Adimen artifiziala (AA), murgiltze gardeneko esperientziak eta plataforma digitalak adimen paregabea eskainiko duten joerak dira; aldi berean esperientzia sakonki berriak sortuko dituzte eta enpresa-ekosistema berriekin konektatzeko plataformak eskainiko dituzte. Horrela ondorioztatzen da Gartner-en Hype Cycle for Emerging Technologies 2017 txostenetik, adierazten baitu teknologia hauek izango direla enpresek ekonomia digitalean aurrera egiteko erabiliko dituztenak datozen 5-10 urteetan.
Hype Cycle for Emerging Technologies txostenak 2.000 teknologia baino gehiagoren ideiak ematen ditu, gorabidean dauden teknologien eta joeren multzo labur batean. Hype-ren ziklo hau etorkizuna duten teknologien multzo batean ardazten da bereziki, lehiakortasunerako onura-maila handia izan dezaketelako datozen 5-10 urteetan, irudian ikus daitekeen bezala.
“Teknologia-berrikuntzan ardazten diren enpresa-arkitektoek goi-mailako joera hauek eta aurkezturiko teknologiak ebaluatu behar dituzte, baita horiek beren negozioetan izan dezaketen eragina ere”, dio Mike J. Walker-ek, Gartner-eko Ikerketa-zuzendariak. “Enpresetan izan ditzaketen ondorioez gain, joera hauek aukera esanguratsua eskaintzen dute enpresa-arkitekturako liderrek enpresa eta IT arloko liderrei negozio digitalen aukera eta mehatxuei erantzuten laguntzeko, produktu exekutagarriak eta inbertsio-erabakiak gidatuko dituzten diagnosiak sortzen lagunduz.
Adimen Artifiziala
Adimen artifizialeko teknologiak izango dira eragin handienekoak datozen 10 urteotan beraien erabateko konputazio-ahalmenagatik, datu-kopuru ia infinituengatik eta aurrekaririk gabeko aurrerapenengatik sare neural sakonetan. Horrek AA teknologiak dituzten erakundeei datuak aprobetxatzeko aukera emango die, egoera berrietara egokitzeko eta inork inoiz aurkitu ez dituen arazoak ebazteko.
Ahalmen hau aprobetxatu nahi duten enpresek ondorengo teknologiak izan behar dituzte kontuan: ikaskuntza sakona, errefortzu sakoneko ikaskuntza, adimen orokor artifiziala, ibilgailu autonomoak, ezagutza-konputazioa, droneak, erabiltzailearen hizketa-interfazeak, enpresa-taxonomiaren eta ontologiaren administrazioa, smart dust, robot adimendunak, eta lan-gune adimenduna.
Esperientzia gardenak eta murgilpenezkoak
Teknologia hain ardaztua egongo da pertsonengan, ezen gardentasuna sartuko baitu pertsonen, enpresen eta gauzen artean. Harreman hori askoz elkarlotuagoa egongo da teknologiaren bilakaera moldakorragoa, testuinguruaren araberakoagoa eta arinagoa bihurtzen den neurrian lantokian, etxean eta enpresekiko eta beste pertsona batzuekiko eragin-truke edo interakzioan.
Kontuan izan beharreko teknologia kritikoak hauek dira: 4D inprimaketa, errealitate areagotua (AR), konputagailu-garun interfazea, etxe konektatua, gizaki areagotua, nanotube elektronika, errealitate birtuala (VR) eta pantaila bolumetrikoak.
Plataforma digitalak
Gorabideko teknologiek honako hauek iraultzea eskatzen dute: beharrezko datu-kopurua ematen duten oinarriak, kalkulu aurreraturako ahalmena eta nonahikotasuna ahalbidetzen duten ekosistemak. Azpiegitura tekniko zatikatutik ekosistemak bideratzen dituzten plataformetara igarotzea da gizakiak teknologiarekin konektatuko dituzten negozio-eredu guztiz berrietarako oinarriak jartzen ari dena.
Plataformen jarraipena ahalbidetzen duten teknologia nagusiak hauek dira: 5G, twin digital, edge computing, blockchain, Gauzen Interneta, hardware neuromorfikoa, quantum Computing, PaaS zerbitzaririk gabe eta software bidez zehazturiko segurtasuna.
“Gai hauek denak batera ikusten ditugunean, ohartzen gara teknologia bideratzaileak, gizakiarengan ardaztuak gardenki murgilpenezkoak diren esperientzietan –adibidez, lan-gune adimenduna, etxe konektatua, errealitate handiagotua, errealitate birtuala eta hazten ari den garun-konputagailu interfazea–, puntako teknologia bihurtzen ari direla, beste joeretatik tira egiten dutelarik Hype zikloan zehar”, dio Walker-ek.
Megajoera hauek argitzen dute zenbat eta erakunde gehiago gai izan teknologia enplegatuen, bazkideen eta bezeroen esperientzien osagai izatea lortzeko, orduan eta gehiago konektatu ahal izango dituztela beren ekosistemak plataformetara era berri eta dinamikoan: hori da txostenak dioena.