Enpresek gero eta arazo “maltzur” edo bihurriagoak (wicked problems) dituzte aurrean hainbat faktoreren ondorioz: globalizazioa, zahartzea, balio edo araudien aldaketa.  Honelako arazo hauen ezaugarria  izaten da dimentsio askokoak izatea, etengabe aldatzea eta kuantifikagarriak ez izatea; beraz, beti ziurgabetasunezko eszenatokietan ibili behar.

Konplexutasun handiko erronka hauei aurre egiteko, badira tresna berritzaileak gatazkak konpontzen laguntzen dutenak, adibidez, Analisi Morfologiko Globala (AMG). Jatorriz, Suediako Defentsarako Ikerketa Agentzia Nazionalak garatu zuen epe luzera planifikatzeko eta erabaki estrategikoak hartzea sustatzeko, baina denboraren joanean negozio-logikako ereduak sortzen edota erakundeen eta interes-taldeen egiturak aztertzen laguntzen duen tresna bihurtu da.

InPlanta eta ADN DESIGNek Innobasquek urrian egindako Brunch and Learn jardunaldian aurkeztu zituzten AMGren oinarriak, tresna honekin prozesu bat arrakastaz burutzeko gomendioak, eta berrikuntza, estrategia eta antolaketa gaietako adibideak.

Gaian sakontzeko, balio dezake InPlanta-k emandako aurkezpenak.

Brunch & Learn jardunaldien helburua ikaskuntza-komunitateak sortzea da, Innobasqueko bazkide-sarearen gaitasun adituei esker. Datorren abenduaren 17an beste plangintza-tresna bat izango da lan-saioaren protagonista.

Plangintzaren 5 “P” ezagutu nahi badituzu Planifikatu zure arrakasta esperientziaren bidez, aski duzu esteka honetan izena ematea.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago