Getxon, 2019ko ekainaren 5ean. Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasquek gaur egin du bere Batzar Nagusia, eta, bertan, 2019ko Innobasque Prospektiba Txostena, aurkeztu du, non berrikuntzaren megajoerek Euskadin izango duten eragina aztertu den, haien ondoriozko aukerak eta mehatxuak barne. Ekitaldian, 2018an zehar jorratutako proiektu berritzaile garrantzitsuenen balantzea egin dute. Innobasqueko egutegian urteko hitzordu nagusiari haren ohorezko presidente eta Lehendakari den Iñigo Urkullu Renteria Jaunak eman dio bukaera, eta bertara hurbildu dira hainbat erakunde garrantzitsutako ordezkariak, eragile zientifiko-teknologikoak zein enpresa mundukoak, guztiak Innobasqueren bazkideak.