Pasa dan asteartean, Donostiako Tabakaleran eraikinan, 2015 Euskadiko Berrikuntzaren Gidaliburuko aurkezpena antolatu zan. Bertan 200 pertsona baino gehiago bildu ziran eta 11 proiektu berritzaile aurkeztu genituen.
Euskadiko Berrikuntzaren Gidaliburuak, bere 146 orrialdeetan, Berrikuntzaren Euskal Sistemak 2015ean izandako lorpen nagusien ibilbidea egiten du, 200 erakunde baino gehiagoren kasuen bidez.
Blanca Pardok, Innobasqueren Edukien arduradunak, ekitaldia aurkeztu zuen.
Alberto Garcia Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, Berrikuntzaren Euskal Agentziak orain hasten duen hirugarren zikloan gainditu beharreko hiru erronkak aurreratu zituen.
Roberto Urkitzak, Estrategia Empresarial-eko kontseilari delegatu-zuzendariak, ere parte hartu zuen:
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak, “lehiarako sorkuntza eta ekarpenean jauzi kualitatiboa ematera” bultzatu zuen:
Gero, Begoña Molinete, Energia Clusterreko proiektu-arduraduna Windbox aurkeztu zuen:
Javier Mariño, Kooperaren gerentea, ekonomia zirkularren inguruan hitz egin zuen:
AJuan Otegik, IK4-ko Merkatu zuzendariak, i-Share Microgrid gora beherak azaldu zituen.
Horren ostean, Jesús Martínez, Gerokon-eko bazkideak, Puntuan proiektuaren berri eman zuen.
Iñaki Bartolomé, Ideableko zuzendari nagusia, Kwidori buruz hitz egin zuen:
Bestalde, Carmen Guelbenzuk, Eroskiko Formatu Garapen zuzendariak, “Eroski Contigo” zertan datza kontatu zuen.
Malen Sarasua, Leartiker-eko ikertzailea, Gaxure produktu berritzailearen xehetasunak jakinarazi zituen.
Félix Sáenz de Ugartek, Urkide Ikastetxeko kideak, Recréate proiektua zer dan azaldu zuen.
Moway errobotari buruz, Daniel del Río, Bizintek-eko zuzendariak, eman zuen berri.
Azkenik, Silvia de la Mazak Technarte ekimenaren arrakastaren gakoak azaldu zizkigun.
Hibrilaldiak proiektua Roberto Gómez de la Iglesiak, Conexiones Improbableseko zuzendariak, azaldu zuen.
Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, ekitaldiari amaiera eman zion.
#Martesguía Espainian TT izan zan eta Euskadin baita ere.
Ekitaldiaren argazkiak Innobasqueko Flickr-en kanalean daude.