200 bat pertsona izan dira “Berrikuntza kausarekin: eredu sozioekonomiko berrietarantz.Laugarren Sektoreko Nazioarteko Mintegian”. Mintegian zehar, Innobasqueren bazkide diren 21 enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk Laugarren Sektorea Partzuergoa eratu dute xede sozialak kontuan izanik negozioak egiteko modu berritzaile bat bezala ekonomia ulertzen duena sustatu eta garatzeko asmoz.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 28. Gaurko egunean zehar Innobasque, Euskal Berrikuntzako Agentziak “Berrikuntza kausarekin: eredu sozioekonomiko berrietarantz. Laugarren Sektoreko Nazioarteko Mintegia” egin du Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian eta 200 pertsona inguru izan dira. Enpresa-jarduerarako eszenatoki posibleak planteatu dira bertan, zeinek baitute kontuan ez soilik alde ekonomikoa baizik eta, bai eta soziala eta ingurumenekoa ere. Herrialde garatuek bizi duten krisi ekonomikoa, erronka globalei aurre egin beharraren premiari elkarturik (enplegua, zahartzea, hezkuntza, baliabideak agortzea…), eredu ekonomiko berriak bilatzera bultzatzen ari da, zeinek lortuko baitute emaitzatzat gizarte ireki, solidario, berritzaile, jasangarri eta bere interes-taldeak gero eta gehiago kontuan hartuko dituena.
Xede sozialak kontuan izanik negozioak egiteko modu berritzaile bat bezala ekonomia ulertzen duena sustatu eta garatzeko asmoz, Innobasqueren bazkide diren 21 enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk Laugarren Sektorea Partzuergoa eratu dute. Hauek dira: Eusko Jaurlaritzako EES eta Ekonomia Sozialaren Saila, Arabako Foru Aldundiaren Ekonomia Saila, Universidad de Deusto, Mondragon Unibertsitatea, MIK, Koopera, Lantegi Batuak, Sinnple, The Rights Factory, Agintzari S. Coop., Servicios Sociales Integrados, Gureak, Amasté, Emaus, INIT, Eutokia, Deloitte, Bae S.coop., Fundación Laboral San Prudencio, LKS, Konfekoop eta ASLE.
Zer da Laugarren Sektorea?
Laugarren Sektorea sektore publikoen, pribatuen eta hirugarren sektorearen arteko hibrido bat da, erronka sozial korapilatsuei aurre egiten diena negozioetako praktika berekiak erabiliz, haiek xede sozial bati ezarriz.
Laugarren Sektoreko entitateek elementuak partekatzen dituzte sektore pribatuarekin emaitza-kontuekin funtzionatzen dutelako eta jarduera ekonomikoaren bitartez beren baliabideak lortzen dituztelako. Barruti publikoaren antza dute behar sozial bat asetzen laguntzen baitute eta Hirugarren Sektorearekin beren xede soziala partekatzen dute.
Ikuspegi horretatik, balio soziala balio lehiakor bat bezala aurkezten da, aberastasuna eta enplegua sorrarazteko gai dena bezala, elkarte sarkariak sortuz. Horregatik, estali gabeko behar sozialetatik abiatuz aukera berriak detektatuz eta haiek asez negozio errentagarriko eredu bat eragiten da lanpostu berriak sortzen dituena eta tokiko ingurunean aberastasuna eragiten duena, baina ikuspegi global batekin.
Innobasque Laugarren Sektorean ari da lanean egituratzen duten lau ardatzak nabarmenduz: ekintzailetza soziala, enpresa-erantzukizun soziala, negozio sarkarien nazioartekotzea Piramidearen Oinarriaren bitartez eta finantza sozialak. Horiek guztiak mintegian zehar garatu dira.
Hartara, ekintzaile sozialen txandan ondorio batera iritsi dira:gaur eguneko erronken aurrez aurre, eta ekonomia espekulatzailearen formulak eraginkortasunik gabeak direlako, sormena zorrozteko eta beste ekimen berritzaile batzuk sustatzeko garaia iritsia dela.
