Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeak urteko lehen bilera egin du gaur arratsaldean, eta baita ere lehenengoa Guillermo Ulaciak, Elkarteko presidente gisa, zuzendu duena. Innobasquek 2007ko uztailean sortu zenetik orain arte egindakoaren azterketaren ondorioak aurkeztu dizkie presidenteak batzordekideei. Ulaciaren hitzetan “Innobasquek Euskadiren eraldaketarako sare publiko-pribatu indartsua antolatzea lortu du, eta bere partaidetza-eredua munduan dauden joerarik aurreratuenen praktika edo jardunbide adierazgarri gisa onartzen ari dira jada”.


Gai Zerrendaren bigarren puntuan, Guillermo Ulaciak erreferentziazko estrategiak aipatu ditu,
Innobasque Proiektuaren bigarren fasearen norabidea ezartzeko aztertu direnak.
“2015era begira, gure gizartearen erronka nagusiei, munduko eskualderik
aurreratuenekin partekatzen ditugun erronka horiei, erantzun nahi diegu
estrategia eraldatzaile eta berritzaileen bidez. Estatuan, Europan eta
nazioartean dauden joerek adierazten digute berrikuntza giltzarri dela
ekonomiaren eta gizartearen garapen iraunkorraren ereduan aurrera egiteko, eta
datozen bi urteotan gure sare berritzailea hedatuko dugu giltza diren
sektoreetan aplikatzeko”.

Orientabide berri honi aurre egiteko, Innobasquek
Eraldaketa Proiektuen ildo estrategikoa indartuko du
ondorengo eremuotan:
presentzia globaleko enpresa berritzaileen azeleratzailea (ideia ekintzaile,
partenariatu eta abian jartzeari arreta jartzea), ekoberrikuntza (zehar-ikuspegi
ekonomiko eta sozialarekin), osasun-iraunkortasuna (egitura demografiko
berriaren ondoriozko premia sozio-sanitarioei erantzun berritzailea ematea) eta
laugarren sektoreko enpresa-proiektuak (enpresa-jarduera helburu sozial eta
eskala handikoekin).

Lehentasun estrategiko hauek 2010-2011 Planaren parte
dira
eta datozen hamabi hilabeteotan iritziak trukatuko dira Innobasqueko beste
gobernu-organoekin eta maiatzeko Batzar Nagusian aurkeztuko da.

Partekatu albiste hau