Getxo, 2018ko urtarrilaren 30a
Gaur goizean Getxolanen jardunaldi bat ospatu da Sormen eta Kultur Industria espezializazio arloko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2020-aren barruan
“Kultur eta Sormen edukietako sektore zabalean lan egiten duten mikroenpresa eta enpresa txikiek sormena eta berrikuntza funtzio erabakigarria dute; Orokorrean, gehien arriskatzen diren enpresak dira eta gizartearen berrikuntza arlo guztietara heltzen diren nobedade nagusiak hartzen dituztenak”.
Eusko Jaurlaritzako Kultur Sustapenerako Zuzendariak, Aitziber Atorrasagastik, gaur arratsaldean Getxolan-en ospatutako jardunaldia parte hartu du, Getxoko (Bizkaia) Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako Zerbitzuan, Getxolanen. Bertan ere parte hartu du Beaz-ek, Bizkaiko Foru Aldunditik, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Bere hitzaldian, Atorrasagastik azpimarratu du enpresa “uhartedi” honetako bereizgarria “sormena eta cultura adierazteko dibertsitate eta era desberdinei zor diela bere bastasuna”.
Arduradun honek gogorarazi du, 2014ko datuen arabera, kultur eta sormen industriako sektorea 15 bat azpisektore desberdinez osatua dagoela 1.500 enpresa elkartzen dituena. Honek euskal enpresa ehunduraren %9-a suposatzen du, gehienak txikiak (10 enpresetatik 7 pertsona bakarrekoak dira). Hain zuzen, Aitziber Atorrasagastik azpimarratu du pasa den krisi handiaren ostean, euskal enpresen ia %8-a desagertu dela, sektore honetako enpresak handitu zirelarik “jardun honetako dinamismoa frogatzen duena”.
Sormen eta kultur ETE-etan berrikuntza
Getxolan-en ospatutako jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapeneko zuzendariak azpimarratu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2020-aren helburua espezializazio arlo honi dagokionez zera dela: KBI (Kultur eta Berrikuntza Industria)-ko enpresen ikusgaitasun eta ospe gehiago lortzeaz gain, haien ekoizpen prozesuetan berrikuntza lanabesak gehitu behar dituztela haien tamaina handitu, araginkorragoak izateko aukera ematen dietenak eta, hala, haien kultur eta sormen potentziala hedatzeko.
Aitziber Atorrasagastik adierazi du Euskadi Creadis3 proiektuaren buru del, nazioarteko mailako sormen eta kultur ingurune garapen ereduen arteko kontrastea azaltzen duena. Proiektu hau, bost europar hirik parte hartzen duena, kultur eta sormen industria ingurunean politika eraginkorragoen ereduen bilaketa helburu du eta, era berean, beste europar eskualdeetan ezarri daitezken ekonomia eta berrikuntza garapena.
Aurkeztutako beste gakoa Euskal Kultura Behatokia bultzatzeko beharra izan da, gaur egun, prestatze lanetan dagoena, Kultur eta Sormen alro zabala identifiaktu eta perimetratzea ahalbidetzen duena (arte eszeniko eta kultur ondaretik, ikusentzute eta eduki digitala, musika, moda diseinua, gastronomía, arkitektura, inprimaki baliabidea, bideojokuak edo iragarki eta marketing-a barne hartzen dituenak, besteak beste). Ideia zera da: euskal sektorearen mugarriak hurrengo urtetarako euskal sektorearen garapena eta eboluzioa neurtzen lagunduko duela.
Era berean, Atorrasagastik kultur eta sormen industria lagundu eta babesteko KSI Berritzaileko berrikuntza programa berriaren eguneraketa nabarmendu du, hurrengo asteetan egingo dena. Pasa den urteko edizioan bezala, programak hiru lerro nagusi izango ditu: Berrikuntza eta transferentzia teknologikoa, antolakuntza eredu eta enpresa egituraren berrikuntza eta enpresa kapitalizazioa.
ZTBP Euskadi 2020 arlo honetako bigarren tresna Hazitek 2018-a da, enpresa Ikerketa +Garapenaren euskarria Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitu Sailak martxan jarria.
Proiektu berritzaileak
Arratsaldeko jardunaldian hiru enpresek haien berrikuntza proiektuak aurkeztu dituzte KSI Berritzaile programako hiru hildoetara lotuta eta jardunaldia hitz egindakoak. Trm (Tarima) ikuskizun produkzioak eta gailu teknikoen salersoketa eskaintzen duena, Zamudion (Bizkaia) kokatua. Bertako arduraduna, enpresak martxan jarritako berrikuntza ahalbideak aurkeztu ditu, hala nola, Gasteizko Buesa Arenan ospatutako Saskibaloiko Errege Kopako argiztapen ikusgarria.
Bestalde, ikusentzunezko ekoiztetxe Panarama Studio enpresa, Bilbokoa, enpresaren baliabide eraginkorragoa ahalbidetzen duten antolatze eredu eta enpresa egituraren berrikuntzaren gakoak azaltu ditu. Azkenik, Eskenako arduraduna, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea, azken urtean martxan jarritako elkarteko kideen ahalmen finantzieroen hobekuntza proiektuei buruz hitz egin zuen.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020-k hiru lehentasun estrategiko finkatzen ditu euskal enpresa eta euskal enpresa ertain eta txikientzat: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Biozientziak-Osasuna; lehentasun hauei beste lau lurralde aukera gehitu behar zaizkio: Ekosistemak. Elikadura. Hiriko habitata eta Aisialdia-Kultura-Industria sortzaileak.