Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Urtarrilak 11
AMI2030 EGITASMOAREN WORKSHOP-A
Europako AMI2030 egitasmoaren xedea da material aurreratuen ikerketa-estrategia diseinatzea, material berriak errazago prozesatu eta produktu seguru eta jasangarriagoetan sartzeko. Horretarako, ekonomia zirkularraren ikuspegia baliatuko da, eta berau gauza dezaketen eragile guztiak hartuko ditu barne. Ekimenaren parte izan nahi baduzu, esteka honetan eman dezakezu izena. Halaber, AMI2030 Workshop telematikoan parte har dezakezu. Europako Batzordeak antolatu du 2023ko urtarrilaren 11n, 10:00etatik 15:00etara, Webex bidez.
Antolatzailea: AMI2030
Urtarrilaren 31ra arte
NEW EUROPEAN BAUHAUS 2023 SARIEN DEIALDIA
Azken bi edizioen arrakastaren ostean (EBko estatu kideen hiru mila hautagaitza baino gehiago jaso zituzten), 2023ko lehiaketan hamabost ekimen eredugarri sarituko dira, jasangarritasunarekin, estetikarekin eta inklusibotasunarekin lotuak. Izan ere, horiek dira New European Bauhausaren funtsezko baloreak. 2023a Europako Gaitasunen Urtea (European Skills Year, ingelesez) dela aprobetxatuz, aurtengo edizioak hezkuntzari eta ikaskuntzari lotutako atal bat izango du.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Otsaila
Otsailaren 15etik 17ra
TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA
Europako hegoaldeko I+G+b arloko topaketa nagusia da, ezagutza zientifiko eta teknologikoa partekatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzia eta enpresa lotzeko. Foro profesional eta sektore askotako hau gakoa da ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko. Transfiere ezinbesteko urteroko hitzordua da ekosistemako eragileentzat Malagan, aukera ematen baitu B2B kontaktu berriak ezartzeko, networking egiteko, partner berriak aurkitzeko, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezartzeko eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutarazteko.
Antolatzailea: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.
Otsailak 16
RE-THINK INDUSTRY: GIPUZKOAKO ETE-EN ETORKIZUNA ERAIKITZEN. Kursaal Biltzar Jauregia.
Partekatu, ikasi eta hausnartzeko jardunaldia izango da. Bertan aztertuko dugu nola eraldaketa digital eta jasangarri bikoitza Gipuzkoako ETE-en berrikuntza sustatzen ari den maila ekonomikoan, ingurumenean zein gizartean.
Horrez gain, lau saio ere egingo dira, non Gipuzkoako ETE batzuek eraldaketa digital eta jasangarriari lotutako beren esperientziak partekatuko dituzten. Hurrengo egunetan zehaztuko dizuegu zein izango diren enpresa hizlariak.
Antolatzaileak: ADEGI, AFM CLUSTER, GIPUZKOAKO GANBERA ETA INNOBASQUE BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIA.
Apirila
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe.