Ekintza eskatzen duten erronkei aurre egin behar dizkio Euskadik. Innobasquerentzat erronkak abagune edo aukera onak dira enplegua, aberastasuna eta jendearentzat ongizate-maila handia sortzeko. Osasuna (Efiosasuna) da erronka horietako bat. Innobasquek, Europako Batzordeak defendituriko jarreraren ildotik, garbi du osasuna inbertsio bat dela herrialdeen lehiakortasun ekonomikorako eta ez bakarrik helburu bat bere horretan.
- DEITZAILEA: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
- GAIA: INNOBASQUEKO GIZARTE EFIOSASUNTSUA LORTZEKO ESTRATEGIAREN aurkezpena
- EGUNA: 2011ko maiatzaren 24a
- ORDUA: 12:30
- LEKUA: Bizkaiako Sendagileen Elkartea. Lersundi kalea, 9 – 6. solairua. Bilbo
- HIZLARIAK: Olga Rivera, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Antolaketa eta Lankidetzako sailburuordea
-
- Rogelio Pozo, Azti-Tecnaliako zuzendari nagusia
- Shaila Oubiña, Kronet-Gaixo Kronikoen Euskal Komunitateko kidea
- Lola Elejalde, Innobasqueko Programa-zuzendaria eta Osasun Programaren arduraduna
- Leire Bilbao, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako zuzendaria
- José María Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia
Convocatoria ES-EU (PDF, 321 Kb)
Ekintza eskatzen duten erronkei aurre egin behar dizkio Euskadik. Innobasquerentzat erronkak abagune edo aukera onak dira enplegua, aberastasuna eta jendearentzat ongizate-maila handia sortzeko. Osasuna (Efiosasuna) da erronka horietako bat. Innobasquek, Europako Batzordeak defendituriko jarreraren ildotik, garbi du osasuna inbertsio bat dela herrialdeen lehiakortasun ekonomikorako eta ez bakarrik helburu bat bere horretan. Europatik sektore honetan inbertitzeko gonbita egiten da, honek eskualdeen produktibitatean eta Barne Produktu Gordinean (BPG) duen eraginagatik, baita ere inbertsioaren itzulkin handiagatik, zeren eta sektore ekonomiko hau funtsezkoa gerta baitaiteke eskualdeko garapenean. Eta horrela jasotzen da Innobasquek zehazturiko estrategian: datorren asteartean, maiatzaren 24an, aurkeztuko da euskal gizartearen aurrean.
Innobasquen berrikuntzaren trakzio-elementu bat da osasuna, eta horregatik bere jardunaren ardatzetako bat ere bai. Erakundean sektore honen inguruan balio ekonomikoa sortzeko lan egiten du, alde batetik osasun-teknologiak bultzatuz eta bestetik nekazaritzako elikagaien sektorea sustatuz. Honela, pertsonak, luzaroago bizitzeaz gain, hobeto ere biziko dira, hau da, bizi-itxaropena luzatuko da, ezintasun edo ahalmen-urritzerik gabe. Ondorioz, doakoa eta unibertsala den gure osasun-sistemaren gastua murriztuko da, iraunkorra izaten laguntzeko.
Innobasquek ikuspegi berri bat sortu nahi du, osasunaren sustapen eta prebentzioaren ikuspegia kontuan izango duena orain nagusi den sendaketarenaren aurrean, nahiz eta alderdi hau ere ez dagoen ahazterik. Osasunaren Munduko Erakundeak adierazi du norabide honetan lan egiteak Europak jasaten duen gaixotasun kronikoen epidemia murrizten lagunduko duela.
Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak Euskadin kronikotasunari aurre egiteko estrategia zehaztu du, nazio eta nazioarte mailan erreferente dena eta egungo osasun-eredua aldatuko duena. Honela, Innobasque Eusko Jaurlaritzarekin lanean aritu da Gaixo Kronikoen Komunitatea sortzeko: Kronet-Kronikoen Sarea. Komunitate birtuala da, bere edukiak kideen gogo-aldartera egokitzen dituena, eta emozionaltasunean oinarritua.
Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” ekimenaren barruan kokaturik dago, zeinek hilero deialdia egiten baitie berrikuntzaren egile nagusi direnei, dibulgazio-foro ireki batera, bertan euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen erdigunean kokatzeko.