Guillermo Ulacia, Innobasqueren lehendakaria eta José María Muñoa, Innobasqueren Gizarte Berrikuntzaren Kontseiluko lehendakariak gaur arratsaldean aurkeztu dute, Bilboko Burtsaren egoitzan, “Gizarte Berrikuntzako Estrategia: aukera-leiho bat Euskadirentzat”, “ Innobasqueren Astearteak” esparruan.
Guillermo Ulacia, Innobasqueren lehendakariak: “gizarte-berrikuntza aukera bat da Euskadirentzat, zeren urgentziaz erantzun behar baitie gaur eguneko erronka handiei”.
Bilbo, 2011ko otsailak 22. Guillermo Ulacia, Innobasqueren lehendakaria – Berrikuntzako Euskal Agentzia, eta José María Muñoa, Innobasqueren Gizarte Berrikuntzaren Kontseiluko lehendakariak gaur arratsaldean aurkeztu dute, Bilboko Burtsaren egoitzan, “Gizarte Berrikuntzako Estrategia: aukera-leiho bat Euskadirentzat”, “ Innobasqueren Astearteak” esparruan. Ekonomialarien Euskal Elkargoaren lankidetza izan duen ekitaldian, Innobasquek bideratu du gizarte-berrikuntza gaur eguneko erronka handiei erantzun behar dien Euskadirentzat balioa sortzeko aukera bat bezala.
Datu batzuk: 3 puntuak
“Gizarte Berrikuntzako Estrategia: aukera-leiho bat Euskadirentzat” txostenak arreta erakartzen du hiru puntutara: zahartzea, hezkuntza eta enplegua. Euskadik aurre egin beharreko erronkak dira, eta Innobasquek gizarte-berrikuntzan oinarritutako ikuspegitik bideratzea proposatzen du, halako moldez, non erronka horiei erantzuna ematean balioa eta aukera berritzaileak sor daitezen, negozio-eredu berrien bitartez. Euskadik ahalmenak ditu, erakunde berritzaileen sare zabal baten bitartez, lurralde pilotu bat izan dadin muina erasaten dioten arazoei soluzio berriak planteatuko dituena, nola kostuetan hala nazioartekotzea sustatzen duten negozio-aukeratan.
Zahartzea
Euskadi Europako hirugarren lurralde zahartuena da, eta 27en Europako biztanleria demografia zaharrenetako bat erakusten du, aldi berean haren haur-biztanleria baxuenetakoen artean dagoelarik. Horrek ondorio bat ekarriko du 2030erako: euskal biztanleria zertxobait urrituko da (-%0,4) eta haren mendekotasun ekonomikoa era esanguratsuan gehituko da. Hala, 65 urte baino gehiago dituen pertsona bakoitzeko 2,2 pertsona izango dira lan egiteko adinean, gaur egun diren 3,5en ordez.
Ondorioz, bada, Euskadiren mendekotasun-ratioa 2030ean %28,75ekoa izango da, eta horrek eragin ezkorra izango du gure lehiakortasunean eta gaurkoa bezalako sistema bat jasanezin bihurtuko du, zeren ez baikara gai izango egoera horrek sortzen dituen kostuei aurre egiteko.
Hezkuntza
Bestalde, hezkuntzaren barrutian, Euskadi urrun kokatzen da erreferentziako herrialdeetatik. Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programaren (PISA) arabera, Euskadik gainditu egiten du OCDEren batez bestekoa irakurketan eta matematikatan, baina urrun kokatzen da hezkuntzan lider diren herrialdeek lortutako emaitzetatik. Hala, gure enpresek lehiatu behar duten ingurunea gero eta zorrotzagoa den bitartean, Euskadik dituen eskola-porroteko indizeek ez dute bermatzen biztanleriak beharrezko gaitasunak izango dituenik arrakastarekin moldatzeko ingurune global oso lehiakor batean. Horri gehitzen badiogu berrikuntza ezartzean zuzeneko eragina duela enplegu-beharretan (zenbat eta berrikuntza teknologiko gehiago enplegu ez kualifikatu gutxiago), baiezta dezakegu gehitu egingo dela kualifikazio handiko enpleguen eskaera, eta horregatik ezinbestekoa izango da pertsonek bere baitan txertatzea prestakuntza bere bizitza osoan zehar gero eta sistema zorrotzago batetik bazterturik ez geratzeko.
Enplegua
Bestalde, zenbait txostenek adierazten dute gizarte berritzaileenak direla langabezia-indize txikienak dituztenak ere. Hain zuzen ere langabezia da aurre egin beharreko beste erronketako bat, zeren eta Euskadiko enplegugabezia-indizeak handiak baitira inguruneko beste herrialdeekin alderazten badira. Aldi berean, lan-sistemaren produktibitatea behar baino txikiagoa izatearen inguruabarra gertatzen da.
Erronka horiei arrakastaz aurre egiteko, Innobasquek gizarte-berrikuntzan oinarritutako estrategia bat aurkezten du, itun publiko-pribatua behar duena, etorkizunari bermeekin aurre egitea ahalbidetuko duten irtenbide eraginkorrak proposatuko dituena. Hartarako, beharrezkoa da gizarte osoaren ahalmen lokartuak aktibatzea, hura itxuratzen duten eragileak erantzunkide eta protagonista izan daitezen planteatutako gizarte-beharrak asetzea ahalbidetuko duen eraldaketa horretan. Izaera horretako eraldaketa bat ez dago burutzerik alde bakarreko eran, beharrezkoa da eragileen eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza.
Innobasquek landutako estrategiaren bitartez, gizarte-berrikuntza aukera bezala planteatzen da Euskadin erantzun oso eta egituratua emateko erronka horiei, halako moldez, non hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortuko den eta abangoardia-posizio bat sendotuko den gure lurraldeari aukera emango diona gure ongizate maila mantentzeko eta gizarte-konpromiso sakona munduarekiko.
Innobasquez
Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia, irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek, enpresa pribatuek, euskal instituzio publikoek, euskal enpresaburuen eta langileen ordezkari instituzionalek, eta berrikuntzarekin zerikusia duten mota guztietako erakundeek eratua. Nola kapital publikoak (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arabako Foru Aldundia) hala pribatuak finantzatua da, bere 1.000 erakunde bazkide baino gehiagoren ekarpenen bitartez.
Innobasquek plataforma indartsu bat eta lankidetza-sare bat eskaintzen du eragile horientzat guztientzat, haren bitartez euskal gizartean berrikuntza sustatu eta hedatzeko, enpresetan, euskal erakundeetan eta gizarte osoan eraldaketa-dinamikak sortzen lagunduko duten ekitaldiekin, Euskadiren irudia hedatuz gizarte berritzaile, eta I+G+b-aren gune aurreratu gisa.
Innobasquek esku hartzen du honako administrazio-kontseilu eta organo zuzendarietan: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES); administrazio-kontseilua eta organo zuzendarietan The Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), The Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Euskalit, Ikerbasque, Orkestra (Lehiakortasuneko Euskal Institutua) Fundación Loyola Media Berrikuntza, Iñaki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioa, LeiBerri, Gipuzkoa 2020, Lehendakari Batzorde Aholkularia, Langune, eta b20 (ILSI, Institute for Large Scale Innovation, San Francisco). Guillermo Ulacia da Innobasqueren lehendakaria 2009az geroztik.
www.innobasque.eus