… datozen jaiegunen aurreko egunetan jardunaldiak, hitzaldiak, biltzarrak eta goi-mailako ikastaroak baitaude programan.
Martxoak 30, astelehena
BizkaiDay jardunaldia: “Ekinbide berritzaileak enplegu arloan”
CRAI 7. solairua, Deustuko Unibertsitatea (Bilboko Campusa). Atrium. Ramón Rubial kalea, 1 Bilbo. Ordutegia: 09:00 – 11:00.
Deustuko Unibertsitateak “Enplegu Gaztea” zikloaren barruan antolatzen du jardunaldi hau, Bizkaian enplegurako ekinbide berritzaileetan sakontzeko helburuarekin. Ekitaldia langabeziara eta gazteek enpleguaren bilaketa aktiboan eta horren kalitatean eta iraupenean aurkitzen dituzten zailtasunetara dago bideratuta.
Topaketan Stefano Scarpetta, ELGE-OCDEko Enplegu, Lan eta Gizarte Segurantza gaietako zuzendaria eta Marcel Jansen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle titularra, izango dira. Interesatuek formulario honen bidez eman dezakete izena.
Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren aurkezpena, 2015-2020
Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza BI, Kale Nagusia/Gran Vía 85 (ekitaldi-aretoa), Bilbo.
Ordutegia: 09:00 – 11:15.
Ángel Toña Guenagak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta Izaskun Urien Azpitartek, Osalaneko zuzendari nagusiak, ofizialki aurkeztuko dute 2015-2020rako “Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia”, duela gutxi Eusko Jaurlaritzak onartua.
Dokumentu honek tarte honetan garatuko diren jarduerak eta politikak biltzen ditu, lan-jarduerari dagozkion arriskuen kausak jatorrian ezabatu edo murrizteko helburuaz. Estrategia honek 27 milioi euroko aurrekontua du hasieran.
Proposamenak aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 15a.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Etorgai 2015 programa aurkeztu du, arlo estrategikoetan industria-ikerketa eta garapen esperimentaleko proiektuak egitea finantzatzeko laguntzak emango dituena. Gainera, Teknologiaren Ikerketa eta Garapenean eta Berrikuntzan lankidetza publiko-pribatua sustatzen dute, ekonomian trakzio-eragina izan dezaten, ETEen esku-hartzea eta Horizonte 2020 Programaz baliatzea errazteko xedeaz.
Psi-K 2015 Kongresua. Abstract-ak aurkeztea
Abstract-ak aurkeztea. 2015eko maiatzaren 1a.
Psi-K 2015 kongresua da ekitaldi nagusia ‘Materia kondentsatuaren egitura elektronikoa eta propietateak’ ikerketa-arloan. Ekitaldia irailaren 6tik 10era izango da Donostian.
Zientzia-programa zabalaren parte izan litezkeen lan-proposamenak aurkezteko interesa duten profesionalek datorren maiatzaren 1era arteko epea dute beren hasierako lanak bidaltzeko.
Ekitaldian 5 osoko bilkura eta 25 saio paralelo izango dira, 160 hitzaldi baino gehiagorekin. Mundu osoko 1.000 pertsona baino gehiago bertaratzea espero da.
Industria Eragiketen Zuzendaritzan Master Executive
Online izen-ematea. Hasiera-data: 2015eko apirilaren 17a.
Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak Industria Eragiketen Zuzendaritzan (MDO) Master Executive bat antolatu dute.
Zuzendaritzakoak edo kudeatzaileak industria-zuzendaritzako eredu bat, enpresaren premia estrategikoetarako egokia, diseinatzeko prestatzea: horiek izango dira 500 orduko graduatu ondoko honen helburu nagusiak. Masterrean gai honetan adituak diren nazioarteko eta estatuko pertsonak izango dira. Innobasqueko bazkideek %10eko beherapen berezia izango dute.
Online izen-ematea. Azken eguna: 2015eko apirilaren 10a.
Ikastaroaren helburua da patenteen arloan estrategia, kudeaketa eta errentagarritasunaren ikuspegitik prestatzea parte-hartzaileak.
Ikastaroak, Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak antolatua, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza du, eta zuzendari tekniko edo negozio-zuzendarientzat, I+G+b teknikarientzat, ikertzaileentzat, diseinu-ingeniarientzat, industria-diseinatzaileentzat, eta enpresa eta ikertegietako langile teknikoentzat da, eta hainbat gaitan adituak direnen errepertorio zabal batek emango du ikastaroa. Esperientzia honetan parte hartu nahi duten Innobasqueko bazkideek %10eko beherapena izango dute.