Innobasqueko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, hitzaldia emango du azaroaren 29an Bilboko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren egoitzan: “Berpiztu. Innobasque 2020: el impulso de la innovación en Euskadi” izango du izenburua. Hitzaldian, zehazki aztertuko du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren orientabide berria, beronen Plan Estrategikoan jasoa; Plan honetan 2020rako helmuga batera bideratuta dago Innobasqueren jarduera, hau da, erakunde berritzaileen, batez ere ETEen, kopurua gehitzera. ETEen berrikuntza-maila gehituz, Euskadi osokoa ere haziko da, euskal enpresa-ehunaren % 99 enpresa txiki eta ertainek (ETE) osatzen dute eta. Hain zuzen ere, erakunde hauen berrikuntza Euskadirentzako abagune bat izan daiteke, Innobasqueren Berrikuntza Txostenaren arabera.
Ordubeteko hitzaldia izango da eta 19:00etan hasiko da. Bertaratzeko, aurrez izena eman behar da esteka honetan.