Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Otsailaren 3ra arte
MASSCHALLENGE BISCAY 5. DEIALDIA
Programa horri esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat startupek Bostonen proiektuak bizkortzeko tailer trinko batean parte hartu ahal izango dute martxoaren 30etik apirilaren 2ra. Azken 10 urteetan eratutako startupak bilatzen ari gara, proiektu berritzaile eskalagarri bat dutenak, garapen propioa dutenak eta teknologikoki jada baliozkotutako soluzio bat dutenak. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna otsailaren 3a da. Lehenengo baheketa batean 25 enpresa aukeratuko dituzte, eta, martxoaren 4tik 6ra bitartean, euren proiektua defendatu beharko dute Bilbora joandako MassChallengeko talde baten aurrean; hilaren 6an bertan, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako teknikariekin batera, Bostonera zein 15 enpresa joango diren erabakiko dute. Hori lortzen dutenek astebetez boot camp bat jarraituko dute, gastu guztiak ordainduta. Tailer espezializatuetan eta trebakuntza eta tutoretza saioetan parte hartuko dute, eta beste sailkapen bat egingo dute, 3 euskal startup MassChallengeko munduko finalaurrekoetara iritsi ahal izateko
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
Otsailaren 6an
DAY ONE INNOVATION SUMMIT. Gasteizen
Berrikuntza, teknologia eta ekintzailetzari buruzko jardunaldia, Gasteizek konponbide berritzaileak garatzeko gainditu behar dituen erronkak ezagutzeko. DayOne Innovation Summit-ek hitzaldiak, mahai-inguruak eta workshopak uztartuko ditu networkinga sustatzeko jarduerekin. Ekitaldian zehar, Euskal Herriko EkintzailetzaXXI Saria banatzeko ekitaldia egingo da eta Startup Garden sarien enpresa finalisten berri emango da. .
Deitzailea: La Caixa
GOBERNU KORPORATIBORAKO ETA ENPRESETAN BETETZE-KULTURARAKO LEHIA-COMPLIANCE-AREN ERRONKAK ETA AUKERAK. Bilbon.
Lehiaren Euskal Agintaritzak argitaratu duen Lehiaren arloko Compliance Gida dokumentu bat da, araudi horrek enpresa arau-hausleentzat izan ditzakeen arriskuak identifikatu eta horiek betetzen direla ziurtatzeko bideratutako neurri praktikoak ere proposatzen dituena. Horrekin, gidak segurtasun juridiko handiagoa ematen die enpresei, eta ekarpen garrantzitsua egiten dio enpresetan betetze-kultura sustatzeari; izan ere, kultura horrek nahitaez izan behar ditu kontuan enpresek era guztietako arrisku operatiboak eta legalak identifikatu eta sailkatzeko hartutako prozedurak eta jardunbide egokiak. Jardunaldi honetan, beste arlo batzuetan lehiaren araudia eta compliance korporatiboa betetzen adituak diren pertsonak bilduko dira, enpresek alor honetan dituzten erronken eta aukeren ikuspegi orokorra emateko. Beharrezkoa da izena ematea hemen.
Antolatzailea: Lehiaren Euskal Agintaritza
Otsailaren 6ra arte
GPLUSRESYS, SOLARCOFUND 2 ETA BLUEBIO-KO ERA-NET COFUND EKINTZETAN ESPAINIAKO PARTAIDETZAZ HAUTATURIKO PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK 2020.
Ikerketa- eta garapen-proiektuetan parte hartzen duten Espainiako erakundeei laguntzak zuzenean ematea; erakunde horiek SGplusRegSys, Solar Cofund 2 eta BlueBioko ERA-NET COFUND ekintzen gobernu-organoek hautatuko dituzte, 2018ko eta 2019ko nazioz gaindiko deialdi bateratuetan.
Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa
EUROSTARS-2 (NAZIOARTEKO ENPRESEN ARTEKO JARDUKETA) PROGRAMAREN HAMABIGARREN ETA HAMAHIRUGARREN DEIALDIAK. 2020
Merkatura bideratutako nazioarteko enpresa-proiektuetarako laguntzak; nazioarteko partzuergo bateko kide den Espainiako enpresa bakar batek aurkezturiko proiektuak dira, horren Eurostars proiektuak Eureka Idazkaritzaren onarpen-gutuna jasoa duelarik. Proiektu horien barruan industria-ikerketako nahiz garapen esperimentaleko jarduerak egon daitezke.
Deitzailea: CDTI
Otsailaren 8an
11 FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI: Deustu, Donostia eta Arrasate
FIRST LEGO League Euskadi aurten lehen aldiz hiru egoitzetan jokatuko da aldi berean. Deustun, Bilbon, Donostian eta Arrasaten, STEAM Hezkuntza programa honen euskal finala jokatuko da; 6 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleen bokazio zientifiko eta teknologikoak modu berritzaile, dibertigarri eta hunkigarrian sustatzen dituen programa da. Doako sarrera.
Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea, Donostia Sustapena eta Mondragon Unibertsitatea.
Otsailaren 11n
“EMAKUMEAK BIZKAIAN: ZELAKOAK GARA, ZELAN IKUSTEN GAITUZTE” II. JARDUNALDIAK. Bilbon.
Bizkaiko Batzar Nagusiekin elkarlanean, Emakumeak XXI. mendeko Bizkaiko gizartean duen paperari buruzko bigarren Jardunaldi monografikoak antolatu dira. Jardunaldi hauek diziplina arteko izaera garbia dute, eta garrantzi eta gaurkotasun handieneko kultura- eta gizarte-adierazpenei buruz gaur egungo gogoeta garaikidea sortzeko eta partekatzeko diseinatuta daude. Oraingo honetan aztergaia “Emakumeak gizarte-erronka handien aurrean” izango da, eta mahaian eztabaidarako prest Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusia, Ana Ayerbe Tecnaliako Trustech-eko zuzendaria eta zibersegurtasunean aditua, Jon Barrutia EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa, eta Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendaria.
Antolatzailea: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
ANDREKINTZAILEA: EMAKUME EKINTZAILEEI BURUZKO PECHAKUCHA BEREZIA. Bilbon
Hainbat emakume ekintzailek beren proiektuak aurkeztuko dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak zuzendutako eta Bilbao Metropoli-30ek koordinatutako ANDREkintzailea Programaren esparruan egingo da ekitaldi hau.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30
EUROPAKO INDUSTRIARAKO MATEMATIKA . BCAM, Bilbo
Will Schilders-ek, EU-MATHS-INeko lehendakariak, Ezagutzaren Transferentziari buruzko Mintegi bat eskainiko du, industriarako matematikak duen garrantziari eta Industriarako eta Berrikuntzarako Europako Matematika Zerbitzuen Sareak aurrera eramandako ekimenei buruzkoa. Bere bisitaldian, zentroko ikertzaileekiko lankidetza zientifikoa ere indartuko du. Ekitaldia, jende guztiarentzat irekia, otsailaren 11n izango da, 12:00etatik 13:30era. Teknika matematikoak erabiltzeak lehiarako eskaintzen duen abantailaz hitz egingo du Schildersek, diziplina arteko ikuspegi berritzaileak iradokiz. Europako industriarako matematika izeneko mintegian, halaber, EU-MATHS-IN-etik matematikaren eta industriaren arteko lankidetza sustatzeko eta bultzatzeko egiten ari diren metodo eta ekimenei buruz hitz egingo da. Sarearen ikuspegi orokorraz gain, erronka industrialetarako matematika erabiltzearen hainbat arrakasta-kasu ere azalduko ditu bere lehendakariak.
Antolatzailea: BCAM
Otsailaren 11ra arte
Laguntzen helburua da doktoreak enpresetan prestatzea, enpresan garatzen den industria-ikerketako edo garapen esperimentaleko proiektu batean parte hartzen dutenean ikertzaileen lan-kontratuak kofinantzatuz; proiektu horretan kokatuko da doktorego-tesia, ikertzaileei enpresetan laneratzen laguntzeko beren karrera profesionalaren hasieratik, horien enplegagarritasuna sustatzeko eta talentua ekoizpen-sarean sartzen laguntzeko sare horren lehiakortasuna gehitze aldera.
Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa
Otsailaren 13ra arte
Eurostars I+Gko ETE intentsiboei laguntzeko programa bat da, merkatura bideratutako proiektu transnazionalak garatu ditzaten. 2020ra arte, EBk 287 milioi euro emango ditu H2020 programaren ETE tresnatik, eta beste 800 milioi euro baino gehiago herrialde sinatzaileetatik. Kalkuluen arabera, EUROSTARS proiektuek 2.000 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango dute 2014 eta 2020 artean. I+Gn intentsiboak diren ETEek zuzendutako I+G proiektuak partzuergoan sortzera bideratutako programa da. Proiektu horiek haustura ekarri behar dute egungo egoera teknikoarekin, eta erronka komertzialen bat planteatu, enpresa horiek jauzi kualitatibo garrantzitsua eman dezaten merkatuan duten posizio edo kokapenean.
Deitzailea: Europako Batzordea
Otsailaren 28ra arte
QUEBEC ESKUALDE ESTRATEGIKOAREKIN LANKIDETZA TEKNIKOKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZA 2020-2021ERAKO
2020-2021erako, Quebec eskualde estrategikoko pertsona juridikoekin egiten diren bi aldeko jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzak dira honako arlo hauetan:
● Ikerketa, teknologia-garapena eta berrikuntza: informazioaren eta jardunbide onen trukeak, baita nazioarteko partzuergoetan elkarrekin jardutea sustatzea ere.
