Innobasque eta haren zigilua hartuko du, izan ere aitortu egiten dio ahalmena eta ziurtatu egiten dizkio euskal ekonomiaren antolakunde traktore bihurtzeko dituen gaitasunak. Horrek zera esan nahi du: antolakunde hau gai dela bere fakturazioa hamarrez biderkatzeko bost urtean, bere burua nazioartekotu, produktu berritzaileen %25 saldu eta beren langileak %20 gehitzeko hiru urtetan.
- Virtualware gaur sartuko da Innobasqueren “Enpresen Azeleratzailean” Innobasque eta haren zigilua hartuko du, izan ere aitortu egiten dio ahalmena eta ziurtatu egiten dizkio euskal ekonomiaren antolakunde traktore bihurtzeko dituen gaitasunak.
- Hazkuntzarako ahalmen handiko enpresek beren fakturazioa hamarrez biderkatzeko gaitasuna dute bost urtean, beren burua nazioartekotu, produktu berritzaileen %25 saldu eta beren langileak %20 gehitzeko hiru urtetan.
- Virtualware bigarren enpresa da Innobasqueren Enpresa Azeleratzailearen zigilua hartzen, Ondarroako hib, laborategi jasangarrien diseinuan eta garapenean espezializaturiko enpresaren ondoren.
Zamudio, 2011ko abenduaren 13. Virtualware, murgiltze-errealitate handitu-, errealitate virtual- eta multimedia-teknologietan espezializaturiko enpresak, Basaurin (Bizkaia) bere egoitza duenak, gaur goizean jaso du produktu berritzaileen %25 saldu eta beren langileak %20 gehitu hiru urtetan, Innobasque Berrikuntzako Euskal Agentziaren zigilua, garapen-ahalmen handiko enpresa bezala ziurtatzen duelarik. Horrek zera esan nahi du: antolakunde hau gai dela bere fakturazioa hamarrez biderkatzeko bost urtean, bere burua nazioartekotu, produktu berritzaileen %25 saldu eta beren langileak %20 gehitzeko hiru urtetan. Bigarren enpresa da zigilua jasotzen duena laborategi jasangarrien diseinuan eta garapenean espezialista den hib-en ondotik.
Innobasquek lagundu egiten ditu gisa honetako antolakundeak, Enpresa Azeleratzailearen bere dinamikaren bitartez, non ustiatzen baitira ezin gehiagoraino 150 eragile aditu baino gehiagoz eraturiko Innobasqueren bazkide-sare ahaltsuan dauden baliabide guztiak, izan ere haiek baliozkotu egin dute proiektua eta zeinen balioa baitago aliantzak, bazkideak, finantzazio-aukerak, mentoreak, kontraste- eta laguntza-langileak bilatzerakoan finkatzen dituzten konexioetan.
Innobasquek laguntza ematen die hazkuntza-ahalmen handikoak, berritzaileak eta presentzia globala duten enpresa hauei zeren eta gure ekonomia eraldatzeko palanka gisa aritzen baitira. Tokiko ekintzaileek Euskadin sortutako enpresak dira, eta osagai berritzaile handia dutenak. Nahiz eta ez izan oso ugari, sare bat eratzen dute eta hartatik elikatzen dira, sinergiak, lankidetzak, negozioak, sortzeko giro egokia sortzen dute, hitz batean, ekonomia berraktibatzeko.
Serious games
Virtualware duela zazpi urte bakarrik sortu zen Basauriko herrian eta joan den ekitaldia aurreko urtekoa baino %20 baino fakturazio handiagoarekin itxi zuen eta maila altuagoetan haziz jarraitzeko aurreikuspenekin. Haren langileria ere %26 hazi da 2009tik 2010era ingeniaritzatik, programazio informatikotik edo modelaiatik datozen kualifikazio handiko profesionalez eraturik dago. Gainera, Erresuma Batuan eta Italian ere presente dago, eta horregatik uste dute 2012an salmenta-bolumenaren %10 nazioarteko merkatutik etorriko dela, non dagoeneko identifikatuak baititu negozio-aukerak CityGroup edo Roca enpresa handiekin.
Virtualwarek sortzen, diseinuan eta irtenbide berritzaileetan oinarritutako murgiltze-errealitate handitu-, errealitate birtual- eta multimedia-teknologietan lan egiten du. Haren jarduera-lerroak kultura, osasun eta hezkuntza eta prestakuntzaren sektore zuzentzen dira.
Hardware eta software instalazio konplexuetatik museo eta interpretazio-zentroetarako, “kinect” erabiliz birgaitze-plataformatatik pasatuz, bideojoko eta “serious games”etara iristen dira hezkuntza eta prestakuntzako eroale diren heinean.
Espero izatekoa da, Innobasqueren Enpresa Azeleratzailetik igaro eta gero, Virtualware euskal ekonomiaren traktore izatea, izan ere enpresa hauek baitira sistemari lehiakortasunaren ekarpena egiten diotenak, ingurunean aberastasuna eta balio erantsi handiaren ekarpena egiten duten lanpostu oso kualifikatuak sortuz. Antolakunde hauek Euskadik behar dituen liderrak dira ingurune global batean lehiatzeko.
Berrikuntzak saria jasotzen du
Virtualwarek berrikuntzaren alde egin duen apustu irmoak sari ugari jaso ditu, hala nola “Seal of Excellence”, Europa Multimedia Foroak (EMF) 2009an eta 2010ean jarraian eman dituen errealitate birtualeko irtenbideen efektibitatea eta berrikuntzagatiko saria. Hezkuntza-esparruan, Virtualware Hezkuntza Ministerioak ematen duen kalitateko bereizgarri den Eskola 2.0 Zigiluaz sarituriko lehen enpresetako bat izan da, zeinen bidez aitortzen baita haren konpromisoa eta atxikimendua heziketa-kalitatearen garapena eta hobekuntza IKTen bitartez. Gainera, berriki jaso du Ficod 2011 Sarietako bat ere, Eduki Digitalen Nazioarteko Foroak eduki digitalen eremuko ekimen berritzaileenentzat ematen duena, VirtualRET, fobia bat baino gehiago tratatzeko aukera ematen duen errealitate birtualezko plataforma batengatik.