Bilboko ADN DESIGN  industria-diseinuko estudioak sorturiko bi produktu ─BRAVO erradiadorea (1997) eta SOLIUM lisakina (1999)─ Bartzelonako Museu del Dissenyren “Diseinua mundutik museora: produktu-diseinua, kultura-ondarea” erakusketa iraunkorraren parte dira eta zentroaren diseinu-bilduman sartuta daude. Bilduma, aurrez Bartzelonako Museu de les Arts Decoratives-eko Col-lecció de Disseny Industrial-en zegoena, 238 piezaz dago osatuta, guztira 2.000 unitate daudelarik funts honetan, eta ateak abenduaren 14an zabaldu zituen bost urtez irauteko.

Erakusketan egotea aitorpen bat da enpresa honentzat: 25 urte daramatza jendearen eguneroko bizimodua hobetzen, lider diren markek merkaturaturiko 350 produktu, zerbitzu eta sistema eraginkor, funtzional eta emozional baino gehiagoren bidez.

Bartzelonako Museu del Disseny arteen eta objektuen museoa da, ateak 2014ko abenduan ireki zituen, konde-hiriburuko objektu-ondarea zaintzen zuten lau bildumak  ─Museu de les Arts Decoratives, Museu de Ceràmica, Museu Tèxtil i d”Indumentària eta Gabinet de les Arts Gràfiques─ biltzen dituen kultura-gune bakar gisa, eta laurak batuta 70.000 objekturen funts propioa dute. Hainbat bildumak ireki dituzte beren ateak Museu-ren egoitza berrian Disseny Hub Barcelona eraikinean.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago