Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak lankidetza-akordioa izenpetu du gaur Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin berrikuntza bultzatzeko, eta EAEko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handia sustatzearen alde elkarrekin lan egiteko.
Hitzarmena Innobasqueko |
Hitzarmena Innobasqueko
lehendakariak –Pedro Luis Uriartek– eta Euskadiko Kanpo Ekintzarako Idazkari Nagusiak -Iñaki Agirre Arizmendik- izenpetu dute.
Bi aldeek azpimarratu dutenez, “bai Innobasque eta bai Eusko
Jaurlaritzaren Kanpo
Ekintzarako Idazkaritza Nagusia,
ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handi hau bultzatzen eta
garatzen buru-belarri lan egingo duten bi eragile dira: Innobasque, Euskadin Berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko tresna gisa;
eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusia, Euskal Autonomia
Erkidegoko kanpo-ekintzaren estrategia politiko-instituzionala zehaztu eta
zuzentzen Lehendakariari laguntzen dion organo gisa”.
Itun Estrategiko honek oinarriak ezartzen ditu elkarrekin
aritzeko, eta horretarako “Innobasqueren
eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiaren arteko Jarduera eta
Lankidetzarako Urteko Plana (2009)” gauzatuko da; eta jarduerak ondorengo
eremuotan egingo direla ezartzen da:
- Euskadiren kanpo-irudia: bi erakundeak elkarlanean arituko dira euskal
I+G+b Europan eta munduan ezagutarazteko, baita Euskadin sorturiko
jardunbide egokiak ere eta, oro har, Euskadiren irudi positiboa zabaltzen
lagunduko duten ekintza guztiak. - Nazioarteko Erakundeak: Kanpo
Ekintzarako IdazkaritzaNagusia
Innobasquerekin batera arituko da nazioarteko erakunde ospetsuak
identifikatzen, beraiekin harremanak estutu eta beraietan parte hartzeko
aukera eman dezaten, horrela Euskadi nazioarteko erreferente eta eremu
honetan aktore nabarmen bihurtzeko. - Nazioarteko ereduak berrikuntzan: Kanpo
Ekintzarako IdazkaritzaNagusiak
Innobasqueri lagunduko dio Euskadirentzat berrikuntzan erreferente izan
daitezkeen lekuak identifikatzen eta horiekin erlazionatzen, eta
nazioarteko sareetan sartzen ere lagunduko dio. - Eusko Jaurlaritzaren azpiegiturak atzerrian: Kanpo Ekintzarako
IdazkaritzaNagusiak
Innobasqueren esku utziko ditu, nazioarteko bere jarduerak egin ditzan,
atzerrian dituen azpiegiturak, Euskadiren Ordezkaritzak bereziki. - Europar Batasuna: Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzak, Kanpo Ekintzarako
IdazkaritzaNagusiaren
mende dagoenak, laguntza emango dio Innobasqueri EAEk parte-hartze
handiagoa lor dezan Europako I+G+b programetan. Aldi berean, Innobasquek Kanpo Ekintzarako
IdazkaritzaNagusiari
jakinaraziko dizkio Europako I+G+b programetan parte hartzeko Behatokiak
bildutako informazioak. - Eskualdeen arteko eta mugaz gaindiko lankidetza: Kanpo Ekintzarako
IdazkaritzaNagusiak
Innobasquerekin batera aztertuko ditu berrikuntzaren eremuan
lehentasunezkoak diren Europako eskualdeak, eta zenbait jarduera zehaztuko
ditu eskualde edo erregio horiekin harreman erregular eta estrategikoa
ahalbidetzeko. - Nazioarteko ekitaldiak: Bi erakundeek nazioarteko batzar eta bilerei
buruzko informazioa emango diote elkarri, bai berrikuntzari buruzkoa eta
bai bien interesekoak diren nazioarteko ekimenei buruzkoa, betiere
Innobasquek markaturiko erronkekin lotura baldin badute. Halaber,
giltzarri diren ekitaldiak detektatu ondoren, Kanpo Ekintzarako IdazkaritzaNagusiak Innobasqueren
