Hazinnova programa, enpresa txiki eta ertainei berrikuntzan lehen urratsa ematen laguntzen diena, SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen dute.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak 35 ETE berritzaile hartu ditu gaur goizean Hazinnova ziurtagirien zazpigarren banaketan, berrikuntza-proiektu bat egin dutela egiaztatzen dutenak. Ekitaldian izan dira Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, Estibaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

Guztira, 342 ETEk jasoko dute Eusko Jaurlaritzaren akreditazioa datozen asteetan Euskadiko hainbat udalerritan. Asteroko topaketa horien helburua da parte hartzen duen enpresa bakoitzari (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) eskerrak ematea eta pertsonalki ematea berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu izanaren egiaztagiria.

Eusko Jaurlaritzako Hazinnova zerbitzuko ordezkariekin, SPRIrekin eta Innobasquerekin batera, sareko tokiko eragileek lagundu diete proiektu horiek ezartzen: Aclima, Enkartur, FVEM, Mehatzaldeko Behargintza, Uniport eta Gorbeialde.

Hauek dira akreditazioa jaso duten enpresak:

  1. Cooper Tratamientos Térmicos, S.A.
  2. Ematec Soluciones y Proyectos S.L.
  3. Herrayma S.L.
  4. Sercontrol 2000 S.L.
  5. Solve Imi S.L.
  6. TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK, S.L.
  7. Artaraz Comercial S.A.
  8. REPRESENTACIONES CADAGUA S.L.
  9. Muebles Edja S.L.
  10. Transformados Metálicos Industriales S.L.
  11. Calderería Mongar S.L.
  12. DAGASE S.L.
  13. Dantak Centro tecnologico dental, S.L.
  14. DISPRONAT S.L.
  15. Ironchip Telco S.L.
  16. LENTITECH, S.L.
  17. LOGISTIKA ETA BANAKETAREN AMETSA S.L.
  18. Luse Ingeniería S.L.
  19. Sainz e Hijos Logistica S.L.
  20. Serigrafía Sestao S.L.
  21. Servilor Tec S.L.L.
  22. SINE INGENIERÍA ELÉCTRICA, S.L.
  23. Sopres Sociedad de Procesos Recuperativos S.L.
  24. Sushi Trading S.L.
  25. Waixo Fashion & Digital Solutions, S.L.
  26. Rua Alberdi, Eduardo
  27. Tecnicas De Ventilacion Calge S.L.
  28. VIZCAINA DE BANDAJES Y CARRETILLAS S.L.
  29. Bergé Marítima Bilbao S.L.
  30. Cantera Lacilla S.L.
  31. Auxiliar de Señalizaciones y Balizamientos S.L.
  32. Pinturas y Recubrimientos Ursan S.L.
  33. Tecoplas S.L.
  34. Adell 2010 S.L.
  35. Centro Independiente Suministros y Abastecimiento S.L.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago