Berrikuntzaren Euskal Agentziak erakunde bazkideen sarera Aernnova taldeko lau enpresa batu ditu, aeroegituren diseinuaren eta fabrikazioaren sektorean liderra. Fibertecnic eraikuntza aeronautikora eta espazialera bideratuta dago; Aeroblade, garapen eolikorako teknologia aeronautikora; Burulan, teknologia anitzeko osagai metalikoen hornikuntzara eta azpi-muntaketetara; eta Aernnova Engineering Division, produktu-ingeniaritzako zerbitzuetara.
Ongi etorri!