INNOBASQUE, 2020ko azaroaren 26a. Guztira 52 erakunde sartu dira Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian bazkide gisa 2020. urtean. Guztira 912 erakunde bazkide daude Euskadin berrikuntza sustatzeko aliantza publiko-pribatua den Agentzian, Euskadiko I+Gren % 62a osatzen dutenak.

Sartu berri direnen artean daude enpresa oso berritzaileak, adibidez, Satlantis edo Egile Mechanics; klusterrak: osasun arloan Basque Health Cluster, edo burdindegi eta industria-horniduran, Eskuin; baita Hirugarren Sektoreko erakundeak ere, hala nola Apnabi-Autismoa duten Haurren Gurasoen Elkartea.  Bat egin dute agentziarekin sortu berri den Euskadiko, Zientzia eta Teknologia Partzuergoa: Basque Research and Technology Alliance (BRTA) edo Tekniker Fundazioa, biak Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak eta administrazio publiko batzuk, adibidez Laudioko Udala. Zerbitzu digitalen mikroETEak ere badaude bertan, Innotu adibidez, eta industria-izaera markatua duten enpresak: Savvy Data Systems, P4Q Electronics edo Gobesa.

 

Bestalde, jada bazkide ziren enpresa batzuek Innobasquerekin duten lotura estutzea erabaki dute, beren I+G unitateak gehituz. Hori da Vicinay Marine Innovative, Cikatek edo Ingeteam R&D Europe edo CIE Automotive enpresen kasua, beren taldeko enpresa gehiago batu dituzte eta.

Berrikuntzaren Euskal Agentziaren helburua Euskadi Europako berritzaileenen artean kokatzea da. Horretarako, lankidetzan dihardu bere 912 erakunde bazkideekin, EAEko I+Gren % 62 osatzen dutelarik. Bazkideen % 50 enpresak dira, eta horietako % 82 ETEak. Bazkideen % 13 erakunde publikoak dira, beste % 11 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak, % 11 hezkuntza-munduarekin lotutako organismoei dagokie, % 10a erakunde eta fundazioak dira eta gainerako % 5a pertsona bazkidetuak.

 

Bazkide berriak

CIE Automotive Goiain, CIE Legazpi; Egaña 2, Inyectametal, Orbelan Plastikoak, Egile Mechanics, Kaytek Digital Business, Arteman Komunikazioa, Rotobasque, Autismoa eta Espektro Autistako beste Nahaste batzuk (AEN)  dituztenen Gurasoen Bizkaiko Elkartea (Apnabi), Eurogap, Digitalentu 2020, Eskuin, Burdindegi eta Industria Hornikuntzaren Klusterra, Satlantis Microsats, Solitium Norte, Indar Electric, Indar Makina Hidraulikoak, Ingeteam Power Technology, Ingeteam R&D Europe, Etorki, Cikatek, Basque Health Cluster Elkartea, Coaching And Clownching, Laudioko Udala; Fernando Irigoyen, Kutxabankeko zuzendari nagusia; Begoña Errazti, Eragintza Fundazioko gerentea; Innotu Projects, Amagoia Paskual, Addilaneko gerentea; Olatz Fernández, Fernandez y Elejalde Abokatuak-eko bazkidea; Ana Camacho, Batz-eko zuzendari nagusia; Marta Macho, EHUko Geometria eta Topologia irakaslea; Juan Otegi – Otegi Ingeniaritza Komertziala; PQ4 Electronics, Data Comunicación, Quartan Irudi Zerbitzuak, Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Eblock Energy Trade, Gobesa, Patronato Santa Eulalia Ikastetxea; Behargintza Txorierri,  Savvy Data Systems, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa, Weroi Digital, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartea, Tekniker Fundazioa, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Partzuergoa: Basque Research and Technology Alliance (BRTA), Mercatec Ikerketa Estrategikoa, Iraurgi Lantzen, Mim Tech Alfa, Vicinay Marine Innovación, Vicinay Marine, Vicinay Sestao.

Partekatu albiste hau