· Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideek Batzar Nagusia izango dute maiatzaren 29an, Euskadiko Parke Teknologikoko (Miramon) Donostiako Kanpusean, Eraikin Nagusiko Entzunaretoan

· Batzarrean, I+Gko 8 enpresa bazkide trakziogileren foro bat izango da, gai hau ardatz harturik: “I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiaren sektore nagusietan”

· Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak, Innobasqueko ohorezko presidenteak, itxiko du Batzar Nagusia 

INNOBASQUE, 2024ko maiatzaren 13an. Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Batzar Nagusia izango du maiatzaren 29an, Euskadiko Parke Teknologikoko (Miramon) Donostiako Kanpusean, Eraikin Nagusiko Entzunaretoan. Urteko hitzordu nagusietako da, hor biltzen baitira berrikuntzaren euskal ekosistemako eragileak, Euskadiko I+G+b arloko jarduerari pultsua hartzeko. 

Gai ordenari jarraituz, Innobasqueko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, agentziaren aurreko ekitaldiko kontuak aurkeztuko ditu eta jardueren laburpena egingo du, eta, ondoren, Zuzendaritzako kide guztien kargu-uztea eta izendapena egingo da. Guztira 60 kidek osatzen dute zuzendaritza: berrikuntzaren esparru estrategikoetako maila goreneko ordezkariek (administrazioa, enpresa, zientzia, teknologia eta gizartea) eta lehentasunezko jardun-esparruetako pertsona esanguratsuek.

Urteko batzar horren barnean, aurten, I+Gko enpresa bazkide trakziogileen foro bat izango da (Danobatgroup, Faes Farma, Gestamp, Iberdrola, ITP Aero, Sener,Sidenor, eta Ulma bilduko dira), gai hau ardatz harturik: “I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiaren sektore nagusietan”. 

Batzar Nagusiko egitarauan, Jaime García Cantero analista independentearen eta Prisa Median Retina-ko zuzendariaren hitzaldia ere izango da: “Mundu baten amaiera. Berrikuntza, Adimen Artifiziala eta D hirukoitzaren geopolitika”.  

Manuel Salaverriak, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, irekiko du Batzar Nagusia, eta Iñigo Urkullu Renteria Innobasqueko ohorezko presidenteak itxiko du. 

ETE-en funtsezko aliatua

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, ETE-en funtsezko aliatua bihurtu da enpresetan berrikuntza areagotzeko. Berritzen laguntzeko bide horretan, enpresei hainbat soluzio, tresna, jarduera, programa eta aliantza eskaintzen dizkie Innobasquek, hala nola Hazinnova –programa horren bidez dagoeneko 1.604 proiektu gauzatu dira 868 ETErekin–, berrikuntza-profilak, formakuntza-saioen eskaintza zabala, administrazioekin eta erakundeekin eginiko akordioak enpresa-egitura eraldatzeko eta jarduera berritzailea bideratzeko. 

Berrikuntzaren Euskal Agentziak 902 erakunde bazkide ditu (erdia enpresak dira), eta erakunde horiek Euskadin I+G arloan egiten den inbertsioaren %63,07 ordezkatzen dute. Horrenbestez, Innobasqueren hausnarketak eta ekimenak funtsezkoak dira berrikuntzaren esparruan Euskadi punta-puntako eskualdea izan dadin.

Innobasqueri buruz

2007an sortua, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque, interes publikoko eta irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da. Agentzia osatzen duten erakunde bazkideekin batera, Euskadiko Eraldaketa prozesua bultzatzea, dinamizatzea eta monitorizatzea da Innobasqueren xedea eta egitekoa, esparru guztietan gizarte berritzaile baterantz bidea egiteko.

Innobasquek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko kide den aldetik, gai horiei loturiko euskal politikak ebaluatzen ditu, eta orobat, Euskadiko I+G+b arloaren nazioartekotzea Europan zenbatekoa den eta horrek zer inpaktu duen neurtzen du.

Horrez gain, berritzen laguntzen die ETE-ei, erakunde bazkideen esperimentazioaren eskutik sortutako ekintzen bidez.

Agentziaren beste helburuetako bat gazteen artean, eta bereziki nesken artean, zientziarekiko eta teknologiarekiko lotura eta interesa sustatuko duten programak eta ekintzak bultzatzea da.

Azkenik, Innobasqueren zereginetako bat Euskadin berrikuntza sozializatzea da, eta, alde horretatik, palanka eraginkorra da enpresen lehiakortasuna eta herrialdearen oparotasun ekonomikoa bultzatzeko.

EGITARAUA

11:00 Innobasqueko bazkideen Batzar Nagusia

  • 2023 ekitaldiko urteko kontuak eta kudeaketa-txostena aztertzea eta onartzea, horrela badagokio
  • 2024ko aurrekontua onartzea, horrela badagokio.
  • Erakunde bazkideen 2024ko kuotei buruzko informazioa
  • Zuzendaritzako kide guztien kargu-uztea eta izendapena.
  • Akta onartzea.

12:10 Jaime García Canteroren hitzaldia. Analista independentea, Prisa Median Retina agerkariko edukien zuzendaria

“Mundu baten amaiera. Berrikuntza, Adimen Artifiziala eta D hirukoitzaren geopolitika”

12:40 I+Gko enpresa bazkide trakziogileen foroa (Danobat Group, Faes Farma, Gestamp, Iberdrola, Sidenor, ITP Aero, Sener, Ulma)

“I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiako sektore nagusietan”

13:20 Manuel Salaverriaren esku-hartzea

13:30 Batzarraren itxiera-ekitaldia, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik

13:40 Argazki Ofiziala

13:45 Koktela

       AKREDITAZIOAK

Bidali email bat helbide honetara: komunikazioa@innobasque.eus

Informazio gehiago:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / oalonso@innobasque.eus

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / alarizgoitia@innobasque.eus

Partekatu albiste hau