Innobasquek eta Elkargi, SGR-k gaur izenpetu dute Donostian lankidetzaakordioa,
gogotsu lan egiteko Euskadiko ekonomiaren bigarren eraldaketa
handia bultzatu eta garatzen.
Innobasquek eta Elkargi, SGR-k gaur izenpetu dute Donostian lankidetzaakordioa, gogotsu lan egiteko Euskadiko ekonomiaren bigarren eraldaketa handia bultzatu eta garatzen.
Hitzarmena Innobasqueko lehendakariak -Pedro Luis Uriartek- eta Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteko kontseilari ordezkariak -Jesus Alberdik- izenpetu dute. Elkargik 9.800 enpresa baino gehiago ditu elkartuta, gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan, baina baita Nafarroan, Errioxan eta Aragoin ere.
Gaur izenpeturiko akordioaren bidez, Innobasque eta Elkargi, bakoitza bere jarduera-eremutik, berrikuntzan eta ekintzailetzan elkarrekin lan egitera konprometitu dira.
Akordio honen helburua Elkargiren eta Innobasqueren arteko lankidetza- eta koordinazio-esparrua ezartzea da, Euskadiko Ekonomiaren bigarren eraldaketa handirako berrikuntza eta gizarte-mobilizazioa sustatzeko proiektuan ekintzak garatu ahal izateko, euskal enpresaburuen foroen atxikimendua ahalbidetzeko; baita ere, elkarrekin sustapen-, zabalkunde- eta komunikaziojardueratan parte hartzeko, batez ere aurten, 2008a Berrikuntza Urtea baita Euskadin.
Itun honek denbora aldetik iraunaldi mugagabea izango du, eta elkarren arteko jardunerako oinarriak ezartzen ditu, gero lankidetza-ildoak Jarduera Programa espezifikotan zehaztuko direlarik.
ELKARGI finantza erakunde bat dela, Kreditu Erakundeen Diziplina eta Eskuhartze Legearen mende dagoena, enpresek eta enpresentzat sortua, finantza-egitura eta baldintzak hobetzeko helburua duena bi jardueraeremuren bidez: abalgintza, enpresei irtenbiderik egokienak ahalbidetzeko bai epe luzerako finantzaketa lortzeko (interes-tasa, komisio eta amortizazio-epeei dagokienean lehentasunezko baldintzetan), eta bai hirugarrengoen aurrean betebeharrak bermatzeko. Eta finantza-aholkularitza eta zerbitzuak, finantzaalorrean informazio, prestakuntza eta kudeaketa mailako gabeziei erantzuteko.
Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, baita ekintzailetza espiritua eta sormena sustatzeko ere. Agentziaren helburua Euskadiko konomian eta gizartean bigarren eraldaketa handia gidatzea, eta gure Herria Europan erreferente bihurtzea berrikuntza gaietan. Gaur egun Innobasquek 500 bazkide baino gehiago ditu.
Gainera, Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan sartuta dago, eta Kontseilu hau zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzari buruzko politikan parte hartu, aholku eman eta lidergoa zertzeko organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Era berean lankidetza, behaketa, koordinazio eta sustapenerako organo gorena da ikerketa, garapen eta berrikuntzari dagokienean. Innobasquek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan parte hartzeak bermatu egiten du gure lurraldearen eraldaketan zuzenean diharduten eragile sozioekonomiko guztien kezkak ordezkatuta egongo direla.