● Kultura: jakintza eta esperientzia trukeak kultura arloan; bereziki hauetan: ondarea, artisten mugikortasuna, artisten arteko hartu-eman profesionalak, sortzaileak edo kultura-industriak eta lanen, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen hedapena.
● Hizkuntza-politika: adituen eta ikertzaileen arteko trukeak bakoitza bere hizkuntzaren garapena eta sustapenaren eremuan, baita arlo horretako informazioaren eta jardunbide onen trukeak ere.
● Ekonomia: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Quebec-en arteko informazio trukeak negozioa egiteko eta inbertitzeko aukerei buruz. Nork bere itsas ekonomian, hazkunde iraunkorreko esperientziak trukatzea.
● Ingurumena: Informazioaren eta jardunbide onen trukea aldaketa klimatikoaren kontrako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
ARABAN EKIN ETA ENPRESA BERRIAK SORTZEKO LAGUNTZEN LERROA (EMPRENDER EN ÁLAVA). 2020
Araban enpresa berriak sortzeko laguntzak, norgehiagokako diru-laguntzak emanez, Arabako ekoizpen-sarea modernizatzen, dibertsifikatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei.
Deitzailea: Arabako Foru Aldundia
Martxoaren 3tik 5era
INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN HITZALDIA, METROMEET 2020. Euskalduna Jauregia, Bilbo
Hiru egunez, programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, General Electric, Novo Nordisk edo Topsolid-eko hizlariek parte hartuko dute. Gainera, PTB, Nottinghamgo Unibertsitate, Antwerp-eko Unibertsitate edo EHUko ordezkariek eta ikertzaileek ere hitz egingo dute Metrologia Digital eta Birtual, Digital Twins, Mekanizazio-prozesuko neurketa-garapen berri eta beste gai askori buruz.
% 30eko beherapen berezia Innobasqueko bazkide diren erakundeentzat.
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.
Martxoaren 17ra arte
MANUNET 2020 DEIALDI BERRIA
Fabrikazio aurreratuko proiektuak dituzten euskal enpresek fabrikazioaren arloko nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte har dezakete, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, Manunet-en bidez. Alemania, Asturias (ES), Gaztela eta Leon (ES), Espainia Euskadi (ES), Gelderland (ND), Irlanda, Israel, Luxenburgo, Nafarroa (ES), Norvegia, Overijssel (ND), Errumania, Errusia, Turkia eta Valonia (BE) dira 2020ko Deialdi honetan parte hartzen duten herrialde/eskualdeak.
Deitzailea: Manunet
Martxoaren 28ra arte
VII. ADA BYRON SARIA
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko. Sariak bi kategoria ditu 2019tik: absolutua (3.000 eurokoa) eta gaztea, 35 urtez azpikoentzat (1.000 eurokoa). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia martxoaren 27ko 17:00ak arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria maiatzaren 7an emango da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean egingo diren ForoTech 2020 jardunaldien barruan.
Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea.
Martxoaren 31ra arte
EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019
Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.
Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
BERRIKUNTZA HOBETZEKO LAGUNTZAK (ÁLAVA INNOVA) 2020
ETEek, zentro teknologikoek, unibertsitate-zentroek, fundazioek eta enpresa-elkarteek enpresan berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak eta/edo ekintzak egin ditzaten bultzatzeko eta sustatzeko laguntzak. Arabako ETE, autonomo edo teknologia-zentro eta/edo ikerketa-zentroentzat.
Deitzailea: Arabako Foru Aldundia
Horizon(te) 2020 programa europarrak finantzatutako ekimena, Europako ETEek garatutako negozio-eredu berritzaileen bideragarritasun-azterketak (Viability Assessment Projects, VAP) finantzatu nahi dituena, kanpoko merkatuetan haien garapena eta lehiakortasuna bultzatzeko.
Deitzailea: Europako Batzordea
Apirilaren 1era arte
REI JAUME I SARIEN 32. EDIZIORAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEA
Apirilaren 1era arte egongo da zabalik Rei Jaume I sarien 2020 deialdia. Izena emateko, http://www.fprj.es/es/convocatoria/estekan eskuragarri dagoen inprimaki ofiziala bete behar da. Hautagaiek beren lanbide-jardueraren zatirik handiena Espainian egina izan behar dute eta, ahal dela, Espainian bizi. Kategoria bakoitzak (oinarrizko ikerketa, ekonomia, ikerketa medikoa, ingurumena, teknologia berriak eta ekintzailetza) 100.000 euro ditu.
Deitzailea: Rei Jaume I Fundazioa
Maiatzaren 25etik 29ra
MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen
Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.
Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies)
Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.
Deitzailea: SPRI taldea
Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.
Deitzailea: BBK
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila