Josean Borge ekintzaileak Innobasque Exchangeren azken edizioan esaten zuen Bostonen, non bere Ocean Data Tracker proiektua azeleratzen ari baitira, Ekialdeko Kostako ekosistema Europakoaz oso bestelakoa dela. Deigarriena gertatzen zaion alderdietako bat da zenbat ekitaldi, jardunaldi eta biltzar egiten diren etengabe, konexioa, elkarlana eta harreman-sarea handiagotzea errazten dutelarik.
Euskadik bere berrikuntza-ekosistema du eta honelako ekimenen bidez egiten du:
The Makery eskolaz kanpoko Akademia
Antolatzailea: The Makery
Bilbao Berrikuntza Faktoria
Eskolaz kanpoko lantegi edo tailerrak, 7 eta 18 urte arteko gazteentzat, 4.0 industrian sartzeko gogoa dutenentzat. Prototipatu lasterra ikasiko dute 3D inprimaketa, plastiko moldeagarri eta robotikarekin besteak beste, eta ekintzailetza-kontzeptuekin, etorkizunean lan-munduan sartzeko prestakuntza emango dietelarik. Ikastaro honetan gaitasunak garatuko dituzte beren asmakuntzak diseinatu eta fabrikatzea ahalbidetzeko. Eskolak STEAM hezkuntza-esparruaren barruan garatuko dira eta proiektu errealetan oinarritzen dira talde-lanaren balioekin eta Learning by Doing metodologiekin. Argibide gehiago 94 603 35 96 telefonoan eta hemen: info@themakery.coop.
Innobasqueko bazkideek, beren seme-alabak Akademiara eramateko interesa baldin badute, %20ko beherapena izango dute hilean.
URRIAK 13
Lantaldeen Coachinga Praktikan
Antolatzailea: Emana
- Bizkaiko Teknologia Parkea.
17:00etatik 19:00etara
Doakoa da. Baina bertaratzeko asmoa aurrez jakinarazi behar da mezu elektroniko bat bidaliz datu pertsonalekin: mcarrascal@emana.net
Talde-lana egungo erakundeen giltzarri bat da, non jada ez den aski profesional onenak izatea edo jarduera ludikoak edo gizarte-kutsukoak egitea aldian behin. Izan ere, erakundeak gero eta konplexuagoak eta zorrotzagoak dira eta “lantaldea egiteak” dinamika espezifikoak zein diren ulertzea eskatzen du. Saioa amaitzean, labur bada ere, LANTALDEEN COACHING-A PRAKTIKAN, BILBO 2017 programa aurkeztuko dugu. Bideratzaileak: Isabel Fernández, Asier Gallastegi, Enrique Sacanell, Maru Sarasola.
URRIAK 18
PechaKucha berezia Ekintzaileentzat
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila, Bilbao Metropoli-30-ek koordinatuta.
Bilborock-en. Bilbon
19:00etatik 21:00etara
Hainbat emakume ekintzailek beren proiektuak aurkeztuko dituzte. Ekitaldi hau emakume ekintzaileentzako laguntza-, prestakuntza- eta sormen-programa den eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak gidatzen duen ANDREkintzailea Programaren esparruan egiten da, Bilbao Metropoli-30ek koordinatua, eta AED, EmakumeEkin eta Peopleing-ekin lankidetzan. Bertaratzeko asmoa aurrez jakinarazi behar da: basquepro@bm30.es
URRIAK 18 eta 19
Antolatzailea: El Correo
Bilbon
B-Venture prestakuntza- eta azelerazio-programa da, non 20 proiektu aukeratuko ditugun proposamenaren izaera berritzailea, bideragarritasuna, eskalabilitatea eta inbertitzaile izan daitezkeenentzako interesa kontuan harturik. Baina, gainera, aurrez aurreko ekitaldia da, non inbertitzaile handienetako batzuk, azeleratzaileak, arrisku kapitaleko enpresak… izango ditugun, eta hitzaldiak eta lantegiak emango dituzte beren ikuspegia eta esperientzia azaltzeko Espainiako eta nazioarteko ekintzailetza-panoramari buruz. Arreta berezia jarriko zaio Latinoamerikako merkatuari.
URRIAK 21
Brunch &Learn: ETEa hodeitik kudeatzearen onurak eta horretarako tresnak
Antolatzaileak: Aplimedia eta Dis-Process
- Bizkaiko Teknologia Parkea
9:00etatik 12:00etara
Cloud computing ez da aldaketa teknologikoa bakarrik, baita kultura-aldaketa ere erakundeak antolatzeko moduan. Hodeian tresnak izateak kostu eta denbora-aurrezki handia esan nahi du ETEentzat, eta gainera beste onura batzuk: malgutasuna, berehalakotasuna, mugikortasuna eta segurtasuna.
