2014k adio esango digu eta 2015 zain daukagu urte berria indartsu hasteko. Urte-bukaera honetan sari-ematea, urteurrenak eta topaketak izango ditugu, beste jarduera batzuen artean.

Abenduaren 20a, larunbata

Eroskik Iraunkortasunari ematen dion Sariaren I. edizioa

Eroski Garbera hipermerkatua, Donostia, Altza auzoa, z/g. Ordutegia: 11:00-11:30

Eroskik Iraunkortasunari ematen dion sariak elikagaien euskal ekoizleen ongi egitea, profesionaltasuna eta konpromisoa aitortu eta eskertu nahi ditu, lurrari eta itsasoari, enpleguari, osasunari eta ingurunearen aberastasunari begirunea sustatzen dutelako.

Enpresako bazkide-kontsumitzaile batek eta bazkide-langile batek HAZIren ordezkariarekin batera osaturiko epaimahaiak hiru enpresa finalistak aukeratu ditu aurkezturiko 15 hautagaitzen artean: Harakai, Arroyabe eta Gomiztegi.

Abenduaren 22a, astelehena

Gasteizko Tranbiaren VI. urteurrena

Gasteizko Tranbiaren Antso Jakituna geltokia, Antso Jakitunaren kalea 8, Gasteiz. Ordutegia: 08:30 – 08:45

Gasteizko Tranbiaren VI. urteurrenarekin bat etorriz, topaketa txiki bat egingo da eta hiri-inguruko trenari buruzko zenbait teknologia-berrikuntza aurkeztuko dira.

Topaketa nazioarteko ikuspegia eta eskarmentua duten euskal enpresaburuekin

Bilbo-Bizkaia Turismo bulegoaren ondoko aretoa (Plaza Biribila 1). Ordutegia: 10:00 – 12:00

Mahai-ingurua atzerriko herrialdeetan finkaturik dauden edo lanean ari diren euskal enpresaburuekin. Topaketaren helburua lanean ari diren merkatuetako esperientziak eta egungo ikuspegia partekatzea da. 

2015eko urtarrila

Design Corner 2014 lehiaketa

Design Corner 2014 lehiaketa Bizkaiko enpresa eta profesionalei zuzenduta dago, gaur egun merkatuan banatzen diren produktuak diseinatu edo/eta ekoitzi badituzte eta horien merkaturatzea 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera egin bada. Proposamen irabazleak Alhóndiga Bilbaoren atarian kokaturiko Design Corner gunearen lagapena lortuko du urtebeterako.

BiDCek eta Alhóndiga Bilbaok sustatzen duten eta EIDEren lankidetza duen ekinbide honek bertako produktuak sustatzea du helburu, baldin eta diseinu bereziki interesgarria baldin badute eta nazioarteko merkatuetan merkaturatzeko gaitasun handia badute.

EuroTransBio X. deialdia

EuroTransBio nazio/eskualde mailako finantzaketa-programen sare bat da, eta programa horien helburu nagusia Europako industria bioteknologikoaren lehiakortasuna sustatzea da, ETEen eta bazkide estrategikoen I+G+b-ri emandako laguntzaren bidez.

Hamargarren deialdia zabalik dago jadanik eta bioteknologiako arlo hauek sartzen dira bertan: osasuna, nekazaritzako elikadura, ingurumena, itsas eta industria bioteknologia.

Deialdiari buruzko eta parte hartzen duten herrialdeei buruzko argibide gehiago izateko, ikus  www.eurotransbio.eu, eta bertan aurkituko duzu eskatzailearen gidaliburua eta intereseko informazio gehigarria. Baita ere jar zaitezke harremanetan Naia Merino-rekin (nmerino@innobasque.com) bera baita Euskadin EuroTransBio-rekin harremanetarako pertsona.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago