Adimen artifizialean espezialistak eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedradunak diren Concha Bielzak eta Pedro Larrañagak Global Innovation Day-an zera azalduko dute: adimen artifizialak marraztu dezakeen etorkizuna fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientzietan/osasunean, hau da, RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren euskal estrategian lehentasunezkoak diren arloetan.
Adimen artifizialaz (AA) Bielzak eta Larrañagak izango duten elkarrizketan, teknologia honek berrikuntza disruptiborako irekitzen dituen aukerak aipatuko dituzte. Hainbat eremutan aplikazioaren adibide arrakastatsuak erakutsiko dituzte eta, ikuspegi etikotik, AAaren aplikazioak gizarteari planteatzen dizkion erronka batzuk aztertuko dituzte.
Ezagut itzazu erronka horiek Global Innovation Day 2019an, aurten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIX. Asteari hasiera emango dion ekitaldian.