Eusebio Larrazabal Olabarri Bizkaia:xede-ko lehendakariak eta Pedro Luis
Uriarte Innobasqueko lehendakariak bi erakundeen arteko lankidetza eta
koordinaziorako hitzarmena izenpetu dute gaur goizean; horrek talentua
erakarri, lotu eta atxikitzeko eremuan elkarrekin hainbat jarduera egin ahal
izatea ahalbidetuko du, baita gizarte-berrikuntza eta mobilizazioaren sustapen
arloan ere.
Eusebio Larrazabal Olabarri Bizkaia:xede-ko lehendakariak eta Pedro Luis Uriarte Innobasqueko lehendakariak bi erakundeen arteko lankidetza etakoordinaziorako hitzarmena izenpetu dute gaur goizean; horrek talentua erakarri, lotu eta atxikitzeko eremuan elkarrekin hainbat jarduera egin ahal izatea ahalbidetuko du, baita gizarte-berrikuntza eta mobilizazioaren sustapen arloan ere, eta hori bereziki aurten, 2008a “Berrikuntza Urtea baita Euskadin”.
Lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo diren jarduerak, hasteko, eremu hauetan zentratuko dira:
- Bizkaia:xede-ren lankidetza Teknologia Berrikuntzaren Kontseiluan eta, espezifikoki, Berrikuntzaren Euskal Sistemarako Profesionalak Sortu, Erakarri, Atxiki eta Zirkulatzeaz arduraturiko i-Taldean.
- Elkarrekiko lankidetza eremu honetan eta Bizkaiko Lurralde Historikoan espezifikoki zentraturiko ekimen guztietan.
Koordinazio, mezu berdintsu, estrategia eta programa hauekin, bi erakundeek koordinazioa bilatuko dute jarduera-esparru honetan gaitasuna etaerantzukizuna duten beste eragile batzuekin; berrikuntzaren sustapena ere bilatuko dute, indarrak batu eta ondorengo erronka hau lortzera bideratutakoekintzak maximizatzeko: “Europan erreferente izatea berrikuntzaren arloan”.
Koordinazio hau bultzatzeko, Bizkaia:xedek Innobasqueren Zuzendaritzako Kontseilu Betearazleetan parte hartuko du. Halaber, Bizkaia:xede-k antolaturikItun honen jarduera-esparruarekin zerikusia duten programa eta estrategiei buruzko Foro edo Lan-taldeetan parte hartuko du Innobasquek.
Innobasque elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza, espiritu ekintzailea eta sormena koordinatu eta bultzatzeko sortua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek osatzen dute, enpresa pribatuek, euskal herri-erakundeek, euskal enpresaburuen eta langileen ordezkari instituzionalek eta berrikuntzarekin zerikusia duten era guztietako erakundeek.
Innobasquek plataforma indartsua eskaini nahi du eta lankidetza-sarea eragile horientzat guztientzat, sare horren bidez euskal gizartean berrikuntzari lotutako balio eta jarrerak sustatuko dituzten jarduerak garatzeko (jarduera horiek Euskadi berritzailearen irudia eman dezaten hemendik kanpora, alegia Euskadi I+G+b-ko gune aurreratua dela), baita euskal enpresa eta erakundeetan berrikuntza-dinamikak sortzen dituzten jarduera guztiak garatzeko ere.
Bizkaia:xede elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabekoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailak bultzatua, Bizkaiko enpresa eta unibertsitate gailenez osatutako talde batekin lankidetzan garatua. Bere eginkizuna Bizkaiko Berrikuntza eta Ezagutza prozesuan gaitutako pertsonak hartzeko eta erakartzeko beharrezko diren baldintzak ezartzen laguntzea; Ezagutzan eta Berrikuntzan oinarritutako gizartea sortzea; aberastasuna sortzea, eta hala, Bizkaia lan egiteko lehentasunezko toki bilakatzea; oinarri ikertzailea, berritzailea eta ekintzailea sortzea eta sustatzea; Bizkaiko gizarteari gure gazteak hezteko aurrez egindako ahalegina itzultzea; Europa mailan, langile gaituen mugikortasunari buruzko erreferentzia-eredua izatea.