Euskal enpresa-sektorea gero eta konbentzituago dago bere arrakasta ez dagoela bakarrik epe laburrean mozkinak gehitzearen baitan bakarrik, baizik eta enpresa-erantzukizun soziala (EES) sustatzearen baitan, jarrera bat bezala, enpresa eta herrialde-ikuspuntu bat bezala ulerturik. EESa apustu bat da eredu ekonomiko berritzaile bat sortzeko, denon ongizatea segurtatuko duena, erakundeen eta enpresen jardueraren inpaktua aitortuz beren interes-taldeetan.
- Innobasquek bultzatu egiten du EESa erakundeen estrategian integratzera, horrek enpresa-lehiakortasunean sortzen dituen onurak kontuan hartuta.
- Innobasqueren azterlan batek erakusten du EESeko praktikak jarraitzeak eragina duela horiek burutzen dituzten enpresen eta erakundeen berrikuntza mailan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29an. Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak konstatatzen du euskal enpresa-sektorea gero eta konbentzituago dagoela bere arrakasta ez dagoela bakarrik epe laburrean mozkinak gehitzearen baitan bakarrik, baizik eta enpresa-erantzukizun soziala (EES) sustatzearen baitan, jarrera bat bezala, enpresa eta herrialde-ikuspuntu bat bezala ulerturik. EESa apustu bat da guztion ongizatea segurtatzen duen eredu ekonomiko berritzailea desberdina izan dadin, erakundeen interes-talde desberdinen inpaktuak, interesak eta itxaropenak aitortuz. EESa aldi berean mugimendu geldoa da, baina etengabea eta jarraitua, enpresen eta erakundeen kudeatze-moduan sakontzen duena, haientzat apustu estrategiko bat izatea eraginez.
Hala azaldu da gaur goizean Vitoria-Gasteizen “Enpresa-erantzukizun soziala eta berrikuntza, funtsezkoak garapen ekonomiko eta sozialerako” Innobasquek antolatutako jardunaldia egitean, Arabako Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Bertan honako hauek parte hartu dute: Felipe Yarritu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozial eta Enpresa Erantzukizuneko zuzendariak; Jagoba Gómez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Sustapeneko zuzendariak; Esther Unceta-Barrenechea, San Prudencio Lan Fundazioko kudeatzaileak; Isaac Ruiz, Gamesako EESeko zuzendariak; Jorge Berezo, Bizkaiko Foru Aldundiko Xertatuko arduradunak; Joseba Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuburuak; Jesús Murga, Izaiteko presidenteak; Aitor Pérez de San Román, Urkideko zuzendariak; Emilio Calvo Iriarte, Mugarik Gabeko Ekonomialariak-eko ESSeko arduradunak; Luis Mª Ullibarri, Innobasqueko Gizarte Berrikuntzako zuzendari nagusiak eta Guillermo Ulacia, Innobasqueko presidenteak.
Halaber, Innobasquek landutako “EESa eta lehiakortasuna Euskadin. Hurbiltze bat gizarte-berrikuntzatik” argitalpena ere aurkeztu da, 50 euskal erakunde eta enpresa baino gehiagoren lankidetzari esker, bai eta Berrikuntzako Euskal Agentziaren lankidetzan erregularki aritzen diren gizarte-berrikuntzako i-taldeetako kideei ere. Talde horrek ulertzen du erantzukizun soziala duten enpresak “beren interes-taldeen balioa sortu eta maximizatzea helburu dutenak direla, jokabide etiko baten bitartez”.
Jardunaldian zehar erakutsi da zuzeneko harremana dagoela EESeko estrategia bateko inbertsioaren eta erakundeek jasotzen dituzten itzulkin kualtitatibo eta kuantitatiboen artean, beren interes-taldeentzat balioa sortzean. Gainera hiru praktika on ezagutarazi dira jasangarritasunaren hiru aldetatik: soziala (Urkide Ikastetxea), ekonomikoa (Mugarik Gabeko Ekonomialariak) eta ingurumenekoa (Izaite, Jasangarritasunaren aldeko Euskal Elkartea).
EES eta berrikuntza
Innobasquek aurkeztutako azterlanaren arabera, EESeko praktikak burutu dituzten enpresek kontsideratzen dute haiek eragin baikorra izan dutela beren berrikuntza mailan, beren interes-taldeekiko harremanean, erakunde bezala izan duten aipuan, ingurumen-inpaktuen kudeaketan, lan-giroa hobetzen eta baliabide-erabileraren efizientzian. Aspektu horietako batzuek zuzeneko intzidentzia dute erakundeen balioa sortzeko gaitasunean.
Gainera, Innobasquetik atentzioa deitzen da EESa bistaratzera erakundeen lehiakortasun eta jasangarritasuneko palanka bat bezala epe luzera. Konpromiso horrek eragina izango du erakundeetan mozkinak eraginez arriskua kudeatzen, kostuak aurrezten, kapital-iturrietara iristen, kontsumitzaileekiko harremana hobetzen, giza baliabideak kudeatzen eta berrikuntza-gaitasun handiagoa izaten. Hala adierazten du Europa Batzordeak ere, izan ere EESa “enpresek gizarteko inpaktuen gainean duten erantzukizun” bezala irudikatzen baitu, Innobasqueren jarrerarekin lerrokatuz.
“Enpresa-erantzukizun soziala eta berrikuntza, funtsezkoak garapen ekonomiko eta sozialerako” jardunaldia Innobasqueko Astearteen baitan gertatu da, izan ere ekimen horren bitartez, hileroko astearte batean deialdia egiten zaie berrikuntzako