parte-hartzea erraztuko du nazioarteko foro garrantzitsuetan. - Nazioarteko egitasmoak: Bi erakundeek elkarrekin parte hartu
ahal izango dute, Euskadiko beste erakunde batzuen ondoan, nazioartean sortzen
diren baliozko proiektuetan, bi erakundeei iruditzen bazaie interesgarria
izan daitekeela horien garapena. Interes berezia izango dute gerora
berritzaileen euskal komunitatea sortzea ahalbidetuko duten ekimen guztiek. - Nazioarteko harremanen trukea: Bi erakundeek elkarri lagunduko diote
beren harremanen bidez, eta beharrezkoa eta egokia denean, nazioarteko
pertsona eta erakundeen agendak emango dizkiote elkarri. - Nazioarteko misioak eta bisitak: Bi erakundeak elkarlan estuan arituko
dira misioak eta bisitak prestatzen eta kudeatzen, bai atzerriko
erakundeen ordezkaritzek Euskadira egiten dituztenak, Innobasquerekiko eta
berrikuntzarekiko interesa azaltzen duten neurrian, eta bai atzerrian
egiten diren euskal misioak eta bisitak, zirkunstantziek horrela gomendatzen
dutenean. - WorldWide Basque Fellows Community: Kanpo
Ekintzarako IdazkaritzaNagusiak
Innobasqueri lagunduko dio Euskaditik kanpo profesionalen eta
unibertsitarioen sare egonkor bat eratzeko programa garatzen, Innobasqueko
Berritzaileen Euskal Komunitatearen parte gisa. - Innobasqueren nazioarteko Think-Tank: Kanpo Ekintzarako IdazkaritzaNagusiak bere laguntza emango dio
Innobasqueri Think-Tank horretarako hautagaiak proposatuz eta bilatuz. Era
berean, Innobasqueren ardura izango da Think-Tank hori osatuko duten
goi-mailako adituen taldea nazioarteko kontaktuetarako baliagarri izatea Kanpo Ekintzarako
IdazkaritzaNagusiarentzat.
Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin
eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, baita
ekintzailetza-espiritua eta sormena sustatzeko ere. Agentziaren helburua
Euskadiko ekonomian eta gizartean bigarren eraldaketa handia gidatzea, eta gure
Herria Europan erreferente bihurtzea berrikuntza gaietan. Gaur egun Innobasquek 1.005 erakunde ditu bere baitan, eta enpresa, erakunde eta gizarte
alorretako 1.010 lider bere
gobernu-organoen martxan inplikatuta. Halaber, Berrikuntzaren aldeko Euskal
Itunak 101 erakunde bildu ditu jada, palanka honen bidez berrikuntza arloan
dituzten helburuak ildo berean jartzen dituztelarik guztiek”.
Innobasqueren ikuspegi edo bisioa
Euskadi berrikuntzan erreferente bihurtzea da Europan. Horregatik, Innobasqueren helburu nagusia hau da:
Euskadi eremu guztietan gizarte berritzaile izateko eraldaketa-prozesuan lider
izatea. Innobasquek defendatzen du
“berrikuntza gizarte-fenomeno bat dela, pertsonak, erakundeak eta orokorrean
gizartea inplikatzen dituena”.
Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak Lehendakariarekiko mendekotasun zuzen eta
hierarkikoa du, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo-ekintzaren estrategia
politiko-instituzionala zehaztu eta zuzentzen Lehendakariari laguntzen dion
organoa da; besteak beste honako eginkizun hauek ditu esleituta:
- Eusko Jaurlaritzaren
kanpo-ekintza programatu, bultzatu eta koordinatzea. - Kanpoko pertsona ospetsuen
presentzia Euskadin planifikatzea, laguntzea eta koordinatzea. - Eusko Jaurlaritzak beste
herrialde, eskualde, estatuz azpiko edo nazioz gaindiko erakundeekin ezar
ditzakeen alde biko eta alde askotariko harremanetan jarduteko eta
koordinatzeko politika. -
Euskadiko
erakunde publiko edo pribatuekin harremanak garatzea, kanpoan garrantzia duten
jarduerak egiten dituztenean.