Gastronomía Baska, Urkide Ikastetxea, Eskoriatzako Udala eta Mondragon Unibertsitatea, Ausolan, Askora catering eta zerbitzuak, fisioterapiaonline.com, UNI Eibar- Ermua BHI eta Esklerosi Anizkoitza Fundazioa Forum Sport-ekin batera izan dira Gosasun zigilua jaso dutenak, Euskadin erakutsi duten konpromisoaren onespen modura elikaduran, jarduera fiskoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuak sustatzeagatik. Txema Villate Innobasqueko zuzendari nagusiak gaur goizean eman ditu zigiluak.

Innobasqueren Gizarte Efiosasuntsu dinamikatik sustatu da GOSASUN, bizitza-ohitura osasuntsuak hartzea sustatzen duen mugimendu sozio-ekonomikoa. GOSASUNek organizazio eta erakundeez osatutako eragile-sare zabala sortu du, beren inguruan praktika osasuntsuak sustatzen ahalegintzen direnak.

Hartzen ditugun ohiturak dira gure osasunaren baldintzatzaile nagusiak, osasun-sistema edo baldintzatzaile genetikoak berak baino gehiago. Horregatik, geroz eta gehiago dira osasun-arlokoak ez diren eragileen aldetik sortutako jarduerak osasunaren alorrean. Zortzi erakunde horiek Gosasun mugimenduaren zigilua jaso dute, onespen modura osasuntsuak diren bizitza-ohiturak hartzeko sustatze proiektuak martxan jarri izanagatik.

Sedentarismoak, elikadura desegokiak eta osasun emozional faltak gure osasuna okerrera egitea dakar, gaixotasun kronikoak eta gizentasuna gure gizartean geroz eta ohikoak izatea sustatuz. Ordea, gure eskuetan dugu horren hazkuntza geldi dezakeen tresnarik onena: konpromiso pertsonala.

EZAGUTU GOSASUN ZIGILUAK

Zaindu zaitez eta sano jan

Gastronomía Baska-k Zaindu Zaitez on line magazina sortu du, nutrizioaz eta osasunaz informazio eguneratua eskaintzen duena, bai eta elkarrikusteak eta artikuluak ere jasangarritasunaren eta tokiko balioen ikuspuntutik.

Atsedenaldiaz gozatzen

Urkide Ikastetxea-ren ekimen horrek eskola-umeek ariketa fisikoa txikitatik egin dezaten sustatzen du. Atsedenaldi denboran ikasleek ariketa fisiko desberdinak egin ditzaten hamar zonalde desberdin proposatzen dituzte, horrela ere gela eta hezkuntza-mota desberdinetako ikasleen arteko harremanari mesede eginez.

Fisioterapia-bideoak

fisioterapia-online.com erabiltzaileei osasun arazoak beren kabuz kudeatzeko tresnak eskaintzen dituen web-gunea da, modu berezian bizkarreko min eta gihar-hezurdura alorrean arazoak dituztenei zuzendua.

Bai dibertigarria ogia jatea!

The Loaf-eko okin maisuekin batera eta Gipuzkoako Ostalaritza Goi Eskolarekin lankidetzan, haurrek hamaiketako osasuntsu baten eta egunero ogi zati bat jatearen garrantzia ezagutzen dute. Bai dibertigarria ogia jatea! kanpaina Askora-k antolatzen du.

Mugi zaitez zeure osasunaren alde

UNI Eibar BHI-ko 1000 ikasle eta 100 irakasle baino gehiagok parte hartu dute sedentarismoaren aurka eta bizitza-ohitura aktiboen aldeko Mugi zaitez zure osasunaren alde eskola-martxan.

Ausodiber Heziketa Proiektua

1500 ikasle baino gehiagoko irismena duten 24 Hezkuntza Zentrok Ausolan-ek antolatutako Ausodiber Heziketa Proiektuan parte hartu dute, bizitza-ohitura osasuntsuekin harremana duten aisia-aukera desberdinak indartzeko, errespetu edo tolerantzia balioak sustatu edo inguruaren eta baliabideen erabileran jarrera positiboak sendotzeko.

Eskoriatzako II. Osasun Astea

Nordic walking, badminton, dantza edo barreterapiatik hasita, gosari osasuntsuen banaketa edo asteko menua nola antolatu izan ziren Eskoriatzako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak antolatzen duten “Osasuna Astea”-ren bigarren edizio honetako jarduera batzuk.

Kosta Trail

Forum Sport eta Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioak antolatua, itsas-mailako mendi-lasterketa honek 4.000 pertsona baino gehiago bildu ditu ongintza helburua duen kirol-ekitaldi batean.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago