Bilera-buru Xabier de Maidagan izan zen, Innobasqueko Nazioartekotze-zuzendaria, eta halaber bertan izan ziren Maria Agirre, BioBasque Agentziako zuzendaria, eta Carmen Garaizar, Bioef-Ikerketa Biosanitarioen Euskal Institutuko zuzendaria.
Joan zen astelehenean, azaroak 17, Manchester hiriko ordezkariak etorri
ziren bisitan Innobasquera, toki-garapenerako ekintza berritzaileak zertzeko
jardunbide egokiak trukatzeko helburuarekin eta gero eta garrantzi handiagoa
duten sektoreak bultzatzeko, adibidez, biozientziak.
Bilera-buru izan zen Xabier de Maidagan, Innobasqueko
Nazioartekotze-zuzendaria, eta halaber bertan izan ziren Maria Agirre, BioBasque Agentziako zuzendaria, eta Carmen Garaizar, Bioef-Ikerketa Biosanitarioen Euskal
Institutuko zuzendaria. Manchester hirikoen aldetik, besteak beste Manchester City South Partnership agentzia berriaren
ordezkariak etorri ziren; agentzia hau joan zen martxoan sortu zen Manchester
hiria ezagutzan oinarrituriko ekonomiarantz bideratzeko eta 34.000 lanpostu
sortzeko hiriaren erdiguneko hegoaldean, Manchesterreko Zientzia Parkean,
Udaletxean eta Unibertsitatean.