“Berrikuntza jarrera bat da, konfiantza-, motibazio- eta ausardia-ariketa bat ere bada pertsonen arteko lankidetzatik aldaketak eragiteko”. Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidenteak uste du lidertza eta berrikuntza elkarri eskua emanda doazela. Bideo honetan, 2012-2013ko Innobasqueren Memoriari dagokiona, García Erauzkinek berrikuntza behar duen etorkizun baten eta inkonformismo eraikitzaileko jarrera bat egunerokotasunera eramateko gai den gizarte baten bere ikuspena partekatzen du.