“Aktore askoren jakituria soilik, elkarrekin pentsatuz eta autonomoki erabakiak hartuz (gehiengoz edo adostasunez haiek hartzean ez bezala) hurbil daiteke […] jasangarritasun-bermeetara haren hiru alderdietan: sozial, ekologiko eta ekonomikoa.” Hitz horiek adierazi ditu Eugenio Moliní aditu ospetsuak, Antolaeren eta Sistemen Garapenerako aholkularia Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak antolatu eta Donostiako Basque Culinary Center-en egin den “Berrikuntza, pertsonak eta partaidetza” jardunaldian. Bertan elkartu dira beren antolaeretan partaidetza-prozesuen bitartez berrikuntza bultzatzen duten edo bultzatu nahi duten pertsonak.
- Innobasquek euskal gizarteari egiten dion eskaintza honako honetan oinarritzen da: guztiok berrikuntza egin dezakegulako printzipioan, baldin eta baldintza egokiak ematen badira eta parte hartzeko aukera badugu.
- “Berrikuntza, pertsonak eta partaidetza” liburua aurkeztu da eta bertan Eugenio Moliní adituak “benetako partaidetzaren” eskuliburua proposatzen du, berrikuntza eragiteko pertsonen partaidetza bideratzen duten baldintzak eraikitzea halbidetzen duena.
- Halaber, Euskadin, “partaidetzarako ongarritutako lursailean”, izan diren partaidetza-kasu arrakastatsuak ere aurkeztu dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, Mondragón Unibertsitatea, Adimen Emozionaren Partzuergoa eta Innobasque.
Donostia, 2012ko apirilaren 24. Moliniz gainera, honako hauek izan dira partaideak: Oscar Usetxi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Sustapenerako zuzendari nagusia; José Mari Aizega, Mondragón Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen Fakultateko zuzendaria; Nice Lazpita, Adimen Emozionalaren Partzuergoko kidea eta Norgara Garapeneko bazkide zuzendaria; Olga Gómez eta Leire Bilbao, Innobasqueko proiektu-burua eta Dinamizazio sozio-ekonomikoko zuzendaria, hurrenez hurren.
Innobasque antolaera bat da, Bilbaok argitu duenez, “sormena sustatzen duena, beldurrik gabe, eta guztien ongiaren zerbitzuan bere burua jartzen duena erronka presazkoenei erantzun hoberenak aurkitzeko enpresen aukerak gehitzearen alde. Horregatik, trebetasunez eta tresnaz hornitzen ditugu pertsonak eta antolaerak. Helburu horrekin, gaur aurkezten duguna bezalako mundu guztiko sektore guztietako eredu arrakastatsuetara jotzen dugu: berrikuntza bultzatzeko inguruneak sortzen dituzten pertsonen partaidetzara. Innobasquek euskal gizarteari egiten dion eskaintza honako printzipio honetan oinarritzen da: guztiok berrikuntza egin dezakegulako printzipioan, baldin eta baldintza egokiak ematen badira eta parte hartzeko aukera baldin badugu”.
Testuinguru horretan aurkeztu da “Berrikuntza, pertsonak eta partaidetza” liburua, Innobasquek editatua, jardunaldiari izena damaiona eta lau atalez eratua. Lehen atalean lotura egiten da berrikuntza, pertsonak eta haien partaidetzaren artean Innobasque ko esperientzia batzuetatik abiaturik esparru horretan, hala nola b-taldeak, “Minutu bat berrikuntzarako” ekimena, First Lego League, World Kafetik eratorritako WOKAk, Gomendioen katea, Openideiak edo Eusko Jaurlaritzako politika publiko desberdinetara irekitako berrikuntza. Euskadiko beste esperientzia batzuk ere aztertzen dira, “partaidetzarako ongarritutako lursaila” baita. Hartara, Oscar Usetxi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Sustapeneko zuzendari nagusiak; José Mari Aizega, Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen Fakultateko zuzendariak; eta Nice Lazpita, Norgara Garapeneko bazkide zuzendariak eta Adimen Emozionalaren Partzuergoko kideak beren antolaerek gai horretan dituzten esperientzien berri eman dute.
E. Molinren benetako partaidetza
Liburuaren bigarren atala Eugenio Molini, Antolaera eta Sistemen Garapenerako aholkulari ospetsuak sinatzen du, zeinek azaldu baitu “Benetako partaidetza edo elkarrekin pentsatu, erabaki eta lan egitearen artea” bere eskuliburu praktikoa. Planteamendu bat eta tresna bat da berrikuntzara bideratutako partaidetza-prozesuak diseinatu eta garatzeko, norbanakoaren erantzukizunaren ikuspegitik.
Moliník, zeinek lan egin baitu Afrika, Hispanoamerika eta Europa Iparraldeko antolaera – publiko, pribatu, multinazional edo nazioarteko– batean baino gehiagotan “benetako partaidetza” deritzon bere metodologia azalduko du, izan ere aukera ematen du berrikuntza sortzeko xedearekin pertsonen partaidetza bideratzeko baldintzak eraikitzeko. Innobasquek tresna hori jaso eta guztien eskura ezartzen du berrikuntza sortzeko palanka bezala erabil dezaten. Espezialitate, ikuspegi eta interes desberdinak dituzten aktore askoren arteko lankidetza bideratzen duen metodo bat da.
Liburuaren hirugarren atalak gogoetak dakartza, Adimen Emozionalaren Partzuergoarekin lotutako profesional talde baten partaidetzaren inguruan, 102 antolaera eta 300 pertsona baino gehiagoko kolektibo bat da, pertsonengan berrikuntza ikertzen, esperimentatzen eta bultzatzen, eta pertsonak tarteko dituzten antolaera eta gizarte-inguruneen eraldaketan aktiboki lanean ari dena.
Azkenik, bukatzeko, liburuak gonbidapena egiten dio irakurleari bere gogoeta propioarekin parte hartzera.
Jardunaldi hau “Innobasqueko Astearteetan” kokatzen da; ekimen horrek hilero dei egiten die berrikuntzaren protagonistei foro dibulgatzaile eta ireki batera, euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen begiradapean ezartzeko.