Innobasque,ekintzailetza sozial berritzailea sustatzeko bere lan-esparruan, munda guztian indarrez gorantz datorren joera globala bezala ingurunean aberastasuna eta kalitateko enpleguak sortzeko gaitasunarengatik, Momentum Project aurkezten du Euskadin. Back eta ESADE negozio-eskolak bultzaturiko ekimen bat da, PwC Fundazioaren lankidetza duena. Proiektu horrek lagundu egiten dio ekintzailetza sozialari garatzen Espainian, laguntza-sare bat sortuz enpresa horiek sendotu, hazi daitezen eta beren eragina gehitu dezaten.

  • Momentum Project-en bigarren edizioak finantzazioa eskaintzen die enpresa sozial berritzaileei, izan ere haien balio sozialean dago haien lehiakidetzarako balioa
  • Enpresa sozial berritzaileak estali gabeko behar sozialak detektatzen ditu eta haiek asetzean negozio-eredu berri bat sortzen du, errentagarria eta jasangarria, lanpostu berriak eraginez eta ingurunean aberastasuna sortuz.
  • Lehen edizioan zazpi proiektu finantzatu dira hiru milioi eurorekin, BBVAk diseinaturiko tresna inbertitzaile bati esker.

Prentsa oharra (PDF, 329 Kb)

Bilbon, 2012ko urtarrilaren 23an. Lehen edizioan zazpi proiektu finantzatu dira hiru milioi eurorekin, BBVAk diseinaturiko tresna inbertitzaile bati esker. Aurkezpenean hauek parte hatu dute: Lidia del Pozo, BBVAko Ekintza Sozial, Gertaldi eta Erakunde Babesletzen zuzendariak; Alfred Vernis, unibertsitate-programetako zuzendariak eta Enpresa Politikako irakasle titularrak eta ESADEko Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko Institutukoak; eta Pablo Angulo, Innobasqueko programa-zuzendariak. Guztiak bat etorri dira esatean enpresa soziala oinarrizkotzat jotzen hasita daudela sistema social eta ekonomikoetan, bai eta krisitiko irtenbide posible bat ere, izan ere erronka globalei erantzuteko gai da (zahartzea, enplegua, hezkuntza) negozio-eredu lehiakor eta errentagarri batekin, zeinek detektatzen baititu estali gabeko behar sozialak eta horiek lanpostu berriak sortuz asetzen ditu. Hartara, ekintzailetza mota horren balio sozialak balio ekonomikoa sortzen du. Innobasque, Laugarren Sektoreko bere dinamika eraldatzailearen bitartez, enpresa soziala bultzatuz lan egiten du garapen sozio-ekonomiko berri bat, negozioak ulertzeko modu berri bat garatzeko.

Momentum Project-en lehen edizioa 2011ko otsailaren erdi aldera abiarazi zen eta 133 proiektu aurkeztu zituen, eta haietatik 21 aurre-sailkatuak izan ziren eta ondoren BBVA, ESADE, PwC eta independenteek osaturiko zientzia-batzorde batek hautetsi zituen programan parte hartzen zuten hamar ekintzailetzak.

Momentum Project

Momentum Project-en bigarren edizio honen hautespen-prozesuak hiru urrats ditu. Lehena hautagaien izen-ematearekin hasten da www.momentum-project.org webaren bitartez eta epe hori urtarrilaren 30ean iraungitzen da, eta bizpahiru urteko esperientzia izan behar duten eta aurkezteko proiektuaren bideragarritasuna frogatua izan behar duten hautagaien aurresailkatze batez amaitzen da. Bigarren urratsean on lineko ikaskuntza-ikastaro bat egiten da, ekintzailetza sozialaren estrategia ardaztzat duena. Beste bahetze baten ondoren, martxoko lehen hamabostaldian hurrengo urratsera pasatzeko hautatuak ezagutarazten dira. Hartan, Momentum Project-eko ekipo koordinatzaileak informazio gehiagarria eskatzen du eta hura jaso ondoren, sektore social, enpresazko, akademiko eta finantzarioko adituek eratutako zientzia-batzorde batek elkartu egiten da maiatzaren hasieran 10 ekintzailetza social garrantzitsuenak hautatzeko. 2012ko ekianetik hasita hautatuek prestakuntza-aldi bati ekiten diote Evaden.

Ondoren, BBVAk finantzazioa eskaintzen die hautaturiko proiektuei zortzi urterako maileguekin eta hobaria duten interes-tipoekin. Inbertsio-mota horrek inbertsioaren xedea den proiekzio sozialaren arrakastari lotutako itzulkin soziala bilatzen du. Halaber, finantzazio hori ekintzailetza horiei lagundu nahi dieten beste erakunde batzuetako eta banku pribatuko inbertitzaile-kideei irekitzen zaie. Momentum Project jarraipenerako, kontrol sozial eta finantzarioko tresnaz horniturik dago BBVAk inbertsio horietan dituen helburu finantzario eta sozialak betetzea zaintzeko, zeinek uztartzen baitituzte jasangarritasun ekonomikoa eta balio soziala sortzea.

Partekatu albiste hau