Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren 40 erakundek babesten dute FIRST LEGO League Euskadiren 14. edizioa, gazteek zientzian eta teknologian dituzten bokazio profesionalak sustatzen dituen herrialde-proiektua. Enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro eta erakunde publikoen lankidetza publiko-pribatuak Euskadin erreferentzia den STEAM Hezkuntza programa (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta berrikuntza) bihurtu du ekimen hau. Aurten 2.000 gaztek baino gehiagok jarri dute beren sormena etorkizuneko energiaren inguruko berrikuntza-proiektua garatzeko ekintzan, eta robotak diseinatu eta programatu dituzte Legoren piezetatik abiatuta.
FIRST LEGO League Euskadi Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenak eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin elkarlanean.
Hainbat eragilek hezkuntza-programa osoa eskaini diete Euskadiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiei, eta orain, gainera, herritar guztien eskura jarri da programa hori, esteka honen bidez. Eragile horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: ospe goreneko ikerketa-zentroak (BCAM, Basque Center for Applied Mathematics), teknologia-zentroak (Tecnalia, adibidez), hainbat enpresa (Arteche, EPowerLabs, Iberdrola, Ormazabal eta Bilbao Portlab); Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta UPV/EHU; erakundeak (Donostia Sustapena, Energiaren Euskal Erakundea eta Energiaren Klusterra).
Aipatutakoez gain, beste 22 laguntzaile ere izan dira FLL Euskadi ekimenaren torneo honetan: Alzola, Ausolan, BBK, Bengoa Ikus-entzunezkoak, CAF, Dominion Global, Erreka, Fagor, Iberdrola, ITP Aero, Laboral Kutxa, Maier, Mondragon Korporazioa eta Xenon enpresak; CIDETEC eta Ikerlan teknologia-zentroak; Ecomagnet start-upa; EASO Politeknikoa lanbide heziketako zentroa; Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola, Tecnun eta Bilboko eta Arrasateko Udalak, hain zuzen ere. Esparru askotako laguntzaileak indarrak batuz, gazteenen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko.
FIRST LEGO League Euskadi 2023 programaren laguntzaileak:
Unibertsitateak
- Deustuko Unibertsitatea
- Mondragon Unibertsitatea
- Tecnun – Ingeniaritza eskola. Nafarroako Unibertsitatea
- UPV/EHU
Ikerketa eta teknologia-garapenerako zentroak:
- BCAM, Basque Center for Applied Mathematics
- CIC energiGUNE
- CIDETEC
- Ikerlan
- Tecnalia
Enpresak:
- Alzola
- Arteche
- Ausolan
- BBK
- Bengoa Ikus-entzunezkoak
- Bilbao Portlab
- CAF
- Energiaren Klusterra
- Dominion Global
- EASO Politeknikoa
- Ecomagnet
- EPowerLabs
- Erreka
- Fagor Taldea
- Iberdrola
- ITP Aero
- Laboral Kutxa
- Maier
- Mondragon Korporazioa
- Ormazabal
- Xenon
Erakundeak:
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
- Arabako Foru Aldundia
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Donostia Sustapena
- Bilbao Kirolak – Bilboko Udala
- Arrasateko Udala