Ekitaldiak, irailaren 29an eta 30ean, ETEentzako online marketin gaian adituak bilduko ditu Zamudioko Teknologia Parkean. Besteak beste, Blackberry eta Panda enpresen ordezkariek Internet munduko azken berritasunak erakutsiko dituzte online arloko negozioei aplikatzeko.

Zamudioko Teknologia Parkean Blackberry eta Panda enpresen hitzaldiak izango dira, eta Google+1, Adwords edo Facebook Apps eta abarri buruzko lantegiak. Ekitaldi honetan eitb.com-ek parte hartuko du media partner gisa.

eitb.com-ek media partner gisa parte hartuko du.

Irailaren 29an, ostegunean, eta egun osoz, hitzaldiak emango dira. Bertan izango dira, beste hizlari askoren artean, Eduardo Fernandez, Blackberry-ren Espainiako presidente-ordea; Emilio Castellote, Panda Security-ko produktu-zuzendaria; Alfonso Moure, RelevantTraffic-eko SEO; MassimoBurgio, SEMPOko batzorde globaleko presidente-kidea; edo Guillermo Vilaroig, Overalia-koa, eta Internet merkatuan ospe handia duten horiek beren ezagupenak partekatuko dituzte bildutakoekin. Hitzaldietara etorri ahal izateko 30€ ordaindu behar dira.

Lantegiak
Ostiralean, irailak 30, 6 prestakuntza-lantegi edo tailer izango dira online marketinari buruz, bi ordu ingurukoa bakoitza. Gaiak hauek dira: SEO, Google Adwords, Email marketing, Social Media Marketing, Facebook Apps, Web analitika, eta Google+1 lantegi esklusiboa. Lantegi bakoitzaren prezioa 100€ da.

Ostiral berean, gauez, WebParty izango da, bukaerako jaia, negozioetako networking bokazioa duena. Lantegi bat egiten dutenek ziurtagiria izango dute WebCongress-ek zigilatua, prestakuntza-ekintza hau egin dutela egiaztatuko duena. Izen-ematean wifi sartzen da, eta 50€-ko kupoi bat Google Adwords-en.

Izena emateko, harremanetarako eta xehetasun gehiagotarako webcongress.com/bilbao

Partekatu albiste hau