Enpresa Erantzukizun Sozialaren (EES) blokean bat etorri dira adieraztean hura enpresen estrategian sartzeak duen garrantzia, zeren eta jadanik ezinezkoa baita enpresa-jardueraren ondorioak kontuan ez hartzea haren interes-taldeetan. Hartara, EESa bektore lehiakor bat bezala ageri da berek abuz balio erantsi bat bihurtzeko gai dena.
Bestalde, Piramidearen Oinarriko negozio sarkariek -egunean 7 dolar baino gutxiagorekin bizi diren 4.7000 milioi pertsona baino gehiagoko merkatu bat- aukera ematen dute euskal enpresak nazioartekotu daitezen aliantza bilatuz gorantz datozen herrialdeetako tokiko ekintzaileekin eta erakundeekin eta/edo errenta baxuekin enpresa-ideiak abiarazteko nola balio ekonomiko ahala soziala sortuko dutenak bi aldeentzat. Hori sarbide bat izan daiteke euskal eteentzat garabideko herrialdeetan eta herrialde horietan kokatzeko tokiko eragileekin aliantzak eginez. Etorkizunean jasangarriak izango diren abantailak sortzea da kontua. Piramidearen Oinarritik “berrikuntzarako desikastea” proposatzen da.
Hiru eszenatoki horiekiko parez pare tresna berriak sortzen dira enpresa-proiektuak finantzatzeko, finantza sozialak. Testuinguru horretan, banku etikoa, mikrokredituak eta aurrezki sozialki arduratsua aztertu dira. Ildo horretatik Erresuma Batuko gobernuaren aipamena egin da, izan ere berriki jaulki baititu “inpaktu sozialeko lehen bonuak” edo nola agertu den Espainian “business angels” sare bat, enpresa sozialetan inbertitzen duena. Halaber, agerian jarri da KIVA eredu bat dagoela Estatu Batuetan 282 milioi mobilizatzen dituena mikrokreditutan 2005etik.
Laugarren Sektorea Euskadin
Mintegian zehar “Laugarren Sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek landua, 17 kasuren eta 20 elkarrizketaren fruitua dena.
Honako partaide hauek izan dira, besteak beste: Antonio Vives, Stanford University-ko irakaslea; Juan Carlos Pérez de Mendiguren, UPV/EHUko irakaslea; Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Deustu Berrikuntza Sozialeko zuzendaria; Aitor Urcelai, Arrasateko MIKeko zuzendari kudeatzailea Unibertsitatea; Javier Mariño, Kooperako Ingurumen-zuzendaria; Txema Franco, Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia; Romain Slitine, ekintzaile soziala; Fernando Casado, Piramidearen Oinarriko Laborategiko zuzendaria; Josu Ugarte, Mondragon Internacionaleko lehendakaria; Cristina Monge, Ekologia eta Garapena Fundazioko gidaria; Philip Monaghan, Ingragiliseko zuzendari nagusia; Luis Berruete, CREASeko koordinatzailea; Jon Mancisidor, Kutxabank-eko Gizarte Ekintzetako koordinatzailea; Ugo Biggeri, Banca Popolare Eticako lehendakaria; eta Luis Mari Ullibarri eta José María Villate, Berrikuntza Sozialeko zuzendari nagusia eta Innobasqueko zuzendari nagusia, hurrenez hurren.
“Berrikuntza kausarekin: eredu sozioekonomiko berrietarantz.Laugarren Sektoreko Nazioarteko Mintegia” Innobasqueko Astearteen esparruan gertatu da, izan ere ekimen horren bitartez hilero astearte batez berrikuntzako protagonistei dei egiten zaie foro jendarteratzaile eta ireki batera euskal berrikuntza pertsonen, erakundeen, enpresen eta komunikabideen begiraden erdian ezartzeko aukera berriak garatzeko asmoarekin.