Ondoren urteari aurre egiteko ezagutu behar ditugun 13 joerak partekatzen ditugu.
2015erako joerak
Transakzio deszentralizatuek, finantzaketa kolektiboek, beste ekinbide batzuen artean, lankidetzazko ekonomia-eredu berria bultzatzen dute argi eta garbi. Eraldaketa-gai hauetan Innobasquek aktiboki lan egiten du eta hori Euskal Herriko Berrikuntzaren VIII. Gidaliburua 2014 delakoan (30. orrialdean) dago jasota.
Estatu Batuek, adibidez, biztanleria aktiboaren %35 autonomoen erregimenean daukate. Start up-ak erakartzea estatuen arteko beste gudu baketsu bat izango da.
3.- Ordainketak mugikorraren bidez
Mugikorraren bidezko zerbitzuen ordainketak gehituz joango dira 2015ean ere. Adituak lanean ari dira erabiltzaileen artean kostuak banatzeko.
4.- Nazioartekotzea
Doing business: Tokiko enpresaburuek aurrera egin dezakete eraginkortasuna eta kalitatea elkartzen dituen enpresa-arauketak dauden ekonomietan.
5.- Kutsadura gehitzea garatze-bidean dauden herrialdeetan
Asia da industrializatze-prozesu azeleratuari atxikitako ingurumen-arazoen adibidea. Horregatik, beharrezkoak izango dira arazo horiek arinduko dituzten zerbitzuak eta produktuak. Bada teknologia garbiak zabaltzeko ordua.
6.- Ur-eskasia
Biztanleriaren hazkunde, kutsadura eta lehorteen ondorioz, ezinbesteko ondasun hau arazo bihurtu da herrialde askorentzat. Urari buruzko ekintzailetza beste aukera-iturri bat izango da.
7.- Adierazle berriak herrialdeen sailkapenean
Errenta-mailen arabera sailkatzeko ohiko irizpideak ez dira hain erabilgarriak izango nazioarteko azterketarako eta garapen-agendetarako. Gizarte-kohesioan, klase ertainaren eskari berrietan, erakundeen sendotzean oinarrituriko sailkapen-irizpide berriak erabiliko dira.
8.- Adimen artifizialak eta berezitasuna
Berezitasuna etorkizuneko gertakizuna da, aurrerapen teknologikoa eta gizarte-aldaketa bizkortu egingo direlarik gizagaindiko adimenaren garapenarekin.
Kudeaketaren eta datu-iragazpenaren hobekuntza. Badator monitorizazioaren aroa.
10.- Ibilgailu autonomo eta konektatuak
Automobil autopilotatuak eta konektatuak bultzada esanguratsua izango du.
11.- 3D eskanerra, 3D inprimaketa
Negozio-aukera nagusia 2015ean bere salmenta-aukera lasterragatik. Heldutasunaren bidean doan sektorea. Aurreikuspena da salmentak %98 gehitzea 2015ean.
12.- Hiri kulturaniztunak eta adimendunak
Etorkizuneko hiriak adimendun edo smart city-ak eta kulturaniztunak izango dira.
13.- Osasunaren pisua ekonomian
Hau ere Eraldaketa Sozioekonomikorako Innobasquek lantzen duen dinamiketako bat da, Efiosasuna.