Irizar Taldea, autobusen sektorean liderra, eta erreferentzia nagusietako bat trenbideen, elektronikaren, konektagarritasunaren, elektro-mugikortasunaren eta makina birakarien sektoreetan, Berrikuntzaren Euskal Agentziako kide da jada. Irizar eta Jema Energy bazkide genituen lehendik ere, eta orain beste enpresa hauek bildu dira: Irizar e-mobility, hiriko elektro-mugikortasunari begira diharduena; Datik, garraioaren kudeaketarako soluzio integralak; Alconza, makina birakarien, motorren eta sorgailu elektronikoen fabrikatzailea; eta Creatio, Taldeko Ikerketa eta Garapen Zentroa, berrikuntzan lan egiten duena epe luzerako ikuspegiarekin.

Ongi etorri!

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago