite Castells, Iñaki Dorronsoro, Pedro Bartra, Juan Castro, Juan Ignacio Perez |
Bilbo, 2012ko urriaren 2a. Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak laugarren urte jarraitua du aurtengoa First Lego League-ren (FLL Euskadi) euskal edizioa antolatuz, izan ere eredu propio desberdindu bat, benetako berrikuntza-eskola bat izateraino eboluzionatu du. FLL Euskadi (FIRST ‘For Inspiración Andy Recognition of Science and Technology´ Lego League) robotika, zientzia eta teknologiako torneo bat da, kirol-gertaldi baten formatua duena, 9 eta 16 urte bitarteko eskola-ikasleei zuzendua, mundu guztian jokatzen, berrikuntza, sormena, talde-lana eta zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko asmoarekin. Partaideek datorren abenduaren 1ean, Euskaltelen egoitzan (Bizkaiko Zientzia eta Teknologiako Parkea) aurre egin beharko dioten erronka, zahartzea da. Horregatik, gaur goizeko UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan aurkezpeneko zeremoniako maisu-lanetan Bilboko Indautxuko Jesuiten Ikastetxeko ikaslea den Maite Castells “juniorra” eta Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidentea ari dira. Pedro Luis Arias, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerkuntza eta Unibertsitateetako sailburuordea; Juan Castro, Spri Taldeko Berrikuntza zuzendaria; Juan Ignacio Pérez, UPV/EHUko Zientzia Kulturako Katedraren zuzendaria; Izartza Zorrozua, Euskalteleko Erakunde Harremanetako arduraduna; Pedro Bartra, Euskadi eta Kantabriako La Caixako erakundeen zuzendaria; eta José María Villate, Innobasqueko zuzendaria izan dituzte lagun.
FLL Euskadin 330 gaztek parte hartzen dute, 34 ekipotan, eta 100 boluntario baino gehiagok. Ekimen hau berrikuntza-eskolaren eredu aitortu bihurtu da, torneoko heziketa-helburu eta metodologia berritzailearekiko konpromiso sakona erakusten duten eragile askoren partaidetzari esker. FLL Euskadik agerian jartzen du lankidetza publiko eta pribatuaren garrantzia zientzia, teknologia eta berrikuntzaren barrutian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerkuntza eta Unibertsitateak Sailari; Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari; UPV/EHUko Zientzia Kulturako Katedra-ri; Euskaltel-i, La Caixa-ri; Iñaki Goenaga Fundazioa-ri; eta GMV-ri esker.
Zahartzea
|
Maite Castells eta Iñaki Dorronsoro |
Aurtengo erronka zahartzea da, mundu guztiko gizarte garatuek aurre egin beharreko erronketako bat da, eta Eusko Jaurlaritzak funtsezko arlotzat dauka Euskadi gozatzen ari den ongizate eta bizi-kalitatearen mailak bermatu eta haietan aurrera egiteko, zeren eta ahalbideak baititu merkatu-aukerak sortzeko. Zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako hazkuntza-eredu berri bat sustatzearen bitartez.
Edizio honetako berritasun gisara, ekipoek senior bat izan behar dute taldekide (60 urte baino gehiagoko pertsona bat) beren lerroetan, aktiboa, interkonektatua eta konprometitua izango dena. Gainera, 2012, Zahartzearen eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europar Urtea da.
Prestakuntza
FLL Euskadiren beste ezaugarrietako bat honako hau da: ekipoek eta boluntarioek, parte hartzeaz gainera, aldez aurretik prestakuntza hartzea da eta horrekin heziketa ikasgelatik irtetea lortzen da eta kanal ez konbentzionaletatik hedatzea. Bestalde, esperientzia horrek honako hau esan nahi du: ikertzaileek beren ezagutza adituak ez diren entzuleen aurrean zabaldu behar dutela: Honako hauek tarteko izan dira egiteko horretan: Azti-Tecnalia; Tecnalia, UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgelak, BERC Achucarro Neurozientzietakoa, Vicomtech-IK4 eta Innobasque.
Torneoaren dinamika
Lehiaketak ekipoek garatu beharreko lau ikaskuntza-barruti eskaintzen ditu. Lehena proiektu zientifikoa da eta bertan partaideek arazo erreal bat identifikatzen dute erronkako, gaiarekin zerikusia duena, eta konponbide berritzaile bat eskaintzen dute, gainera, beren erkidegoarekin partekatu behar dutena. Bigarrenik, ekipo bakoitzak epai-mahaiaren aurrean robot-diseinua defendatu beharko du, eta bertan robota diseinatze- eta programatze-fasean aurkitu dituzten zailtasunak jaso eta dokumentatzen dira. Robot-lehiaketan robot bat eraiki behar dute “Lego Mindstorm” kitetik abiaturik eta erronkarekin zerikusia duten 14 misio osatzeko. Azkenik, balioen barrutian gazteek honako hau azaltzen dute: talde-lana nola garatu den, beren burua nola antolatu duten, bai eta rol desberdinak nola hartu dituzten, beren trebatzaileekiko harremana eta aurkitu dituzten zailtasunetarako konponbideak bilatzeko modua.
Kontua honako hau da: ekipoek loturak ezartzea robotaren misioen artean, erronkaren izaera zientifikoa ulertu eta garatzea, eta haiek planteatutako arazoei konponbide berritzaileak ematea.
Torneo hau urtero egiten da, 1998tik hasita. Edizio honetan 200.000 eskola-ikasle baino gehiagok parte hartzen dute, 60 herrialdetakoek, 16.000 bat ekipotan. Erakundeak 33.000 boluntarioko sare bat mobilizatzen du nazioartean mundu guztian dauden 400 torneoetan.
Emaitzak
Txapelketaren irabazleek espainiar finaletan parte hartzen dute eta horrek aukera ematen die Open European Championshipen edo Estatu Batuetako World Festivalen parte hartzeko.
2009n lehen edizio Euskadin egin zenetik, urtero Euskal ekipoen ordezkaritza izan da nazioartean. Gainera, Donostiako Axular Lizeoko ikasleek patentatu egin dute beren Ukimen Plano Dinamikoen Sistema (UPDS), sistema adimenduna ikusteko arazoak dituzten pertsonei laguntzen diena leku ezezagunetan orientatzen. Bestalde, iaz FLL Italiak gonbidatu egin zituen herrialde hartako lehen edizioan lehiatzera “Ekipoko Lan Hoberena” titulua eskuratu zutelako FLL Espainian eta italiar torneoa irabazi egin zuten. Teknoskopia Saria ere jaso dute El huyar Fundazioak proeiktu teknologiko hoberenari ematen dion saria
Gainera, Andoaingo La Salle Berrozpeko ekipoa gailu baten merkataritza-ustiapena aztertzen ari da etxeetako hozkailuetako erretiluetan ezartzeko jakiak kontsumorako egokiak diren adierazten duena. Aurtengo udaberrian parte hartu zuten Alemanian egindako Open European Championshipen, izan ere hirugarren geratu ziren FLL Espainiatik pasatu eta gero.
Bi ekipoetako ordezkariek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2015en (ZTbP 2015) aurkezpen ofizialean parte hartu zuten, joan den maiatzean, Bilbon.