Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan INNOBASQUE EXCHANGEren hirugarren edizioa izan da gaur goizean; networking aurreratuko ekimena da, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bazkideen eta bazkideentzat sarean berrikuntza eragiten duena, beren proiektu berritzaileak ezagutaraz ditzaten eta beren proposamenak aberastu eta, osorik edo partzialki, gauzatzeko behar dituzten lankidetza eta itunak sarean aurki ditzaten. Gaur goizean zortzi erakundek aurkeztu dituzte beren proiektu berritzaileak, lankidetza-formulen bila dabiltzalarik horientzat: merkataritza-bazkideak, enpresa-bazkideak, bazkide teknologikoak, inbertsiogile txikiak, denbora-trukea, kostuak banatzea, zerbitzuak, etab. Hauek dira: Biobai, Doocuments, Byvox, TGI, Enkarterrialde, Atouch Interactive Table, Segurtasun Elektrikoko BG Sistemak eta BiKinCloud.

 “Egiten, konektatzen, berritzen” filosofiaren barruan

  • INNOBASQUE EXCHANGEn beren berrikuntzak aurkeztu dituzte
    Enkarterrialde, Emaginarte, Roxtec, Dualia, Biobai, Doocuments,
    BikInCloud eta Innodevices-ek.
  • INNOBASQUE EXCHANGE networking
    aurreratuko ekimena da, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideen eta
    bazkideentzat sareko berrikuntza eragiten duena, beren proiektu
    berritzaileak ezagutaraz ditzaten eta beren proposamenak aberasteko eta,
    osorik edo partzialki, gauzatzeko behar dituzten lankidetza eta itunak
    sarean aurki ditzaten.
  • Hirugarren edizio hau aprobetxatu da aurreko
    edizioen emaitzak aurkezteko eta Enterprise European Network sareak
    Enpresa Txiki eta Ertainen I+G+b nazioartekotzeko eskaintzen dituen
    aukerak ezagutzeko.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Argazkia deskargatu

Zamudio, 2013ko martxoaren 22a. Jardunaldian zehar emaitzarik nabarmenenetako batzuk aurkeztu dira, orain arte sorturiko konexio eta lankidetzen emaitza. Esate baterako, Fernando Calvok -lehen lantaldean aurkezturiko eta dagoeneko milioi bat erabiltzaile dituen “euskal whatsappa” den Spotbroseko bazkideak- dio “INNOBASQUE EXCHANGE ekimen handia dela, ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistema bat sortzen laguntzen duena”.

Erregai gisa erabiltzeko aluminioa in situ sortzen duten Alhymotion-etik diote “Innobasque Exchange-n parte hartuz heltzen aritu diren erabakiak azkartzen direla, edo ideia berrietarako inspirazioa ematen duela”. Hermeneus plataformak lankidetza-akordioak lortu zituen merkaturatzeko eta beste bat zentro teknologiko batekin produktu berriak garatzeko. Bestalde, Ideable enpresa zentro teknologiko batekin eta ETE batekin elkartu da pertsona nagusientzako “tablet”aren garapen berria eta bi banaketa-akordio egiteko. Emaus-en Bioeskola BBK baratze biologikoaren kasuan, proiektua errealitate bat da eta lanpostuak sortzen ari da.

Halaber, Enterprise Europe Network-etik Europako Batzordeak enpresa txiki eta ertainei eskaintzen dizkien I+G+b finantzaketa-programak ezagutarazi zaizkie bildutakoei. Ekimen horietako batzuk lehen urrats bat dira Europar Batasuneko beste erakunde batzuekin osaturiko partzuergoetan erakundeak nazioartekotzeko.

Honela, proiektu guztien azalpen labur baten ondoren, bildutakoak lan-mahaietan banatu dira “Egiten, konektatzen, berritzen” filosofian oinarrituriko metodologiarekin proiektu horiek aztertzeko, non lankidetzak eta ikuspegi partekatuak biderkatu egiten dituzten abaguneak. INNOBASQUE EXCHANGE ekimenak, berak osatzen duen plataforma publiko-pribatuaren ahalmena jartzen du Innobasqueko bazkideen esku, hauek sarean berritzeko lankidetzarako tresnak aurki ditzaten.

Gaur landu diren proiektu berritzaileak honako hauek izan dira:

  • Udaltruke. Lankidetzazko kontsumo-ekimena administrazioaren barruan, Enkarterrialde-Bizkaiko Enkarterrietako udalerrien mankomunitateak sustatua. Udalen artean ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko on line plataforma da. Jardunbide egokitzat jo dute Eudel-en gizarte-berrikuntzako agendan, eta garapen teknologikorako lankidetza bilatzen du
  • Biobairen berrikuntza jolasaren teknikak (gamifikazioa) bestelako testuinguruetan (negozioetan, merkataritzan, osasunean…) aplikatzean datza. Merkaturatzea bilatzen dute.
  • Doocumentsek dokumentu adimendun baten formatu berria sortu du hodeian, artxibo informatiko hauei ematen zaien truke, bizitza eta erabileraren jarraipena egiteko on line.
  • TGI (Terminal Gestor Interactivo) Kudeatzaile Interaktibo Terminalak planoak ematen ditu, ukimen-teknologiaz eta interfaze adiskidetsuarekin, eta gai da eskaturiko informazioarekin estatistikak sortzeko denbora errealean.
  • Byvox, Dualia Teletraducciones-ek garatua, aldi bereko itzulpen- eta interpretazio-zerbitzua telefonoaren bidez.
  • Roxtec-ek segurtasuneko BG Sistema sortu du kableak eta hodiak zigilatzeko, horien estankotasuna bermatzen duelarik eraikuntza eta azpiegituretan, eta horrek gero horietara iristeko aukera ematen du, baita bizitza erabilgarria luzatu ere.
  • Atouch Interactive Table azken belaunaldiko ukimen-mahaia da, Innodevices-ek asmatua. Horren erabilera erabiltzaile askorentzako erakusleiho interaktibo gisa dago pentsatua.
  • BikInCloudek bizikleta estatikoa serious games-ekin eta sare sozialekin uztartzen du baterako ibilbideak egiteko. Bada etxerako bertsio bat eta gimnasioetarako beste bat.

Partekatu albiste hau