- Jardunaldia hilaren 14an izango da Gamarra-Betoñoko Industrialdean, 08:30etik 10:30era, eta bertan izango da Elen Orcolaga aditua, Eurogap Aholkularitzaren zuzendaria
- Gasteizko hiru enpresak beren esperientzia berritzaileak emango dituzte ezagutzera eta berrikuntzak haien jardueraren hazkundean nola lagundu duen azalduko dute
- Interesa duten ETE guztiek har dezakete parte ekitaldian, aldez aurretik izena emanda. Plazak mugatuak dira
INNOBASQUE, 2024ko ekainaren 7a. Gasteizko Udalak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, berrikuntzarekin loturiko jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 14rako (ostirala), Gasteizko enpresa txiki eta ertainei zuzendua. Zehazki, marketinaren eta produktuaren esparruetan berrikuntza aplikatzeak zer onura eta abantaila dituen azalduko dute, era horretara enpresaren emaitzak hobetzeko eta lehiakorragoak izateko.
Hitzordua 08:30 eta 10:30 artean izango da Gamarra-Betoñoko Industrialdeko RPK Group Headquarters gunean. Sarrerakoa Elen Orcolaga adituak egingo du, Eurogap Aholkularitzako zuzendariak.
Orcolagak ibilbide luzea egin du merkatuaren esparruan, eta ardura berezia erakutsi du beti bezeroekiko eta kontsumitzaileekiko hartu-emanean. Hala, besteak beste, azalduko du produktuaren ideiagintza, merkatuan sartzea eta komunikazio eraginkorra faktore erabakigarriak izan daitezkeela enpresetan balioa eta negozioa sortzeko.
Ondoren, Gasteizko hiru ETEk marketinean eta produktuan berrikuntza modu arrakastatsuan nola ezarri duten azalduko dute.
Hauek izango dira parte hartuko duten enpresak: Cefalux eta Isati Engineering Solutions, biak ingeniaritza sektorekoak, eta Kroketak.eus, elikaduraren sektorekoa. Aurkezpen horiek argi erakutsiko dute marketinaren eta produktuaren esparruko soluzio berritzaileak bideragarriak direla hainbat sektoretako enpresen lehiakortasuna bultzatzeko.
Interesa duen edozein ETEk har dezake parte jardunaldian, Gasteizko Udalaren webgunearen bidez aldez aurretik izena emanda. Plazak mugatuak dira.
Bidali e-mail bat helbide honetara: komunikazioa@innobasque.eus
Kontaktuak:
Olalla Alonso / T. 652 728 014 / oalonso@innobasque.eus
Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / alarizgoitia@innobasque.eus