Txostenak hartzen duen denboraldian egindako edo abian jarritako ekintza nagusien ikuspegi berezia, 2010-2011 ekintza Ildo estrategikoekin lotuz.
Emaitzetako batzuk, beren inplikazio eta
ekarpenagatik garrantzitsuagoak izan daitezkenak:
-
Eratuta Kudeaketa-unitateetako Batzorde
Eragileak. Abian jarri
dira 2010-2011 denboraldirako kudeaketa-prozesuak. -
Erakundezko 9 planen dinamikak gidatu
ditugu itun publiko-pribatua indartzeko estrategiaren ildotik Euskadin
eraldaketa bultzatzeko funtsezkoak diren eremuetan (Lehiakortasuna, Zientzia
eta Teknologia, Etxebizitza, Hezkuntza, Gizarte Berrikuntza, Gazteak…). -
Eratuta BAI+5 Iraunkortasuna Dinamizatzeko
Partzuergoa, SPRI – EVE – IHOBE eta Innobasquek zehazturiko 7 Komunitateak
abian jartzeko, Ingurumenaren (Aclima) eta Mugikortasun eta Logistikaren
Clusterraren parte-hartzea aktibatuz (173 erakunde ordezkatzen dituzte, 7.369
pertsona enplegatzen dituzte eta horien BPG %18koa da). -
Euskadin Laugarren Sektoreari buruzko
Bideragarritasun Azterketa abiarazi da. “Piramidearen Oinarriari” buruzko nazioarteko
lankidetza-proiektua hasi eta garatu da. -
Innobasque aukeratua Ekintzailetzaren
Zuzeneko Euskarri izango den Nazioarteko Aditu Taldean sartzeko. -
ZTBES/RVCTI-ko eragileen parte-hartzea hazi
egin da Europako programetan. “Europako I+G+b Proiektuak Prestatzeko Sarrera”
ikastaroaren arrakasta; euskal enpresen parte-hartzea areagotzera bideratua
zegoen. -
Ia 2.000 pertsonak Berritzaileen Euskal
Komunitatean parte hartzen dute. -
Komunikazio tresna berriak (Basque
Innopolis eta Innobasqueren Astearteak). -
Diplomazia Berritzailea ekimena abian
jartzea. -
Innobasqueren eta bere bazkideen eragin
publikoaren balioa %62 gehitzea. 2010eko lehenengo sei
hilabeteetarako metaturiko balioa 3.188.238 eurokoa da
(publizitate-baliokidetzaren arabera).
Txostena irakurtzeko, klikatu hemen