URRIAK 20 eta 21
Visio 2016 Biltzarra
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Beaz, Tecnalia eta IK4 Research Alliance
Gasteizen
Nazioarteko Biltzarra Erakundeen Berrikuntzarako Zaintzaz eta Inteligentzia Sistematikoaz. Hitzordu honen helburua zaintza estrategikoa sustatzen edo/eta beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren profesionalen eta erakundeen arteko topaketa da.
URRIAK 25-27
Antolatzaileak: ACCIÓ eta Fira de Barcelona.
Bartzelonan
Nazioarteko biltzarra industria-arlorako Gauzen Interneti lotua. IoT-en iraultza erronka bat da enpresentzat beren makinak, prozesuak, pertsonak eta produktuak konektatzeko, eraginkortasunean irabazi, kostuak murriztu, eragiketak hobetu eta honela bezeroaren gogobetetasuna areagotzeko. Nazioarteko biltzarraren ardatza IoT-en erronka izango da honako arlo hauetan: fabrikazioa, energia, garraioa, osasuna, enpresa-eraldaketa, berrikuntza eta teknologia. Biltzar honen barruan, Enterprise Europe Network sareak Brokerage Event antolatzen du, eta bertan aukera izango da gai honetan industriako liderrekin harremanetan jartzeko, aurrez hitzartutako 30 minutuko bilerak eginez.
URRIAK 27
Errehabilitaziorako gailu medikoei buruzko I. lan-saioa
Antolatzailea: Tecnalia
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
9:00etatik 14:00etara
Industria errehabilitazioaren mundura hurbiltzeko jardunaldia da hau, biztanleriaren zahartzeak sendotuko duen sektorea baita. Gailu medikoak garatzera orientatzea oraindik berezko aukera ona da lehiakortasuna areagotzeko interesa duten euskal enpresentzat, batez ere etorkizunerako apustua den eremu baterantz dibertsifikatu nahi badute, edo hori bateragarri egin beren ohiko jarduerarekin. Osasunaren industria berritzailea ─proiekzio globalarekin, pertsonen eskariekin eta merkatuaren eskakizunekin bat datorrena eta Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian (RIS3) ongi kokaturikoa─ sortzea palanka bat izan daiteke gure industriaren lehiakortasunerako, sofistikazio eta balio erantsi handiko sektore batean sartu ahal izateko.
URRIAREN 30ERA ARTE
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea
Euskadik azaroaren 7tik aurrera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea ospatuko du. Erakundeek parte hartzeko jarduerak, tailer edo lantegiak, hitzaldiak, workshop-ak, mahai-inguruak… aurkeztu nahi badituzte, horretarako epea urriaren 30ean amaituko da.
URRIAREN 31RA ARTE
Urteko galdera
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntza
Beste edizio bat Euskal Komunitate Globala kezkatzen duen gai bati erantzuteko etorkizuneko ikuspegitik. Erakundea galdera horren formulazio-fasean dago, eta gustatuko litzaioke iradokizunak jasotzea. “Urteko galdera” tribuna irekia da, eta urtero galdera bat lantzen da bertan, egileen eta irakurleen komunitateak berak erabakia. Eztabaida eta hausnarketarako gunea da, ibilbide nabarmeneko jendearen ekarpenak jasotzen dira bertan egungo arazo eta erronken inguruan gizarte, kultura, zientzia edo teknologiari buruzkoak.
URRIAREN 21ETIK ABENDUAREN 9RA
Nazioarteko I+G+b Proiektuak Kudeatzeko V. Ikastaro Aurreratua.
Innobasquen, Bizkaiko Teknologia Parkea
9:00etatik 15:00etara
Antolatzaileak: Tecnalia, IK4 Research Alliance, Spri eta Innobasque
48 orduko ikastaro hau ostiraletan izango da, bikaintasunezko proiektuen prestakuntza eta kudeaketan erakundeetako langileak prestatzeko, beren erakundeei nazioarteko ikuspegia eta kokapena eman diezaieten, gure ekonomia, gizarte eta enpresen erronkei erantzuteko moduan. Ikastaro honek Horizon(te) 2020 programako proiektuen prestakuntzan eta kudeaketan sakontzen du batez ere, baina I+G+b finantzatzeko eskualde eta nazioko beste programa batzuen ezagutzari ere arreta berezia eskaintzen dio. Izena emateko epea 2016ko irailaren 12an hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute matrikularen prezioan.
URRIAK 31
Sortu berri diren enpresen azeleratzaile publiko-pribatua da; autonomia-erkidegoko konpainia nagusiek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen ─adibidez ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-en─ konpromisoarekin, eta hauek sortu berri diren enpresa hauen hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dute.
AZAROAK 16
Antolatzailea: Spri
Donostiako Kursaalen
TEIC tresnak ardatz dituen jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak dira. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.
AZAROAK 23-23
Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libre eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea
LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, eta bere ardatzak 4.0 Industriaren erronkak, baita software librearen erabilera berriak ere finantza-arloan.