Ficobak bart jaso zuen Irun Ekintzan sarien zortzigarren edizioa, enpresaren berrikuntza saritzeko. Irungo Udalak deitu ditu sariok, Ekonomia eta Ogasun Sailaren bidez. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako teknikari eta epaimahaikide Uribarri Goikuriak Fepako Proteccióni saria eman zion, zerbitzu-enpresako berrikuntzagatik. Horrez gain, aipamena jaso zuten honako enpresa hauek: Dinuy, Puertas Olamendi eta Jon Benet Velasco (Jonbismo).

Sariok Irungo enpresa-ehuna aintzatesten dute; izan ere, berrikuntza bere jardueretan islatu nahi du. Hori horrela, Gokiuriaz gain, honako epaimahaikide hauek parte hartu dute sarietan: BIC Gipuzkoako Proiektuen arduradun Amaia Fernández, ADEGeko ekintzailetzaren arduradun Josean Rodríguez, Sokoako lehendakariorde Pierre Odriozola, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekano Álvaro de la Rica Aspiunza, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekano Lander Belok eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde Ana Beraza. 

 

 

Partekatu albiste hau