Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko 47 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Arkautiko Nekazaritzako elikagaien teknologia eta berrikuntza-campuseko Neikeren instalazioetan, eta bertan izan dira Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, Leire Bilbao Innobasque- Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia eta Peli Manterola, Hazi Fundazioaren zuzendaria.

Arkautiko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost topaketen parte da, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

 

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Laudioko Udala, Arabako Merkataritza Ganbera, AFM, Elikadura Klusterra, Energia Klusterra, Galdaketa Klusterra, Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren klusterra, Habic, Euskadiko Kooperatiben Konfekoop Konfederazioa, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea eta Siderex.

 

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko enpresa txiki eta ertainek 64 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.

Aintzatespen-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoen aurkezpena egin da. Bertan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten bi enpresak beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte. Arpisa, Berantevillako enpresa, nekazaritzako elikagaien sektorekoa, eta Imegar, Laudion kokatua eta doitasun fineko galdaragintzan diharduena. Ilarrazako Garlan S. Coop enpresa traktorea izan dute lagun mahai-inguruan. Nekazaritza-kooperatiba horrek bere balio-kateko enpresa txiki eta ertainen izaera berritzailea nola baloratzen duen azaldu du.

Uztailaren 4an, beste 53 enpresak, oraingoan gipuzkoarrak, Hazinnova ziurtagiria jasoko dute Urnietan egingo den ekitaldian.

2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.

 

 

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.

 Hauexek dira Hazinnova ziurtagiria jaso duten Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko 47 enpresak 

AIARALDEA 

AMETS

Laudio/Llodio

AVACON

Laudio/Llodio

MARIAKA

Laudio/Llodio

GRAFIK SAREA

Laudio/Llodio

IMEGAR

Laudio/Llodio

SERVICIOS INTEGRALES DE RÓTULOS NERVIÓN

Laudio/Llodio

SERVICIOS TÉCNICOS NORTEK

Laudio/Llodio

 

 AÑANA 

ARPISA

Berantevilla

 

ARABAKO ERRIOXA 

BODEGAS HEREDAD DE BAROJA

Elvillar/Bilar

BODEGAS Y VIÑEDOS PUJANZA

Laguardia

EGUREN UGARTE

Laguardia

GRÁFICAS DE OYÓN

Oyon-Oion

R.M. RIOJA

Laguardia

COVILA

Lapuebla De Labarca

SOLAR VIEJO DE LAGUARDIA

Laguardia

UKAN WINERY

Laguardia

 

 ARABAKO LAUTADA 

QUESERÍA-CRÍA DE GANADO

Asparrena

 

GORBEIALDEA 

ANOGA

Arrazua-Ubarrundia

IDDERMAN GASTEIZ

Legutio

PANADERÍA ETXEBARRIA

Zuia

TALLERES MECÁNICOS LEGUTIANO

Legutio

 

 VITORIA-GASTEIZ 

ALEGRIA ACTIVITY

Vitoria-Gasteiz

ALISEA ESCO

Vitoria-Gasteiz

IMPRESIÓN DIGITAL – ARCO

Vitoria-Gasteiz

BATTERYCARE

Vitoria-Gasteiz

BODEGAS EGUREN

Vitoria-Gasteiz

CÁRNICAS SÁENZ

Vitoria-Gasteiz

CARPINTERIA ILARGI

Vitoria-Gasteiz

CEVISA

Vitoria-Gasteiz

COOKING OHITURAK

Vitoria-Gasteiz

CENTRO DE TRANSPORTE DE VITORIA

Vitoria-Gasteiz

ECHEBARRIA SUMINISTROS

Vitoria-Gasteiz

ELDUR INGENIERÍA

Vitoria-Gasteiz

IKASLE ARGAIZ

Vitoria-Gasteiz

INDUSTRIAS DIMO

Vitoria-Gasteiz

ICETEC

Vitoria-Gasteiz

METALL-ON TRABAJOS DE REBARBA

Vitoria-Gasteiz

MUGAFIL

Vitoria-Gasteiz

NIPED GASTEIZ

Vitoria-Gasteiz

PAN LA VITORIANA

Vitoria-Gasteiz

PREOCA SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES

Vitoria-Gasteiz

SITECO

Vitoria-Gasteiz

SVE

Vitoria-Gasteiz

TALLERES BIABI

Vitoria-Gasteiz

TECNOPROEX S.L.

Vitoria-Gasteiz

NATUBER

Vitoria-Gasteiz

VIPLÁSTICA

Vitoria-Gasteiz

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago