Jose Ignacio Arrieta, Innobasqueko ohorezko bazkide eta zuzendaritza-batzordeko kide ohia, bere bizitza osoan izan da berrikuntzaren aldeko irmoenetako bat, Euskadirako herri-proiektu gisa.
Maitasun handiz gogoratzen dugu bera, uste sendoa baitzuen berrikuntza funtsezko aktibo bat dela gure Herrian ongizatea eta lehiakortasuna lortzeko etorkizunean.
Jose Ignacio oso pertsona konprometitu eta inplikatua ere izan da Innobasque proiektuarekin hasiera-hasieratik.
Nekaezina izan da bere laguntza ematen, bai hainbat ziklotan hartu izan diren erabaki handietan, eta bai eguneroko lanean, Batzorde Betearazleko kide gisa eginkizun oso garrantzitsua bete izan baitu.
Gaur, batez ere, pertsona bikain, maitagarri, enpatiko, konprometitu, laguntzaile, sortzaile, hurbileko eta ireki gisa gogoratzen dugu bera.