Araba 4.0 Lantaldeak honako jardunaldi hau antolatu du datorren abenduaren 3rako: “4.0 Industriaren erronkak COVID-19aren aurrean: Merkatu-jardueraren eta marketinaren digitalizazioa”. Oso-osorik online izango da ekitaldia. 4.0 Industria ahalbidetzen duten teknologiak txertatuz pandemiaren garaian digitalizazioaren eta marketinaren erronkari aurre egitea lortu duten Arabako enpresen hamabi kasu erreal eta hurbileko aurkeztuko dira ekitaldian.
Mª Pilar García de Salazar Olanok, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren saileko diputatuak, eta Gabriel Uriartek, Araba 4.0 Lantaldeko ordezkariak inauguratuko dute jardunaldia, eta Segula, Tecnalia, Guardian eta Dorlet enpresetako ordezkariek ere hartuko dute parte. Hauxe izango da ardatza: industriaren erronkak COVID-19aren aurrean. Era berean, COVID-19aren garaian merkatu-jarduerarako eta marketinerako tresnak aztertuko dira, eta horretan, honako enpresa hauek izango dira partaide: Kai Marketing Lab, Natural Vox, Grupoint, Bihartech, See you zoom, Arkikus eta Ibermática. Ekitaldia 10:00ak eta 12:00ak artean izango da, eta esteka honetan kontsulta dezakezue egitaraua. Jardunaldian esku hartzeko beharrezkoa da hemen izena ematea.
Arabako Foru Aldundiak bultzatuta, Araba 4.0 kanalaren xedea da Arabako profesionalek eta enpresek eskura izatea Araban garatzen ari diren 4.0 Industriako baliabide eta ekimen guztiak. Industria aurreratu horren teknologiek handitu egingo dute Arabako enpresen ekoizpen-gaitasuna, eta, alde horretatik, plataforma horrek teknologia horiei loturiko informazioa eta formakuntza ematen du. eta horien ezarpena bideratzen du. Ekimen hori bultzatu duen taldeko kideen artean dago Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.