Emakumea lan-merkatuan sartzea finkaturiko egitatea da aspalditxotik. Hala ere, enpresa-munduko “joko-arauak” ez dira asko aldatu ordudanik, nahiz eta jendearen bizimodua asko aldatu den. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustaturiko Denbbora Saretik hiri-eredu berria bultzatzen da, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarriturik jendearen bizi-kalitatea hobetzeko, denboraren erabilera berrien sustapenaren bidez.

Eremu honetan aurrera egitearen onurak honako hauek dira: langileen autonomia handiagoa, hierarkiaren horizontaltasuna, lan-ordutegietan malgutasun handiagoa, balio-aniztasun eta postuetan txandakatzeko aukera handiagoa, kalitatezko kudeaketa eta etengabeko hobekuntza, ezagutzaren kudeaketa, helburuen arabera talde-lanaren eta lantaldeen kudeaketaren hobekuntza, IKTak sartzea, emaitzei loturiko ordainsariak, edo Gizarte Erantzukizun Korporatiboan parte-hartzea.

Denbbora Sareak 9 arrazoi identifikatu ditu denboraren erabileretan berrikuntza  egitea beharrezkoa eta errentagarria dela erakusteko:

  1. Enpresa-kulturan eta ohiko kudeatze-ereduan aldaketa behar delako, pertsonengan ardaztua, malguagoa eta talentua atxikitzea ahalbidetuko duena.
  2. Familia-ingurunearen arduradun bakarrak emakumeak izatea sustatu duen gizarte- eta familia-ereduarekin hausteko.
  3. Enpleguaren eta familia-zaintzaren dikotomiagatik eta horren ondorioengatik emakumeen bizitzan sortzen diren etengabeko gatazken ondorioak saihesteko.
  4. Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egitea Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren parte delako.
  5. Langileek erakundeko “kapitalaren” parte direla senti dezaten.
  6. Langileen artean gogobetetasuna sustatzeko.
  7. Emakumeen presentzia handiagoa sustatzeko, gaur egun zailagoa baitute lan-merkatuan sartzea eta irautea.
  8. Gaur egungo araudiak ere kalitate-arloan gai honetara jotzen baitute.
  9. Erakundeak indarrean dagoen legeria bete dezan, onuragarria izan daitekeelarik beste erakunde, administrazio eta bezero batzuekiko harremanetarako.

 

Denbbora, eta horren parte da Innobasque beste 28 erakunderekin batera, lankidetza publiko-pribaturako gunea da, harreman sozio-laboralen kultura berria diseinatu eta bultzatzea ahalbidetuko duena lan eta familia bateragarri egiteari, erantzunkidetasunari eta genero-zuzentasunari dagokionez.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago