Gaur, 2009ko uztailaren 20an, Innobasqueren Zamudioko egoitzan bildu dira PMP® (Certified Project Management Professional) ziurtagiria lortzeko Euskadin eman den lehen prestakuntza-programan izandako 41 parte-hartzaileak; programa hau 2008ko azaroaren eta 2009ko martxoaren artean eman dute Innobasquek eta Mondragon Unibertsitateak.
Pedro Luis Uriarte – Innobasquekp presidentea; |
Programa hau Miguel Sáenz de Viguerak, PMP,
(Innobasque) zuzendu du, orain arte “2007 PMI Distinguished Contribution Award”
saria jaso duen espainiar bakarra nazioarteko sari honen 20 urte baino
gehiagoko historian, eta hori proiektuak zuzentzeko lanbideari egin dion
ekarpenagatik.
Gaur arte programan parte hartu duten (CAF,
DANOBAT, EUSKALTEL, EJIE, FAGOR, IDOM, IBERMATICA, ITP, LANA, LKS, MONDRAGON
UNIBERTSITATEA, MONDRAGON SISTEMAS, SENER, SERIKAT, ZIGOR CORPORATION eta
abarretako) 41 profesionaletatik 39k gainditu dute ziurtagiria lortzeko banako
azterketa zorrotza, lau ordukoa, Madrilen edo Bartzelonan egin behar izaten
dena, eta agiria lortu dute. Beste bi parte-hartzaileek ere urtea bukatu baino
lehen lortzea espero da.
Project Management
Institute (PMI) delakoaren PMP® Ziurtagiriak proiektuak zuzentzeko lanbide-gaitasuna egiaztatzen du, eta
aitortza global hau izatea mundu guztiko gobernu, erakunde eta enpresek
beraientzat proiektuak egiten dituzten arduradunei sarri eskatzen dieten
betebehar bihurtu da azken urteotan.
Innobasquek eta Mondragon Unibertsitateak emandako
prestakuntza-programa bi erakunde hauen arteko itun estrategikoaren emaitza da,
orain arte Euskadin proiektu-zuzendaritzako ziurtagiri hau zuten profesionalen
urritasuna konpontzeko pentsatua; izan ere, ziurtagiri honekin profesionalik ez
izatea eragozpen larria ari zen bihurtzen euskal enpresentzat, nazioarteko
proiektuetan parte hartzeko aukerak gutxituz, baita instituzio, erakunde eta
enpresa liderrentzat ere.
Gaurko bilerak lehen zati bat izan du profesional
kutsukoa, zenbait hitzaldirekin eta proiektu-zuzendaritzari buruzko gaien
inguruko solasaldiarekin; eta bigarren zati bat -jai kutsukoa, lorturiko
arrakasta ospatzeko afariarekin, eta proiektu-zuzendaritzako profesionalen
lagunarteko ekitaldiarekin.
Innobasquek eta Mondragon Unibertsitateak berretsi
dute PMP® Ziurtagiria lortzeko prestakuntza-programa hau gutxienez
urtean behin emango dela, eta dagoeneko aurrez izena emandako asko dituztela
hurrengo programarako; horietako asko lehenengo edizioan parte hartu duten
enpresetakoak dira, interesa agertu baitute ziurtagiri hau lorturiko
profesionalen kopurua gehitzeko.
Halaber, Innobasquek eta Mondragon Unibertsitateak
jakinarazi dute, ekonomia berrirako enpresa-liderren heziketarako itun
estrategikoaren ildotik, datorren urtarrilean hasiko direla Euskadin
“Unibertsitate Masterra: Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza” ematen;
horren programa dagoeneko egiaztatu eta onetsi dute ANECAk eta Unibertsitate
Kontseiluak, eta beraz Unibertsitate Master Ofiziala izango da Europako
Hezkuntza Eremuan; horrek ziurtatzen du onartua izango dela Goi Mailako
Hezkuntzari buruzko Bolognako itunari atxikita dauden 40 herrialde baino
gehiagotan.
PROGRAMA
17:30 h. Harrera
18:00 h. Lan-saioa:
-
“Ekonomia Berrirako Estrategia eta Enpresa-Eraldaketarako
Programak eta Proiektuak hautatzeko irizpideak”
Hizlaria: Miguel Sáenz de Viguera, PMP (Innobasque)
-
“PMIren Euskadiko atalaren sorrera.
Jarduera-plana”
Hizlariak: Álvaro Rey,
PMP (Idom)
Miguel Sáenz de Viguera, PMP (Innobasque)
Solasaldia
21:00 h. Ospakizun-afaria.
Lekua:
Lubarrieta baserria