Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak Elkarlan Sariak 2019 deitu ditu balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako. 6.000 euroko 2 sari emango ditu, gehi 3.000 euro jardunbide egokien transferentzia-prozesuari aplikatzeko. Proiektuak irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu behar dituzte, baldin eta osasun, ingurumen, ekonomiaren garapen, ikaskuntza, gizarte-kohesio edo kultura demokratikoari buruzko gizarte-erronkei erantzuten badiete.
Sariak, proiektu berritzailea eta bere sustatzaileak saritzeaz gain, parte-hartzea bultzatzeko bestelako formula horien transferentzian ere lagundu gura du. Honela, ikaskuntza- eta lankidetza-sare bat joango da finkatuz Euskadin balio publikoaren baterako sorkuntzan. Ikuspegi hau Innobasque ere buru duen OGP Euskadi 2018-2020 ekintza-planean ezarritako 3. konpromisotik dator, eta herritarren parte-hartzeari buruzko berrikuntza-laborategi bat sustatzea da honen helburua.
Hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 22ra arte eta oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke.
Innobasque epaimahaian egongo da eta Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio Elkarlan sariak diseinatzen eta martxan jartzen; Demokraziaren eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zuria aurkeztu ostean harturiko konpromiso bati erantzunez sorturiko sariak dira.